2021-03-24

Asuncion publifikatu eta langileak subrogatzeko eskatu du LABek





Inviza enpresari ematen zaion "dirutza" zerbitzua hobetzeko erabiltzea exijitu dute; diru publikoa "esku pribatuetara" bideratzeari utzi eta kalitatezko zerbitzu publikoa nahi dute.

Azken aldian hauspotu den ospitale berriaren eztabaidatik harago, LAB sindikatuak zerbitzu publikoa lehenetsi nahi du: Osakidetzak Asuncion klinika bere baitan txertatu eta langileak subrogatzeko eskatu du.

Tolosaldean osasun zerbitzu publiko bat martxan jartzea beharrezkoa dela esan du Gorka Berasategi LABeko Zerbitzu Publiko Federazioen idazkariak. "Osasungintzan ematen diren pribatizazio eta kontzertazioekin amaitu behar da". Izan ere, salatu du osasun langileak babes neurririk gabe aritu direla lanean denbora luzez, eta eremu pribatuetan egoera «are eta okerragoa» izan dela.

Yoana Mendez Tolosako LAB sindikatuko kideak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak zor historikoa duela Tolosaldearekin, EAEko eskualde bakarra delako ospitale publikorik ez duena, «gainera, ospitale pribatu kontzertatu bat inposatu digute». Era berean, Asuncion klinika kudeatzen duen Inviza enpresako 350 langileekin ere zor historikoa duela gaineratu du: "Urteetan zehar, langileek beste eskualdeetako zerbitzua eskaini behar izan dute, bitarteko eta baldintza okerragoetan".

Hori horrela, LABek Invizako langileak defendatzen jarraituko duela esan du. Azaldu dutenez, Asuncion klinikako langileen %98ak kontratu finkoa du eta bi urte baino gehiago daramate lanean. Langileen eskubideez gain, Tolosaldeko herritar guztien eskubideak bermatu nahi dituzte, ospitale publiko bat izateko pausoak emanez.

Neurri berean, Inviza izaten ari den jarrera ere salatu dute: "Diru publikoarekin, herritar guztien diruarekin ospitale pribatu bat finantzatu dute; Invizak herritarrona den diru asko eraman du urte hauetan".

Berasategik azpimarratu du Tolosaldeko ESIan diru publikoa mozkin pribatua sortzeko erabili izan dela, eta diru publiko hori esku pribatuetara bideratzeari utziz, kalitatezko zerbitzu publiko bat behar dutela herritarrek. "Invizari ematen zaion dirutza osasun zerbitzua hobetzeko erabiltzea eskatzen dugu, diru publikoaren xahuketarekin amaitzeko".

"Jarrera aldaketa"

LABek gai honen inguruan EAJk eman dituen pausoak gogorarazi ditu: "2011ko hauteskundeetan, EAJk alkatetza galdu baino bi egun lehenago, Asuncion klinika handitzeko obra baimena eman zuen, eta baimen hori ilegala zela ebatzi zen".

Azken aldian alderdi jeltzaleak izan duen "jarrera aldaketarekin" kezkatuta agertu da sindikatu abertzalea. "Urteetan zehar egindako eskaerei muzin egin izan die, eta bat-batean, hauteskunde bezperetan, bere diskurtsoa eta jarrera erabat aldatu zituzten, eta ospitale publiko bat eraikitzeko beharra ikusi zuten. Gure ustez, interes politiko hutsa dago horren guztiaren atzean", esan du Mendezek.

LABen ustez, Tolosaldeak beharrezkoa duen osasun zerbitzuari buruzko hausnarketa kolektibo bat abiatu beharko luke.

-----------------------------------------------------------------------------
«Invizak 4.094.320 euroko zorra du Asuncion klinikaren porrotaz geroztik»
-----------------------------------------------------------------------------

Asuncion klinikak porrot egin zuen 1994an, eta Inviza SA enpresak kudeatzen du ordutik klinika. Invizak zorra bereganatu zuen eta lanean hasteko, Gipuzkoako Ogasunarekin, Gizarte Segurantzarekin eta Fogasarekin zorra ordaintzeko akordio batera iritsi ziren. Mendezek azaldu duenez, zorra ordaindu ordez, enpresa egitura «korapilatsu» bat sortu zuten, «enpresa horietara gastuak bideratuz», eta ordutik «ez du etekinik lortzen edo etekin txikiak lortzen ditu, zorra ez ordainduz».

Uxue Rodrigez LAB sindikatuko ekonomialariak zehaztu duenez, 1994tik, Invizak 4.094.320 euroko zorra du Gipuzkoako Ogasuna, Gizarte Segurantza eta Fogasarekin. «25 urte beranduago, zorraren %4.33a baino ez du ordaindu, eta horrela jarraituz gero, 530 urte edo gehiago beharko lituzke zorra ordaintzeko».

Rodrigezen arabera, porroteko hitzarmenean jasota dute seigarren urtetik aurrera irabazien %75a zorra ordaintzera bideratzea. Baina esan duenez, irabaziak murrizteko Invizak taldeko enpresa bati, Geusari, azpikontratatzen dio mediku zerbitzuen zati bat, eta, era berean, Belate eta Andoaingo bi lokalen alokairua ordaintzen dio. «Taldearen bidez dirua desbideratzen du irabazi gutxiago izan eta zorra ordaindu behar ez izateko», erantsi du.

2013an, Inviza «lan baldintzen funtsezko aldaketa batengatik» epaitu zuten, eta Rodrigezek epaian berretsi zena hitzez hitz ekarri du: «Agian enpresaren politika enpresa talde baten irizpideen barruan dago, eta horrek azal litzake izandako galerak». Urte horretan, langileei soldata jaitsiera proposatu zien Invizak, «Eusko Jaurlaritzak ematen zion dirua murriztuta ikusi zutenean», eta Mendezek argitu du gaia epaitegira eman zela eta langileen alde ebatzi zela.

Ekonomialariak azpimarratu du taldera dirurik desbideratu izan ez balitz zorra ordainduta egon zitekeela gaur egun. «Oso garesti ateratzen zaigu pribatizazioa; Eusko Jaurlaritzatik dator Invizako diru sarreren %95a, urtean 21 milioi inguru dira, eta ia ez da zorrik ez zergarik onartzen helburua galerak izatea delako», azaldu du.

Baita ere esan du Rodrigezek Inviza bezalako enpresak sustatzeko sozietateak 2012an legez kanpo geratu zirela, beraz, «iruzurrak jarraitu» egiten duela.

Horrez gain, salatu dute Invizak ez dituela «betebeharrak bete», izan ere, «ez ditu 2019ko kontu ekonomikoak merkataritza erregistroan aurkeztu; hori egin ez duen enpresa bakarra izan da».

-------------------------------------------------


LAB sindikatuak Asuncion Klinikako langileen ondoan dagoela azaldu du; Eusko Jaurlaritzak eskualdearekin "zor historikoa" duela satatu eta Inviza-ren ibilbidearen errepasoa egin du. Gaurko prentsaurrekoa Ataria Irratiak zuzenean kontatu du.

-------------------------------------------------



-------------------------------------------------

3 comentarios:

  1. A mi me extraña que ELA, que en principio es el sindicato mayoritario en la clínica de la Asunción, no diga ni esta boca es mía, en un momento como el actual en el que están en coloca el puesto de trabajo de más de 350 personas, si es que se va a construir un nuevo hospital..
    También estará teniendo conversaciones privadas, con muy buen rollito, con la consejera de sanidad, sra Sagardui, como ha declarado algún partido.

    ResponderEliminar
  2. Este es un importante apartado en las negociaciones que se tendrán que realizar, a la hora de resolver adecuadamente el tema de una correcta resolución del problema histórico de la falta de una atención de calidad similar a la del resto de comarcas de Euskal Herria.
    ¿Como se resuelve adecuadamente el contencioso de qué va a ocurrir con los profesionales que durante > de 25 años han venido atendiendo las necesidades sanitarias del sector público en esta comarca?
    Y para ello, lo lógico es que se reunan los representantes de todos los trabajadores para defender los intereses de los mismos, con los representantes de Sanidad y Osakidetza y demás afectados..

    ResponderEliminar
  3. ¿Quien mejor que los representantes de todos los trabajadores en la Mesa de Resolución del problema para plantear las legítimas demandas de los mismos?.
    O tendremos que esperar a que se acerquen las próximas elecciones municipales para ver como aparecen en los discursos de los políticos, la situación en la que van a quedar los “pobres trabajadores”, como ha ocurrido anteriormente en muchas ocasiones.

    ResponderEliminar