2021-11-26

Arnastutako zenbat aire pilatzen da manifestazio jendetsu batean?

Ugo Mayor EHUko Ikerbasque ikertzaileak esperimentu bat egin du kalean, jendea pilatzen den lekuetan koronabirusa airez kutsatzeko arriskua zein den aztertzeko. Sei lekutan neurtu du CO2 maila azken egunetan: EH Bilduren manifestazioan, jangela txiki batean eta handi batean, metroan, autobusean eta kontzertu batean.

EH Bilduren larunbateko manifestazioa, Bilbo. / MARISOL RAMÍREZ/FOKU

Etxean, terrazetan, ikasgelan, gimnasioetan, metroan, kalean... COVID-19arekin, inoiz ez bezala erreparatu zaio jende pilaketari, gaitza airez kutsatzeko arriskuagatik. Maskara eta segurtasun distantzia izan dira azken urte eta erdian ez kutsatzeko neurri garrantzitsuenak, arnastutako airearen bidez kutsatu ez dadin. Baina arnastutako zenbait aire dago jendea biltzen den lekuetan? Zergatik jarri edukiera mugak eta segurtasun distantzia leku batzuetan eta ez garraio publikoan, adibidez? Ugo Mayor EHUko Ikerbasque ikertzaileak esperimendu oso adierazgarria egin du asteburuan.


Esperimentuaren bi muturretan, bazkari bat eta EH Bilduk larunbatean antolatu zuen manifestazioa. Biak larunbatean. Joan den astean EAJko zenbait agintarik ohartarazi zuten mobilizazio jendetsu horretaz, eta bertan behera utzi beharko zutela ere iradoki zuen baten batek. Baina arriskutsua al da benetan kalean jendea pilatzea neurri batzuk mantentzen badira?

Esperimentuaren emaitzak ezagutarazi aurretik, inkesta egin zuen Mayorrek larunbatean bertan Twitterren, eta 744 erabiltzailek erantzun zioten: erantzuna eman zutenen bi herenek adierazi zuten manifestazioan pilatutako arnastutako airea 450-650 ppm-koa izango zela (ppm CO2a neurtzeko erabiltzen den neurria da; milioiko parte esan nahi du). Mayorrek azaldu duenez, atmosferan baldintza normaletan CO2 maila 430-440 ppm bitartekoa da.

Jakina da aire zabalean kutsatzeko arriskua areto itxietan baino askoz txikiagoa dela. «Hogei aldiz txikiagoa», zehaztu du Mayorrek, asteburuan Twitterren. Hitzetatik ekintzetara pasa, eta jendea bildu den hainbat tokitan neurtu du arnastutako airea. Manifestazioan bost minutuan behin egin ditu neurketak, kale erdian, eta zehaztu du berak ez zuela haizerik somatu.

Manifestazio jendetsuan (544 ppm)

Larunbatean EH Bilduren manifestazioan Autonomia kalean ateratako argazkian, 25 metroko zabaleran, CO2 maila 544 ppm-koa izan dela erakusten du Mayorrek. Hemezortzi aldiz neurtu zuen airea manifestazioan, eta bakar batean ere CO2ak ez zuen gainditu 650 ppm-ko maila. Gaineratu du manifestazioan zeudenen %95-99k zutela maskara, eta ondo jarrita zeukatela, beren burua babesteko moduan.



Jatetxe txiki batean (800-900 ppm)

Larunbatean egin zuen neurketa hau. Bazkari bat izan zuen areto itxi batean. «Hogei pertsona baino gutxiago, eta aireztapen onargarria, baina ez gurutzatua», azaldu du. Neurtutako CO2a 800-900 ppm artekoa izan da . «Niretzat, muturrean», esan du Mayorrek.



Jatetxe handi batean (847 eta 1.090 ppm)

Jatetxe handi bateko jangelan, ehundik gora pertsona bazkaritan, maskararik gabe. «Aldebakarreko aireztapenarekin, kasuak berriro gora ari diren honetan. Baina aire zabaleko pilaketetan arreta jarrita. Ze atera liteke gaizki?». Azaroaren 16an 847 ppm neurtu zituen, eta biharamunean, 1.090 ppm.


Metroan (1.533 ppm)

Joan den astean egin zuen neurketa Mayorrek. 1.533ppm-ko CO2 maila jaso zuen azaroaren 16ean, asteartean


Autobusean (1.647 ppm)

Joan den asteazkenean, autobus batera igo berri neurtu zuen arnastutako airea Mayorrek. 23 pertsona ziren, 55 eserleku zituen autobus batean. Autobusa hutsik zegoen igo zirenean, baina pertsona talde bat autobusetik jaitsi berri zen, gidariak azaldu zioenez. Emaitza: 1.647 ppm. «Ezin du izan. Zerbait gaizki dago. FPP2 maskara jarri dut [kirurgikoa zeraman]», dio Twitterren.



Kontzertu batean (2.744)

Duela pare bat aste egin zuen neurketa, kontzertu batean, azaroaren 6an. 2.744 ppm neurtu zituen. «Eta berriro ere argi dago ezer ez dugula ikasi. Kasuek gorantz egiten dutenean, arduradunek herritarroi egotziko digute errua berriz. Eta leku itxietan aireztapena egokia dela ziurtatuko bagenu?». Urrian, beste kontzertu batean, 1100-1250 ppm artean neurtu zituen.




Ondorioa


«Manifestazioan, pertsona bat maskara gabe gertu egotea izan zitekeen kutsatzen arrisku faktore bat. Baina beste guztiak, ez», ondorioztatu du Mayorrek. Eta gaineratu du: «Zaindu gaitezen, behar diren mugekin, ez gehiagorekin. (...) Jar ditzagun arriskuak testuinguru batean, eta horren arabera joka dezagun».

---------------------------------------------

Erlazinatutako artikulua

4 comentarios:

  1. Después de leer esta información sobre la pequeña investigación de Ugo Mayor, ¿cual es la conclusión lógica que tenía que sacar un gobierno para el bienestar de todos?, la que se anuncia que va a sacar el G.V: obligación de la utilización de la mascarilla en la calle y grandes espacios cerrados, donde se objetivan concentraciones de CO2 bajas a pesar de haberse realizado una masiva concentración de personas, como muestra la investigación o la que indica el sentido común: obligación de la utilización de la mascarilla en conciertos, metros, autobuses, y demás espacios cerrados pequeños con mala ventilación y donde la concentración de CO2 y en consecuencia la probabilidad de contagiarse son altas.
    Dejen de una vez de marear a la ciudadanía con mandatos sin sentido y sin dirección que no demuestran más que su absoluta perdida de papeles y el hacer hacer las cosas por que algo tenemos que hacer, aunque no valgan más que para hacer itxura y marearnos

    ResponderEliminar
  2. Ya lo creo que tienen que hacer cosas, cosas que con anterioridad han ayudado pero que en cuanto la situación mejoró las quitaron . Me refiero al contrato de más personal y entre ellos a los rastreadores, elemento fundamental para disminuir la transmisión, mucho mas efectivo e importante que la imposición de las mascarillas en la calle, aunque bien es verdad que deja menos negocio a algunos. No se puede dar lo que he leido en la prensa que se ha producido en Ataun estos días : "Si un niño da positivo y está confinado en el domicilio, ¿por qué se tarda diez días en hacer las pruebas a los convivientes?, y que se está produciendo en todos los pueblos de la CAV, en los que el rastreador aparece cuando ya “el virus del indio” ha contaminado a todo el mundo.
    Por cierto, ¿ que estan haciendo rastreadores de IMQ realizando la labor que tenían que hacer los rastreadores de Osakidetza, que brillan por su ausencia?, una forma más de que los dineros públicos pasen a los privados

    ResponderEliminar
  3. España vuelve a perder el control de la covid-19 por no reforzar el rastreo de contactos
    Las Administraciones recurren a viejas recetas para abordar la actual situación, pero sin reforzar los servicios de Salud Pública o Atención Primaria o explorar otras medidas como impulsar el teletrabajo.

    https://www.publico.es/sociedad/espana-vuelve-perder-control-covid-19-no-reforzar-rastreo-contactos.html

    ResponderEliminar
  4. Manifestazioetan, ongi; kontzertuetan, adi
    Ugo Mayor EHUko Ikerbasque fundazioko ikertzaileak beste esperimentu bat egin du jendea pilatzen den lekuetan koronabirusa airez kutsatzeko arriskua zein den aztertzeko. Bilbo Arenan eginiko kontzertu bateko airea aztertu du, eta emaitza kezkagarriak jaso ditu.

    https://www.berria.eus/albisteak/207193/manifestazioetan-ongi-kontzertuetan-adi.htm?utm_source=newsletter&utm_medium=email&utm_term=campaign_arratsaldekoa&utm_campaign=2078

    ResponderEliminar