2024-02-10

Osasun Sailaren bide-orria ez dela nahikoa uste dute eskualdeko alkateek


Juan Inazio Zinkunegi (Bidania-Goiatz), Andu Martinez de Rituerto (Tolosa), Pili Legarra (Asteasu), Igor Zapirain (Ibarra) eta Inaki Irazabalbeitia (Alkiza) alkateak, gaur Tolosako anbulatorioaren kanpoan eginiko agerraldian

Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak uste du Asuncion publiko egitea aukeretako bat izan daitekeela; ospitale berriaren kokapenaz zalantzak dituztela adierazi dute.

Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak uste du Osasun Sailak duen bide-orria ez dela nahikoa Tolosaldeko osasun arretari bere osotasunean erantzuteko. Batetik, Osasun Sailak mahai gainean jarritako plan funtzionala ondo aztertu behar dutela adierazi dute, «eta orain arteko zerbitzua berbera bada, aukeretako bat oraingo Asuncion Klinika publiko egitea izango litzateke eta eskualdeko lehen arreta orokorki indartzea». Bestetik, ospitale berriaren kokapenari dagokionez, azterketa sakonak egin beharko dituztela gehitu dute, «trafiko handiko gunea baita». Gure kezkak sorrarazten dizkigu. Beraz, ospitale berri bat egin beharko balitz, guk ere beste kokalekuren bat jarri nahiko genuke mahai gainean».

Horretarako, Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak azterketa finantzario bat egitea eskatu dio Osasun Sailari, «inbertsio eraginkorrena zein den aztertzeko, alegia, Asuncion Klinika publiko egitea edo ospitale berria egitea, eta eskualdeak dituen benetako behar sanitarioei aurre egiteko asmoz».

2024-02-08

Comparecencia a petición propia para dar a conocer el Plan Funcional del Hospital de Tolosaldea


Departamento de Salud, consejera (Sagardui Goikoetxea)

Viceconsejero de Salud (Quintas Díez)

Iriarte San Vicente, Ibai (GP EH Bildu)

Hernández Hidalgo, Jon (GP EP-IU)


Bideoak ikusteko egin "klik" irudien gainean
Para ver los vídeos haz "clic" encima de las imágenes