Eusko Jaurlaritza erakunde arteko mahaia osatzera deitu dute 
agerraldian; Tolosaldeko EH Bilduk babesa eskaini die Asuncion klinikako
 langileei, azken asteotako mobilizazioen harira
Asuncion klinikako langileen lanuzte eta grebak hasi 
zirenean, EH Bilduk ohar bitartez babestu zituen mobilizazio haiek. 
Orain, deialdiak amaitu eta gero, agerraldia egin dute Tolosaldeko, 
Andoaingo eta Legorretako EH Bilduko hautetsiek, langileei atxikimendua 
azaltzeko, eta «adostasun politikoa bilatzeko».
Amaia Azkue bozeramaleak 2011n Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta 
Inviza SAk sinatutako hitzarmena gaitzetsi du, beste behin, 
azpimarratuz, «Tolosaldeak erreferentziazko ospitale pribatu bat» duela,
 eta «jendarte zabala aurka» azaldu dela azken urteotan.
Salaketa horri, gainera, Asuncioneko langileen «prekarietatea» gehitu
 dio EH Bilduk: «Ez da lan gatazka soila: pribatizazioaren ondorioa da».
Erakunde arteko mahaia
Askotan aldarrikatu duten bidetik, EH Bilduk eskualdeko ospitale 
publiko bat jo du «berme bakartzat», eta horra iristeko bide bat ireki 
nahi dute, epe laburrean: «Horretarako, Eusko Jaurlaritzari erakundeen 
arteko mahaia sortzea eskatzen diogu. Guk lan egingo dugu gutxieneko 
adostasunak lortzeko». Horretarako, udalez udaleko mozioekin ekingo 
diote prestatu duten bide-orriari.
Era berean, iragarri dute beren publifikazio proposamena aurkeztuko dietela adostasuna lortu nahi duten gainerako alderdi, sindikatu eta gizarte eragileei, aurrera egiteko.
Agerraldian izan dira Asuncioneko langileak, eta «eskerrak» eman 
dizkiete: «Asuncion klinika kontzertatu bilakatzea erabaki zuten bere 
garaian, merkeena zelakoko, baina zulo beltz batera goaz, eta guk bi 
aldiz jasan behar ditugu pribatizazioaren kalteak: langile moduan eta 
erabiltzaile moduan. Kanpotik ez da iceberg honek ezkutatzen duen erdia ere ikusten».
----------------------------------------
ALBISTEA BESTE KOMUNIKABIDEETAN: 
 
 
 
No hay comentarios:
Publicar un comentario