2021-03-24

Asuncion publifikatu eta langileak subrogatzeko eskatu du LABek





Inviza enpresari ematen zaion "dirutza" zerbitzua hobetzeko erabiltzea exijitu dute; diru publikoa "esku pribatuetara" bideratzeari utzi eta kalitatezko zerbitzu publikoa nahi dute.

Azken aldian hauspotu den ospitale berriaren eztabaidatik harago, LAB sindikatuak zerbitzu publikoa lehenetsi nahi du: Osakidetzak Asuncion klinika bere baitan txertatu eta langileak subrogatzeko eskatu du.

Tolosaldean osasun zerbitzu publiko bat martxan jartzea beharrezkoa dela esan du Gorka Berasategi LABeko Zerbitzu Publiko Federazioen idazkariak. "Osasungintzan ematen diren pribatizazio eta kontzertazioekin amaitu behar da". Izan ere, salatu du osasun langileak babes neurririk gabe aritu direla lanean denbora luzez, eta eremu pribatuetan egoera «are eta okerragoa» izan dela.

Yoana Mendez Tolosako LAB sindikatuko kideak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak zor historikoa duela Tolosaldearekin, EAEko eskualde bakarra delako ospitale publikorik ez duena, «gainera, ospitale pribatu kontzertatu bat inposatu digute». Era berean, Asuncion klinika kudeatzen duen Inviza enpresako 350 langileekin ere zor historikoa duela gaineratu du: "Urteetan zehar, langileek beste eskualdeetako zerbitzua eskaini behar izan dute, bitarteko eta baldintza okerragoetan".

2021-03-17

TOPAren prentsaurrekoa eskualdeko ospitalerako prozesu parte hartzaile bat eskatuz

 

TOPA taldeak prentsaurreko bat eman zuen atzo, eskualdeko ospitalerako prozesu parte hartzaile bat eskatuz.


TOPA celebró ayer una rueda de prensa, exigiendo un proceso participativo para la creación de un hospital publico en Tolosaldea

---------------------------------------------------------------

Kominikabideetan argitaratutakoa: