2021-11-26

Arnastutako zenbat aire pilatzen da manifestazio jendetsu batean?

Ugo Mayor EHUko Ikerbasque ikertzaileak esperimentu bat egin du kalean, jendea pilatzen den lekuetan koronabirusa airez kutsatzeko arriskua zein den aztertzeko. Sei lekutan neurtu du CO2 maila azken egunetan: EH Bilduren manifestazioan, jangela txiki batean eta handi batean, metroan, autobusean eta kontzertu batean.

EH Bilduren larunbateko manifestazioa, Bilbo. / MARISOL RAMÍREZ/FOKU

Etxean, terrazetan, ikasgelan, gimnasioetan, metroan, kalean... COVID-19arekin, inoiz ez bezala erreparatu zaio jende pilaketari, gaitza airez kutsatzeko arriskuagatik. Maskara eta segurtasun distantzia izan dira azken urte eta erdian ez kutsatzeko neurri garrantzitsuenak, arnastutako airearen bidez kutsatu ez dadin. Baina arnastutako zenbait aire dago jendea biltzen den lekuetan? Zergatik jarri edukiera mugak eta segurtasun distantzia leku batzuetan eta ez garraio publikoan, adibidez? Ugo Mayor EHUko Ikerbasque ikertzaileak esperimendu oso adierazgarria egin du asteburuan.


Esperimentuaren bi muturretan, bazkari bat eta EH Bilduk larunbatean antolatu zuen manifestazioa. Biak larunbatean. Joan den astean EAJko zenbait agintarik ohartarazi zuten mobilizazio jendetsu horretaz, eta bertan behera utzi beharko zutela ere iradoki zuen baten batek. Baina arriskutsua al da benetan kalean jendea pilatzea neurri batzuk mantentzen badira?

2021-11-07

Osasungintzaren inguruan dagoen "gardentasun eza" salatu du TOPAk




Tolosaldeko osasun arreta hobetzeko prozesuan "modu demokratikoan parte hartu ahal izatea" exijitu dute Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformako kideek.

TOPAk hainbat kezka eta zalantza argitu nahi ditu Tolosaldeko osasungintzaren inguruan: besteak beste, eskualdeko ospitale berriak izango dituen hornidurak zeintzuk izango diren edota osasun proiektu berrian Asuncion Klinikak zer egiteko dituen. Izan ere, gai horien inguruan dagoen "gardentasun falta eta obskurantismoa" salatu dute, prentsa agerraldi batean.

"Ospitale berri horri buruz dakigun gauza bakarra Iurreamendiko aparkalekuan egingo dutela da", esan dute. Osasun Sailak plan funtzionala noiz egingo zain daudela ere esan dute, izan ere, "ez dago inongo asmorik haren lanketan eragin zuzena duten sektoreek parte har dezaten, alegia, eskualdeko udalek, langileek, erabiltzaileek edo sindikatuek".