2016-11-30

Unidades de gestion



TODO LO QUE DEBERIAS SABER SOBRE EL FUNCIONAMIENTO DE LAS UNIDADES DE GESTION CLINICA

En los últimos años la Administración, con el apoyo de sociedades científicas, colegios médicos, y sindicatos subvencionados, está promoviendo en los centros sanitarios la “Gestión Clínica”, presentándola como un novedoso sistema capaz de solucionar los problemas estructurales de la sanidad.

En realidad, la Gestión Clínica es la aplicación de los agresivos modelos empresariales en el ámbito sanitario, mediante la cesión al personal médico fundamentalmente, de la gestión del presupuesto, recibiendo recompensas económicas si lo reduce.
--------------------
¿Y en la comunidad autónoma de Euskadi que?
proyecto de decreto.pdf

2016-11-29

Zer gertatzen ari da Osakidetzan? Norantz goaz?



Rebeka Ubera - EH Bilduko legebiltzarkidea

Hauteskunde-kanpaina burutzen ari zen bitartean jarduneko gobernua eta berau sostengatzen duen alderdia ez ziren eskuak gurutzatuta egon. Pasa den legegintzaldiko aldebakarreko jokabidearekin, elkarrizketa, negoziazioa eta adostasuna baztertuta, osasun-sistema publikoa, unibertsala eta ekitatiboa ahultzen jarraitu dute. Osakidetzaren antolakuntza-eredua guztiz zatikatu dute. Gauza bera egitera datozen azpi-erakundeak sortzen dituen eta enpresa pribatuari sistema publikoaren ateak parez pare irekitzen dizkion dekretu-proiektuari hasierako onarpena eman dio Jaurlaritzak, eta litekeena da legegintzaldi berria hasi aurretik Gobernu Kontseiluan behin betiko onarpena ematea. Dekretu horrek kontrol publikoa ezinezko bilakatuko du, ez dagoelako legebiltzarrik edo gobernurik hori kontrolatzeko gai izango denik. Administrazio publikoak, hots, guztion interes eta eskubideak bermatzea ziurtatu behar dituen sistemak, sistema pribatuari bezeroak eta finantzaketa bermatuko dizkion araudiaz ari gara. Horrek interes partikularrak indartuko ditu, alegia, herritarren interesa bestelako interesen menpe kokatuko du eta, are okerrago, herritarrak mailakatuko ditu. Dekretuak desberdintasun sozialak areagotuko ditu eta, ondorioz, herritarren osasuna norberaren egoera sozioekonomikoaren menpe jarriko du.

2016-11-20

TOPAren informazio batzarra 2016-11-12

Asamblea informativa de TOPA 12-11-2016



Batzarra jarraitzeko Powerpointa ikusi nahi baduzu klikatu irudiaren gainean
Siquieres ver el Powerpoint de la asamblea haz clic en la imagen

2016-11-15

Momentu erabakigarria, eskualdeko osasun arretarentzat

Aurki bukatuko da Asuncion Klinikak eta Eusko Jaurlaritzak 2011n sinatutako hitzarmena. Honi esker, Asuncion Klinikan ematen den zerbitzua kontzertatua da. TOPAk behin baino gehiagotan salatu du eskaintza ez dela nahikoa eta eskualdean ematen den osasun arretak okerrera egin duela etengabe. Koordinakundeak batzarra egin du gaur, eta egoera zertan den azaldu du.
Javi Arana eta Cristina Pelaez TOPAko kideak izan dira hizlariak
Azken bost urteetako balorazioa egin dute batetik, gaurko batzarrean. Salatu dutenez, 2011n Asuncion Klinikak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako hitzarmenak bete beharreko gutxieneko baldintzak ere ez ditu bete, eta beraz, "normalena" TOPAren ustez, hitzarmena ez berritzea izango litzateke. Izan ere, hitzarmenaren indarraldia bukatzera doa. "Gure ustez hitzarmena ez da ona, ez ditu herritarren osasun harretarako beharrak asetzen eta Tolosaldea ez du beste eskualdeen pare jartzen zentzu honetan. Horregatik gara hitzarmena berriz ere ez sinatzearen aldekoak. Eskualdeko ospitale publikoa eskatzen jarraitzen dugu", esan du Javi Arana TOPAko kideak. Hitzarmena berritu edo ez ikusteko, dena den, azterketa bat egitea eskatzen diote Asuncion Klinikari. "Osasun munduko eragile guztiak eta herritarrak bilduko dituen mahaia osatzea eskatzen dugu, azterketa bat egin ahal izateko", gaineratu du. 

Batzarrean, era berean, Tolosa, Alegia, Ibarra eta Orexako aurreko legealdiko alkateek Legebiltzarrean egindako agerraldien berri ere eman dute. Eta bukatzeko, arazo bera izan duten beste leku batzuetan eman diren irtenbideen berri eman dute. Esan dutenez, Herrialde Katalanetan, esaterako, arazo bera izan dute; "bertan ikusi dute alde ekonomikotik bakarrik, egokiagoa zela publiko egitea. Merkeagoa da ospitale publiko bat pribatu bat baino".

2016-11-12

“HAU DA GARAIA TOLOSALDEKO OSASUN ZERBITZUA PUBLIFIKATZEKO”

Maite Alustiza  GIPUZKOAKO HITZA

Bost urte dira Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataforma (TOPA) mobilizatzen hasi zela, baina azaroa “erabakigarria” izan daiteke: “Hau da garaia”. Bukatzear da Tolosako Asuncion klinikak eta Eusko Jaurlaritzak 2011n sinatu zuten hitzarmena, eta, plataformaren arabera, Jaurlaritzak orain du aukera ituna ez berritu eta osasun zerbitzua “publifikatzeko”. Tolosaldeko, Andoaingo eta Legorretako herritarrei eragiten die auziak: “Herritarrak ez dira ari arreta egokia jasotzen. Euskal Herrian 65.000 pertsonarentzako ospitale publiko bat ez duen eskualde bakarra gara; zergatik?”.

Osasun arreta publikoa eskaintzen du Asuncion klinikak, baina kudeaketa pribatua du, Inviza enpresaren esku. Plataformak dioenez, 2011ko hitzarmenaren helburua zen Tolosaldeko osasun zerbitzua gainerako eskualdeetakoekin parekatzea, baina argi dute ez dela lortu. “Langileek ahalegin handia eginda ere, zaila daukate gainerako eskualdeetan duten arreta ematea;ezinezkoa da”. Plataformak hainbat datu bildu ditu hori argudiatzeko. Batetik, langile kopuruan jarri du arreta, Asuncion klinikakoen eta Gipuzkoako gainerako eskualdeetako ospitale publikoen artean konparazioa eginez. “Sistema publikoaren batezbestekoa egin genuen, zenbat langile dituen, zenbat pertsonari ematen dieten arreta batak eta besteak… Publikoa balitz, klinikari osasun langileen herenak faltako litzaizkioke”.

2016-11-06

Bost urteotako bidea eta aurrera begirakoa aztertuko ditu TOPAk


Itzea Urkizu Arsuaga TOLOSALDEKO ATARIA

Hilabete honetan amaituko da Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eta Asuncion klinikak 2011n sinaturiko hitzarmena, eta TOPAk eredu aldaketaren aldarriari eutsiko dio.
2011n ekindako bideari eutsi nahi diote, hitzarmenari alternatibak eskainiz.

Hilabete honetan du epemuga, 2011. urtean Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eta Invizak sinaturiko hitzarmenak. Urte hartan bertan piztu zen, Tolosaldean, osasun sistemaren kudeaketa aldatzeko gizarte mugimendua eta, beren aldarrikapenen txanparik garrantzitsuena iritsi da. Horrela, Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde (TOPA) koordinakundeak azarorako agenda plazaratu du agerraldi batean: «Oso une garrantzitsuan gaude, jokoan baitago guk eta gure familiek jaso behar dugun osasun arretaren eredua».

Urteotan guztiotan, hainbat izan dira koordinakundeak egindako txosten, mahai inguru eta mobilizazioak; ordezkari politikoekin ere bildu izan dira, eskualderako kudeaketa publikodun ospitale publikoa eskatzeko. Horrela, datozen egunetarako ere antzeko hitzorduak iragarri dituzte, helburu bakarrarekin: gaur egungo baldintzetan, hitzarmena berriro sinatu ez dezaten.

2016-11-02

DEL DICHO AL HECHO....

PUBLICIDAD vs REALIDAD
vs 

Las desigualdades sociales en salud son aquellas diferencias existentes por razón de clase social, género, etnia, territorio y país de origen. Constituyen uno de los principales problemas de salud pública al que tienen que hacer frente los países de nuestro entorno. En la CAPV, los planes de salud de 2002-2010 y 2013-2020 incluyeron entre sus metas la reducción de las desigualdades sociales en salud, y propusieron el impulso y desarrollo de la monitorización de esas desigualdades.

En ese sentido, en la primera parte de esta Jornada, que se desarrollará el próximo 10 de noviembre en el Topic de Tolosa, se van a presentar las políticas del Departamento de Salud del Gobierno Vasco enfocadas a respetar el principio de equidad en salud, y los mecanismos de vigilancia o monitorización de las desigualdades como requisito para informar las políticas de salud, orientar las intervenciones y evaluar sus resultados.

La segunda parte de la Jornada incluye la presentación de experiencias relacionadas con; las condiciones de empleo y trabajo; la detección precoz del cáncer colorrectal; y la prevención de enfermedades cardiovasculares.
Para terminar la Jornada se va a presentar una propuesta de modelo de justicia terapéutica, cuyo desarrollo está siendo ya referente más allá de nuestro ámbito territorial.

Desde la Clínica Sta. Mª de la Asunción deseamos que estas IV Jornadas anuales dedicadas a la salud sean de utilidad para todos los asistentes y sirvan como modesta aportación en el contexto de un sistema de salud que camina avanzando hacia la equidad