2023-03-30

Osasun egoeraren inguruan eginiko galderei EAJk ez diela erantzun salatu dute



TOPAk adierazi du EAJren hauteskunde-programan eskualdeko ospitalea proposamen garrantzitsuenetakoa izan arren, ez dakitela zer ezaugarri izango dituen.

TOPA Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak salatu du eraikitzea proposatzen duten ospitaleak zer ezaugarri izango dituen ez dakitela EAJ-ko kideek, eta Plan Funtzionalaren inguruan ere ez dutela informazio gehiagorik.

Plataformatik esan dutenez, Xarles Iturbe Tolosako EAJ-ren alkategaiarekin eta Jokin Azkue EAJ-ko ordezkariarekin bildu dira berriki, EAJ-k udal hauteskundeen harira martxan jarritako Izan Tolosa izeneko entzuketa eta elkarrizketa prozesuaren barruan. Hitzordua Tolosaldeko osasun egoerari buruzko hainbat galdera egiteko baliatu dute plataformako kideek. EAJ-ko arduradunek galderak aurrez jaso zituzten arren, TOPA-k salatu du bileran galdera gehienak ez zituztela erantzun. Dena den, «laster» erantzuteko konpromisoa jaso zutela esan dute, «herritarrek garbi izan dezaten gai hauetan alderdi honek zer defendatzen duen».

2023-03-22

Osasuna negozio bihurtzen denean

AMAIA URIBE
IRITZIA
Amaia Uribe ETBko korrespontsala da AEBetan

Bost urte eman ditut medikuarengana joatea saihesten, nirekin negozioa egiten ari zirela iruditzen zitzaidalako. Ameriketako Estatu Batuetan gaixo modura barik, diru iturri modura ikusten nindutela sentitzen nuen, eta medikuengan konfiantza izateari utzi nion.

Gogoan dut New Yorken medikuarengana joan nintzen lehen aldia. Kaixo esan eta berehala 10 orriko karpeta bat eman zidaten eta hamabost minutu eman nituen nire aseguru pribatuari buruzko informazioa betetzen. Orri guztiak bete nituenean, mediku asegurua neukala egiaztatu eta, orduan bai, kontsultara pasarazi ninduten. Ezpain baten koskorra neukalako joan nintzen, eta gernu analisiak eginda eta gripearen kontrako txertoa jarrita atera nintzen kontsultatik. Izan ere, aseguru ona neukala ikusita, nire bisitari etekina ateratzea erabaki zuen medikuak. Eta aseguru etxeak bidali zidan faktura ikusita, medikuak dirutza atera zuen nire bisitarekin.


Beste behin ere egokitu zitzaidan medikuarengana joatea. Lehenbizi asegurura deitu eta zerrenda bat pasatu zidaten, ze medikuk artatzea nahi nuen erabakitzeko. Bitxia egin zitzaidan ezagutzen ez nituen mediku horien guztien artean aukeratu behar izatea, baina, tira, dona-dona-katona egin eta joan nintzen batengana. Begiratu ninduen, eta ostean medikuak niri galdetu zidan ze tratamendu jartzea nahi nuen. Bi aukera eman zizkidan: garestia eta merkea. Eta ez nuen jakin aukeratzen, ordura arte Euskal Herriko medikuak esaten zidalako zer emango zidan, tratamendu horren prezioari begiratu barik. Eta, zalantza barik, gure osasun sistema izan da atzerrian bizi nintzenean faltan botatzen nuen gauzetako bat.

2023-03-04

Así se reparten 220 millones en concesiones de Osakidetza entre empresas vinculadas a excargos del PNV

Según la documentación remitida por la Consejería de Salud al Parlamento Vasco la semana pasada, destacan los 117,7 millones que fueron a parar a empresas vinculadas a exaltos cargos del servicio vasco de salud, los 42,3 millones destinados a una entidad presidida por una exportavoz jeltzale del Gobierno Vasco y los 34,4 millones que acabaron en mercantiles dirigidas por dos exburukides del PNV.

Sagardui, consejera responsable del Servicio Vasco de Salud, ante las manifestaciones que se dieron el sábado 26 de febrero, en un discurso institucional de respuesta: «No es cierto que exista desmantelamiento en Osakidetza». Fuente: Irekia.


La Ertzaintza reparte porrazos contra las limpiadoras en Hospitales como Cruces, que protestan por las condiciones laborales. Todavía existen 20 imputados por irregularidades en la OPE del Servicio Vasco de Salud. Se han incrementado las listas de espera. Hay saturación en Urgencias, escasez de médicos, temporalidad fraudulenta. También un desmantelamiento de Atención Primaria y Salud Mental. Hace unas semanas, se escenificó el motín de los Jefes de Servicio en Donostialdea. Los deseos de privatizar el mantenimiento de los aparatos de electromedicina y TIC a veces son paralizados. 
“Es peligroso decir que se está desmantelando Osakidetza sin dar ni un solo dato”, decía Itxaso Atutxa, presidenta del Partido Nacionalista Vasco en Bizkaia, apenas unas horas después de que Bilbao, Donostia y Gasteiz se llenasen de manifestantes por la sanidad pública.