2023-05-21

Diagnostico Tolosaldea (La privatización de la sanidad en el Oasis vasco)

 


«Asuncion Klinikako kudeatzaileak azkarrak izan dira ate birakariak zabalduz»

Jabi Arana TOPAko ordezkaria, Ahoztar Zelaieta idazlea eta Ane Eslava
Txalapartako editorea Lizardi elkartean

Ahoztar Zelaieta kazetari eta kriminologoak 'Diagnóstico Tolosaldea, la privatización de la sanidad en el oasis vasco' liburua idatzi du. Maiatzaren 23an, asteartean, Tolosako Leidor zineman aurkeztuko du. Ekitaldia 18:30ean hasiko da, eta eskualdeko nahiz kanpoko herritarrentzat ateak zabalik egongo dira.

Osakidetza edo osasun publikoaren inguruan hitz egiten denean, bai edo bai, Asuncion Klinikaz hitz egin beharra dagoela dio Ahoztar Zelaietak. Hori arrazoitzeko, alde batetik, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren txosten bat gogoratzen du: «Ez da aspaldiko txostena, Eusko Legebiltzarrean duela gutxi aurkeztutakoa baizik. Bertan, osasun publikoak entitate pribatuekin dituen hitzarmenak azaltzen dira. EAEko hiru lurraldeak kontuan hartuta, Gipuzkoak ditu gastu gehien itun mota horietan. Eta lehen postuan, Asuncion Klinika agertzen da. Ondorioz, Osakidetzaz hitz egiten dugunean, Asuncion Klinikaz hitz egitea ez da txantxetako kontua».

2023-05-08

Zergatik etorri zara manifestaziora?

 ataria.eus


Azken urteetako manifestaziorik jendetsuena izan zen larunbatekoa. Eskualde osoko herritarrak Tolosan elkartu ziren, TOPAk deituta, Tolosaldeko osasungintza egoera larrian. Konponbidea orain! lelopean.

-----------------------------

  • MANIFESTAZIOAREN ETA PLAN FUNTZIONALAREN AURKEZPENAREN ONDORENGO BALORAZIOAK
  • VALORACIONES POSTMANIFESTACIÓN Y TRAS PRESENTACIÓN DEL PLAN FUNCIONAL

  
euskaraz               -               castellano

Osasungintzaren egoera salatzeko aldarrikapen bateratua nahi du TOPA-k

"Tolosaldeko osasungintza larrialdian, irtenbidea orain" lelopean manifestaziora deitu ditu «joera bateko zein besteko herritarrak eta eragileak» larunbatean, Tolosan.

TOPA-k Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak larunbat honetarako manifestaziorako deia egin du, eskualdeko osasungintzaren egoera salatzeko. Dagoeneko 20 eragile baino gehiagok egin dute bat deialdiarekin, eta gehiago batzea dute helburu. Izan ere, aldarrikapen bateratua izatea da plataformaren nahia, eta horregatik, alderdi politiko, udal, sindikatu eta gizarte mugimendu guztiak eta herritarrak orokorrean bertan egotera deitu dituzte; «mundu guztia atera dadila kalera, joera batekoa izan edo bestekoa, egoera tamalgarria jasaten ari garen herritarrak garen aldetik». Tolosaldeko osasungintza larrialdian, irtenbidea orain lelopean irtengo da manifestazioa Tolosako Trianguloa plazatik, larunbatean, 12:30ean.