2015-12-22

Sei urte soldata igoerarik gabe daramatzatela salatu dute Asuncion Klinikako langileek

Elkarretaratzea egin dute Tolosako Trianguloa plazan. Beste hitzarmen bat sinatu nahian dabiltzala diote, baina negoziazioa oraintxe bertan blokeatuta dagoela gaineratu dute.

Elkarretaratzea egin dute Asuncion Klinikako langileek Tolosako Trianguloa plazan
"Sei urte daramatzagu inongo igoerarik gabe, soldata izoztuta dugu eta gure egoera gero eta okerragoa da", azaldu dute langileek. "Sei urte daramatzagu saiakeretan, eta azkenean enpresaren aldetik ez dugu mugimendurik ikusten".

2015-12-11

SINADURA BILKETA - RECOGIDA FIRMAS

Tolosaldeko osasun sektorea mobilizatuko du TOPA plataformak


Tolosaldean ospitale publiko bat izatearen alde lan egiten duen TOPA plataformak iragarri zuen orain aste batzuk gizarteko sektore ezberdinak mobilizatuko zituela pixkanaka, eta horretan ari da. Atzo Tolosan egindako agerraldian azaldu zutenez, osasun sektoreko langileekin hasiko dira; «beren lana dela-eta ondo baino hobeto dakite osasun-arretaren kalitatea zer den», erantsi zuten. 

Mobilizazioen bidez sinadurak bildu nahi dituzte kudeaketa publikoko eskualde-ospitale publikoa eta espezialitateetako anbulatorioa lortzeko. Sinatu ahal izango da lantoki eta zentroetan, eta, era berean, larunbatetan, Tolosako Triangulon eta TOPAren blogean. Halaber, urtarrilaren 16an horren alde daudenak elkarretaratzera deitu dituzte plaza horretan bertan.

Osasungintzak abiaraziko du TOPAren aldarri-agenda


Duela zenbait aste iragarri bezala, koordinakundeak sektorez sektore mugiarazi nahi du Tolosaldeko gizartea; urtarrilaren 16an izango da osasun langileen agerraldia.
TOPAko kideek abastos eraikinean iragarri dute
osasungintzaren atxikimendua biltzeko asmoa.
Esan eta egin. Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeak etenik gabeko agenda prestatu du datozen hilabeteetarako, helburu bakarrarekin: 2016ko azaroan Invizaren –Asuncion klinika– eta Osasun Sailaren artean berritzekoa den hitzarmena ez sinatzea. 

Azken lau urteotan plazaratu dituzten aldarriei eutsiz, eskualderako kudeaketa publikoa izango duen ospitale publikoa eskatuko dute, eta baita espezialitateen anbulatorio osatua ere. Horretarako, ordea, esparruz esparru mugiarazi nahi dute Tolosaldeko gizartea, eta osasungintzako langileak eta langile ohiak izango dira lehenak, atxikimenduak pilatze horretan. 

"Tolosaldeko osasun zentroetan lan egiten duten 93 langilek berretsi dute jada, eskualdeko osasun zerbitzuak nekez eskainiko duela EAEko gainerako eskualdeetako zerbitzuek eskaintzen dutena", azaldu dute agerraldian. Baina 93 horiei beste hainbat batzea nahi du TOPAk eta, horretarako, "osasungintzaren sektorean lanean ari direnei nahiz erretiroa hartuta dutenei, esparru publiko zein pribatukoei, osasun zentroetakoei, ospitalekoei nahiz hirugarren adineko egoitzetakoei" dei egin diete agerralditik. 

Sorreraz geroztik egiten ari diren moduan, TOPAk sinaduren bitartez bildu nahi du osasungintzaren esparruko gizon-emakumeen atxikimendua eta, horretarako, hainbat bide izango dituzte sinatu nahi dutenek: "Lantoki zein zentroetan sinatzeko aukera izango da, eta baita Trianguloa plazako Gaztelako atean ere. Halaber, http://osasunpublikoa.blogspot.com blogean ere bada horretarako txoko bat". 

Enbidoa botata, itxarotea geratzen zaio TOPAri, eta asteotan jasotako erantzunarekin, datorren urtarrilaren 16an izango da, Trianguloa plazan, osasungintzako sinatzaileen atxikimendua plazaratzeko hitzordua.


2015-12-05

El hospital de Urduliz (Bizkaia) contará con 180 camas y estará plenamente operativo en 2017

Comenzará a funcionar en 2016 y en el segundo semestre se pondrá en marcha el Servicio de Urgencias



El hospital de Urduliz (Bizkaia) entrará en "prácticamente pleno funcionamiento" a comienzos del 2017 con 148 camas y una unidad de hospitalización de reserva con otras 32 camas, ocho quirófanos, Servicio de Urgencias y varios servicios y especialidades para atender a los 197.000 vecinos de la Comarca Uribe.

El consejero de Salud, Jon Darpón, ha comparecido este miércoles ante la Comisión de Salud y Consumo del Parlamento vasco, a petición de EH Bildu y PSE, acompañado del director general de Osakidetza, Jon Etxeberria y del director de Asistencia Sanitaria, Antonio Arraiza, para informar del proyecto de apertura del nuevo Hospital Alfredo Espinosa de Urduliz.