Duela gutxi, Tolosaldeko alderdi politikoei eskualdean dugun osasun sistemari buruzko galdeketa txiki bat pasa genien. Hemen dituzue orain arte idatziz jaso ditugun erantzunak.
EHbildu (Andoain)
1.
Herritar kopuruaren inguruko
irizpideak beteta, Eusko Jaurlaritzaren inposaketak onartuko dituzue eta Euskal
Herrian gestio publikoko ospitale publikorik eta guztiz ekipatutako
espezialitateen anbulatoriorik gabeko eskualde bakarra izaten jarraitzera
bultzatuko gaituzue? Edo ahalik eta ahaleginik handienak egingo dituzue
Tolosaldeko osasun zerbitzua beste eskualdekoen parean kokatzeko?
Gure
apostua beti izan da oinarrizko eskubideak publikoak eta kalitatezkoak izatea.
Interes ekonomikoen gainetik, herritarren
ongizatea baitago. Udal gobernuan gauden honetan, ditugun
indar eta baliabideak jarriko ditugu aurrekoa bermatu dadin.
2.
Osasun sistemak Tolosaldearekin daukan zor
historikoari jarraipena emango diezue, osasun azpiegituretan dirua sartu gabe,
gainontzeko eskualdeetan azken 30 urteotan egin denaren kontran? Edo Asuncion
Klinika publiko bilakatzen saiatuko zarete Deba Goieneko ospitalearekin egin
zen moduan (eta lehen aipatutako kasuetan bezala) ?
Aurrekoaren
pare, osasun publikoaren aldekoak gara Euskal Herriko beste lekuetan bezala. Tolosaldeko osasun zerbitzua publikoa izateko eskubidea daukagu
herritarrok eta Asunzion klinikaren pribatizatiotik publikotasunera
bilakatzeko lanean jardungo dugu.