2021-12-26

Gabon kanta eta udal ordezkariei ikatza

Tolosaldeko Ataria


Tolosaldea Osasun Publikoaren Aldeko plataforma kalera atera da eguerdian. Tolosako udaletxearen aurrean Gabonetako kanta bat kantatu dute, baina letra egokituta. Ondoren, udal ordezkariei gutun bat irakurri diete, eta udaletxean eurentzat ikatza utzi dute.

"Aurten ere bereziki txintxoak izan gara eta berriro ere desio batekin gatoz: gainontzeko eskualdeen neurriko osasun zerbitzua izatea. Bada garaia guk ere zergak pozik ordaindu ditzagun". Horrela hasten da TOPAk udal ordezkariei utzi dien gutuna. 

Opariak beharrean azalpenak nahi dituztela esan dute TOPA-koek, eta hiru galdera luzatu dituzte: "Zein izan da Plan Funtzionalaren eraketa prozesuan herriko gizarte eragileak baztertzeko arrazoia?"; "Ospitale berria eraiki bitarteko denbora honetan azken 20 urteetan jaso dugun eta udalak onartu duen osasun zerbitzu eskasa sufritzen jarraitu behar al dugu?" eta "Zein izango da Asuncioneko langileen etorkizuna?".


GABON OSASUNA

Entzun, entzun, biztanle entzun;
Osasuna erren daukagu.
Makulu zaharren gainean nekez,
Bete nahi digute partxez.
Dagokiguna eskatzen dugu,
Artatzea kalitatez!

Eragiok mutil,
Aurreko danbolinari;
Osasun publikoaren,
Osasun justiziaren
Beharra dugu!
Gabon gaua pozik igaro dezagun.

Promes, promes, egin digute,
Itzalak asko badituzte!
Eskatutako ospitalea
Jostailuzkoa nahi dute!
Gure osasuna ez da jolasa,
Garbi utzi nahi genuke!

Eragiok mutil,
Aurreko danbolinari;
Osasun publikoaren,
Osasun justiziaren
Beharra dugu!
Gabon gaua pozik igaro dezagun.

Betor, betor Tolosaldera
Aro berria eskualdera;
Osasungintza berritzailea,
Esperimentu(r)ik gabea,
Ikusiko dek herria pozten,
Langileon atseginez!

Eragiok mutil,
Aurreko danbolinari;
Osasun publikoaren,
Osasun justiziaren
Beharra dugu!
Gabon gaua pozik igaro dezagun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario