Euskal Herriko AHTko lanak eta proiektuak bertan behera uzteko eta diru guztia premia larriagoetara bideratzeko manifestua.
Manifiesto por el abandono de las obras y proyectos del TAV en Euskal Herria y que el dinero se destine a necesidades urgentes.

MANIFESTUA
Euskal Herriko AHTko lanak eta proiektuak bertan behera uzteko eta diru guztia premia larriagoetara bideratzeko manifestua. Zure atxikimendua emateko bete formulario hau. Ondoren manifestuaren testu osoa…
Sufrimenduz beteriko aste gogorrak izan dira: erabateko bakardadean hil dira milaka senide, gure osasun-langileak jo ta su ibili dira lan-baldintza kaskarretan, egoitzetako langileek adinekoen zaintza bermatzeko ahal izan duten guztia egin dute, ez da gaixo guztientzako arnasgailu nahikorik egon, milioika test eta babes-ekipo falta izan dira… Luzea da adibideen zerrenda. Hain egoera zailen aurrean, gaurkoan jendartearen portaera eredugarria izan dela azpimarratu nahi dugu, elkartasuna eta elkarrenganako zaintza erabatekoak izan diren hamaika ekimen aurrera eraman direlako.