Tolosaldea Osasun Publikoaren Aldeko plataforma kalera atera da
eguerdian. Tolosako udaletxearen aurrean Gabonetako kanta bat kantatu
dute, baina letra egokituta. Ondoren, udal ordezkariei gutun bat
irakurri diete, eta udaletxean eurentzat ikatza utzi dute.
"Aurten ere bereziki txintxoak izan gara eta berriro ere desio batekin gatoz: gainontzeko eskualdeen neurriko osasun zerbitzua izatea. Bada garaia guk ere zergak pozik ordaindu ditzagun". Horrela hasten da TOPAk udal ordezkariei utzi dien gutuna.