2018-01-28

Osasun sailari Tolosaldeko osasun zerbitzuan esku hartzeko eskatu diote Asuncion klinikako langileek

Azken urteetako lan baldintzetan jasan duten "prekaritate larriaren" eta egungo "egoera larriaren" aurrean, Jon Darpon Osasun saileko sailburuarekin bilera egitea eskatu dute. Hori erakusteko elkarretaratzea egin dute Osasun sailak Donostian duen lurralde ordezkaritzaren aurrean.
Asuncion klinikako langileek elkarretaratzea egin dute Osasun Sailak Donostian duen lurralde ordezkaritzan.
Asuncioneko langileek 2017ko abendua eta 2018ko urtarrila bitartean 4 eguneko greba egin dute. "Mobilizazioak bultzatuta enpresak negoziatzera deitu gintuen, baina bere proposamena gure aldarrikapenetatik oso urrun dago, beraz, gure eskakizunei erantzun gabe jarraitzen dute", zehaztu dute langileek. Bide batez, klinikako langile guztien izenean eskerrak eman dituzte "Tolosaldeko biztanle guztiei, eman diguten babesagatik eta gure mobilizazioen aurrean izan duten jarreragatik". Langileek gaineratu dutenez, "biztanleak kontziente dira egoera honen erantzule Eusko Jaurlaritza eta Asuncion klinikako zuzendaritza direla".

"Dohako" publizitatea - Publicidad "gratuita"

Zergatik ote Asunción klinikari egiten diozun aipamena, gaur egun klinikak ematen ari den irudi penagarria garbitu nahian egindako publizitatea da? Guk kutsu hori hartzen diogu. 


Eta klinikako langileek egoera salatuz jarritako pankarta eta karteli buruz aipamenik ez? Klinika kartelez josita dago, ez al dituzu ikusi? Aholku bat Karlos: Eskatu ezazu hain ondo tratatua izan zaren klinika horretan, okulistarekin kontsulta bat ere, argi dago bista arazo larri bat duzula. Edo interes arazoa da? 


BIDEO ORIGINALA HELBIDE HONETAN DAGO (19:30 minututik aurrera)
ESTA ES LA DIRECCION DEL VIDEO ORIGINAL (min. 19:30 en adelante)

¿Por qué será que tu intervención huele a publicidad subliminal para intentar mejorar la lamentable imagen que últimamente está dando la clínica? 

Por cierto Karlos, un consejo, pide a tus amigos de la clínica también una consulta para el oculista, ya que al no realizar ninguna mención a las pancartas que están tanto en la fachada de la clínica como por el camino a ella, o a los papeles de protesta puestos por esos trabajadores, que según dices te han tratado tan bien, y que están por la mayoría de las paredes de la clínica, estas demostrando que tienes un importante problema de visión. ¿O será más bien de interés?

2018-01-24

Asuncion klinika publiko egiteko gutxieneko adostasuna lortu nahi du EH Bilduk

Eusko Jaurlaritza erakunde arteko mahaia osatzera deitu dute agerraldian; Tolosaldeko EH Bilduk babesa eskaini die Asuncion klinikako langileei, azken asteotako mobilizazioen harira

 
 

Asuncion klinikako langileen lanuzte eta grebak hasi zirenean, EH Bilduk ohar bitartez babestu zituen mobilizazio haiek. Orain, deialdiak amaitu eta gero, agerraldia egin dute Tolosaldeko, Andoaingo eta Legorretako EH Bilduko hautetsiek, langileei atxikimendua azaltzeko, eta «adostasun politikoa bilatzeko».

Amaia Azkue bozeramaleak 2011n Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Inviza SAk sinatutako hitzarmena gaitzetsi du, beste behin, azpimarratuz, «Tolosaldeak erreferentziazko ospitale pribatu bat» duela, eta «jendarte zabala aurka» azaldu dela azken urteotan.

Salaketa horri, gainera, Asuncioneko langileen «prekarietatea» gehitu dio EH Bilduk: «Ez da lan gatazka soila: pribatizazioaren ondorioa da».

2018-01-21

Tolosaldeko osasun arretaz aritu dira Holandan

EH Bilduko bi ordezkari joan dira Europako ezkerrak osasun publikoaren inguruan antolatu duen jardunaldietan aritzeko.
Europako ezkerrak antolatutako jardunaldietan aritu da Karlos Ibarguren
EH Bildu koalizioko Eva Blanco legebiltzarkideak eta Karlos Ibarguren osasun arloko arduradunak Holandako Hilderverg hirira eraman dute, gaur, Tolosaldeko osasun arretaren kasua. Europako ezkerrak osasun publikoaren inguruko jardunaldiak egin ditu bertan, Europako Parlamentuaren jardunaren barruan, eta koalizioko kideek parte hartu dute. EH Bilduko kideek eskualdeak bizi duen egoeraren berri eman dute jardunaldietan, osasunaren pribatizazioaren adibide gisa.

EH Bilduk azaldu duenez, «bereziki grafikoa eta larria» da Tolosaldean gertatzen dena. «Tolosaldea da Gipuzkoan eskualde bakarra ospitale publikorik ez duena eta Osasun sailak hutsune hori enpresa pribatu baten bitartez betetzen du», gaineratu du.

Horiek horrela, enpresa pribatu batek, Invizak kasu honetan, ospitale bat kudeatzeak «ondorio nabarmenak» dituela azaldu dute. «Asuncion klinikako langileen lan baldintzek atzera egin dute, material zein osasun azpiegituretan murrizketak egiteko arazorik ez dute, hizkuntza ofizialetako batek, euskarak, ez dauka besteak duen estatus bera...», esan du koalizioak.

Osasun publikoa defendatzeko 2011n sortutako TOPA plataformaren lanaren berri ere eman dute eta bere eskaera eraman du jardunaldietara: «Jaurlaritzak Inviza enpresari bideratzen dizkion 20 milioi euro publikoak Jaurlaritzak kudeatzea zuzenean, bitartekaritza pribaturik gabe». 

Gaurko jardunaldietan beraz, osasun arreta publikoa pixkanaka pribatizatzeak izan ditzakeen arriskuez hitz egin dute hizlariek. «Euskal adibide honekin batera Europako beste hainbat herrialdetan osasun publikoa defendatzeko sortutako herri mugimenduen kasuak aztertuko dira», gaineratu du EH Bilduk.

2018-01-09

Jarraipenarekin "gustura", baina gutxieneko zerbitzuekin ez

I. Urkizu / M. Iraola Tolosaldeko Ataria
2018-01-09
Asuncion klinikako langileek bi eguneko grebari ekin diote gaur; mobilizazio honekin amaituko dituzte, iragarritako hitzorduak.


Joan den abenduan elkarretaratze eta auto-karabanekin hasitako protestak, 48 orduko grebarekin amaituko dituzte Tolosako Asuncion klinikako langileek. Besteak beste, "urtetako prekaritatea" salatu nahi izan dute, eta baita soldaten igoera eskatu ere, osasun sare publikoko lan-baldintzetara gerturatuz.Horrela, langile batzordea "gustura" dago orain arteko nahiz gaurko jarraipenarekin, baina kexu azaldu dira, "balizko" gutxieneko zerbitzuekin, Nagore Zubillaga erizainak azaldu duenez: "Zerbitzu askotako gutxienekoak edozein igandetakoak baino jendetsuagoak dira, eta hori enpresak ezarri du".

Asuncion klinikako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute


Imanol Garcia Landa Tolosaldeko Ataria

2018-01-08
Biharko eta etzirako greba deialdia egin dute langileek, eta manifestazioa deitu dute etzi arratsalderako


Asuncion klinikako langileek biharko eta etzirako aurreikusita zituzten mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute. Abenduaren 13 eta 20an aurrera eramandako lanuzteek langileen aldetik «erabateko jarraipena» izan zutela adierazi dute. «Ondorioz, enpresak negoziatzera deitu gintuen. Hala ere, aurkeztu ziguten proposamena gure aldarrikapenetatik oso urrun aurkitzen da», azaldu dute langileek, eta akordiorik lortu ez dutenez, bihar eta etzi greba egingo dutela azaldu dute. «Greba hau Inviza enpresako zuzendaritzak bere langileekiko duen interes faltaren ondorioa da», zehaztu dute.

ERREGE MAGOEI