12 urtez Onkologikoak "pribatizazio ibilbide ezberdinak" egin ondoren, azkenean Onkologikoa Institutua Osakidetzaren egitura publikoan sartuko da.
Tras 12 años de “deriva privatizadora del Onkológico” finalmente el Instituto Onkologikoa se integrara en la estructura pública de Osakidetza.
--------------------------------------
Onkologikoa Osakidetzan behin betiko integratzeko hitzarmena sinatu dute
Osasun Sailak eta Onkologikoa Fundazioak osasun zentroa Osakidetzan behin betiko integratzeko hitzarmena izenpetu dute. «Hitzarmen hau sinatzearekin batera, 1988an hasi zen prozesu bat osatu da, Euskal Osasun Zerbitzuak Institutu Onkologikoarekin ituna bere gain hartu zuenean», dio Lakuak.
Gotzone Sagardui jarduneko Osasun sailburuak eta Rafael Amasorrain Onkologikoa Fundazioaren Patronatuko presidenteak sinatu dute hitzarmena. (IREKIA) |
Osasun Sailak eta Onkologikoa Fundazioak ostiral honetan sinatu dute Lakuako Gobernuak 2024ko apirilaren 16an onartutako hitzarmena, Onkologikoa Osakidetzan behin betiko integratzeko.
Sailak ohar batean azaldu duenez, Onkologikoa osasun sisteman integratzeko prozesua hitzarmen honen bidez egituratzen da. Prozesu hori gauzatuko da EAEko 2024. urteko aurrekontuen legean aurreikusitako xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuta emango den dekretuaren arabera.