2015-09-18

Erditze baten soka luzea

Itzea Urkizu Arsuaga ataria.info


Asuncion klinikaren atarian jaio zen Samuel Prada Valle, furgoneta batean, klinikak erditzeak artatzen ez dituelako; albistearen oihartzun zabalaren eraginez, Tolosaldeko osasun zerbitzua eztabaidaren erdian dago, beste behin ere.
Argazkia: Juan Carlos Ruiz/Argazki Press)
Errutinara itzultzeko egunek mikatzetik asko izan ohi dute ume jaioberri baten sendian. Samuel Prada Valle haurraren familiarentzat joan den irailaren 1a nola hala hasi bazen ere, egun hura irribarre gozoz oroitzen dute orain, euren bizitzetako egutegian.

Albistea segituan zabaldu zen. Samuel txikiak bederatzi hilabeteko haurdunaldiari amaiera ematea erabaki zuen, baina gauzak ez zitzaizkien espero bezala atera Gorka Prada eta Vega Valle gurasoei: Tolosako Asuncion klinikaren atarian erditu zen Valle, furgoneta baten barruan, gidarikidearen eserlekuan.

"Vegak urak egin zituen, eta, ahal bezain azkar, etxetik atera ginen, Ibarratik. Tolosako Larramendi auzoko pare horretan, ordea, konturatu ginen Donostia ospitaleraino ez ginela iritsiko, Vegak haurraren burua ukitzen baitzuen eskuarekin. Orduan, Asuncion klinikarako bidea hartzea erabaki genuen, larrialdietako atera iristeko, behintzat", azaldu du Pradak.

Haur baten etorrerak eta amaren sufrimenduak dakarren herio horrek ez zuen, ordea, esperotako erantzuna jaso larrialdietako arduradunen aldetik: "Esan zidaten erditzeak ez dituztela artatzen, eta etorritako bide beretik Donostia ospitalera joan beharko genuela. Behin eta berriro esan nien haurra bazetorrela, hortxe zegoela, baina alferrik", dio Pradak.

Ekinaren ekinez bikotekidearentzat laguntza eskatu, eta, ezezko erantzunaren aurrean, etsita, furgonetara itzuli zen Prada: "Ordurako buru osoa kanpoan zuen jada gure semeak, eta furgonetatik oihu egin nien larrialdietakoei: 'Burua atera du!'. Berriro autoan sartu nintzenerako, haurra kanpoan zen".

Aitaren hitzak benetakoak zirela ikusi zutenean, larrialdietako langileek anbulantzia medikoari deitu zioten, eta mantak eraman zizkieten ama-semeei: "Gaua zen, hotz egiten zuen, eta euria zarra-zarra ari zuen".

Gertakariak ahoz ahokoa gainditu eta egunkari, irrati eta telebistak hartu zituen hilabete hasieran, baina, TOPA Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeko kideen ustez, "albiste sentsazionalista moduan jorratu zuten hedabide askok". Gainera, Mayi Aranzabe eta Javi Arana TOPAko ordezkariek diote Samuel Prada haurrarena "kasu bat gehiago" izan dela, beste hainbaten artean: "Giza akatsa izan da, argi eta garbi. Erditzearena oso gordina eta krudela izan da, baina kasu bat gehiago da zerrendan. Ohitura faltagatik, beldur pixka batengatik edo etxe horretako protokolo eta presioengatik gertatzen dira halakoak".

Bide horretan, Aranak dioenez, Tolosaldeko osasun eskualdeko herritarrek "antzeko arazoekin topo egiten dute ia egunero": "Esaterako, larrialdi baten ondorioz oftalmologo, otorrinolaringologo edo urologo bat behar duten herritarrek ezin izaten dute arreta hori jaso, larrialdia kontsulta orduetan gertatzen ez bazaie; orduan bakarrik egoten dira klinikan".

Horrelako egoera batean, beraz, Tolosako eta inguruko herritarrek Donostiara joatea beste erremediorik ez dute. Berez, ordea, ez dagokie ospitale hartara joatea, eta hor sortzen da arazoa. "Jendeak zera uste du, Donostiara joatea noizbehinkako kontua dela, baina guztiz kontrakoa da, eta datuek hori diote".

Duela gutxi Eusko Legebiltzarrean izandako eztabaida batean, PSE-EEko Blanca Roncalek zenbait datu eskaini zituen, TOPA koordinakundeko kideek azaldu dutenez: "Besteak beste, honako hau azaldu zuen hark: Donostia ospitaleari berez ez dagozkion senda agirien %45 Tolosaldeko herritarrenak direla. Baina, noski, Gipuzkoan bost eskualde ospitale daudela kontuan izanda, eta jakinda gure eskualdea ez dela handienetakoa, Tolosaldeko portzentajeak %20 edo baxuagoa beharko luke izan".

Bidaia luzeegiak erditzeko

Asuncion klinikak ez du adierazpenik egin nahi izan egunkari honetan: "Azalpen guztiak Diario Vasco-ri eman dizkiogu jada". Hain zuzen ere, Prada-Valle familiak gertaera ezagutzera eman ostean, Asuncion klinikako zuzendari Jesus Gomez Montoyak bikotea "behar bezala" artatu zutela azaldu zion egunkari horri: "Artatu genituen, noski, baina ez gaude erditzeetarako prest, ezta erditze ondorengo hemorragia bat tratatzeko ere, adibidez. Ez daukagu ez horretarako material egokirik, ezta baimen administratiborik ere, nahiko genukeen arren. Familia Donostiara ahalik eta baldintza onenetan bideratzea zen garrantzitsuena, eta horixe egin genuen".

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailera "kexa formalik ez da iritsi", prentsa bulegokoek azaldu dutenez: "Dena den, klinika pribatua edo publikoa izanda ere, ezein larrialdi artatu behar da, zentrorik egokienera bideratu eta konpondu dela ziurtatu arte".

Eztabaidak, beraz, kalean jarraitzen du: erditzeko aukera eskaintzen duten ospitale nahikoa al dago Gipuzkoan? Tolosaldeko herritarrek Donostiara jotzen duten bezala, Irungo osasun eskualdeko ospitaleak ere ez ditu erditzeak artatzen; Donostiaz gain, Zumarragan, Mendaron eta Arrasaten soilik eskaintzen dute zerbitzu hori.

"Mundu guztiak daki Asuncion klinikan ez dutela erditzerik artatzen, baina, horrelako egoera batean, zer egin behar genuen?", dio Vallek. Larrialdi bat izaki, ospitale bateko profesionalen jakintzak beti lagungarri diren ustearekin jo zuten Asuncionera, baina anbulantziari deitu baino ez zioten egin.

"Anbulantzia iritsi zenean, Vegari plazenta atera zioten, eta baita egin beharreko analisi eta azterketak egin ere; bi orduan Donostian ginen", azaldu du Pradak. Irailaren 1ekoaz solasean ari direla, gainera, anekdota bat etorri zaie gogora: "Samuel jaio, eta erizainak segituan eraman nahi izan zuten barrura, garbitzeko, garai batean hala egiten baitzen. Ezetz esan genien, orain ez direla haurrak garbitzen, eta amarekin kontaktuan eduki behar direla. Eta, eskerrak! Izan ere, zilbor hestea moztu gabe eraman nahi zuten haurra!".

Ospitaleak Osasun Sailarekin duen hitzarmenaz eta osasun mapaz askorik jakin gabe, jende askori mediku eta erizainen kode deontologikoa etorri zaio burura, TOPAko kideei bezalaxe: "Mediku batek, oporretan, terraza batean dagoela aldameneko norbaiti loreontzi bat burura erortzen zaiola ikusten badu, adibidez, behartuta dago hari laguntzera. Gainera, gizalegeak ere horretara bultzatzen du bat, gure ustez".

Kontuak kontu, Vallek eta Pradak ez dute legearen bideetara jotzeko asmorik: "Badakigu, ia ziur, arrazoia emango liguketela, eta arduragabekeria larritzat joko luketela egindakoa, baina ez da gure asmoa inoren bizitza nahastea".

Horrela, beren kasua eredu izatea nahi dute, horrelakorik sekula gehiago ez gertatzeko: "Guri gertatutakoa ezagutarazi nahi izan dugu, eta kito, gerora jakin baitugu ez garela bakarrak izan, eta badirela Asuncionen atarian anbulantzian erditu diren emakume gehiago".

Karta guztiak agerian

TOPA koordinakundea 2011. urtean eratu zen, Tolosaldeko osasun sistemak sortzen zituen desadostasunak kudeatu, plazaratu eta aldarrikatzeko helburuz. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak klinikarekin duen 20 milioi euro inguruko hitzarmena salatzen dute, Asuncion enpresa pribatua izaki. Horrela, lau urtean eskualdeko zenbait gizarte eragile, sindikatu, alderdi politiko eta herritarren babesa eskuratu dute.

Herri koordinakundea 2011n sortu izana ez da kasualitate hutsa. Urte hartan bertan berritu zuen Asuncion klinika kudeatzen duen Inviza enpresak EAEko Osasun Sailarekin zuen kontzertua: espezialitate guztiak anbulatoriotik klinikara mugitzea zen orduko helburuetako bat, eta, Tolosaldeko osasun eskualdeko herritarrei Donostia ospitalera bertaratzeko aukera kentzea.

Horrenbestez, TOPAk "eskubide berdintasuna ere" galdegin du urteotan, Gipuzkoako gainerako eskualdeekin alderatuta Tolosaldea baldintza "okerragoetan" baitago haien iritziz.

Azaroan bertan amaituko da Asuncion klinikak Osasun Sailarekin duen hitzarmena, eta TOPArentzat aste garrantzitsuak datoz: "Sinadurak bildu ditugu, mobilizazioak antolatu ditugu, joan den agintaldiko alkate guztien babesa eskuratu dugu, Eusko Legebiltzarrera jo dugu, eta baita Batzar Nagusietara ere. Karta guztiak agerian jarri ditugu, eta, hala ere, ez digute jaramonik egin", dio Mayi Aranzabek. Horregatik, azarora begira ahalik eta indar gehien metatu nahian dabiltza, beren aldarria zabaltzeko: batzar irekia antolatuko dute irailaren 26an, Tolosan.

Deia eskualdeko mugetatik harago ere zabaldu nahi dute, gainera, TOPAren ustez Tolosaldekoa lehen pausoa besterik ez baita: "Hemen ondo funtzionatzen badu, EAE osora zabalduko dute gauza bera. Ikusi besterik ez da egin behar Madrilen, Herrialde Katalanetan eta, oro har, ongizate gizartearekin gertatzen ari dena".

Bide beretik, gainera, 2011ko hitzarmen hartako puntuak bete gabe daudela ere salatu dute: "Onartu zuten Tolosaldea baldintza kaskarragoetan zegoela, baina arreta eredu berritzaile bat proposatu zuten. Lau urte pasatu dira, eta ez da ezer aldatu. Anbulatorioa, azkenean, ez da desagertuko, eta mediku espezialistak bertan geratuko dira, haiek guztiak klinikara eraman nahi zituzten arren; kirurgikoak soilik joan dira hara", dio Javi Aranak.

Eta, lau urte hauetan ozen salatu bezala, hitzarmena berritzeko atarian are ozenago diote eskualdeko ospitale publiko bat nahi dutela, kudeaketa publikoduna: "Urtero 20 milioi euroko diru laguntza jasotzen dute, eta azken 30 urteetan ez dute zentimo bat bera ere erabili Tolosaldeko osasun azpiegiturak eraberritzeko. Publifikatzea ez da guri bururatu zaigun txorakeria bat, Debagoienean Osasun Sailak erosi baitzuen kooperatibena zen klinika. Egin dezatela hemen ere".

11 comentarios:

  1. La contestación del Departamento de Sanidad es de …..Juzgado de Guardia: "kexa formalik ez da iritsi".
    Y aunque no le haya llegado una queja formal, no le parece al Departamento de Sanidad que tiene información suficiente en prensa, radio y televisión para ver qué es lo que ha pasado , ver si se han realizado las cosas como se tenían que haber hecho y poner los medios necesarios para que no se vuelvan a producir situaciones similares ( no la de que vaya alguien a un hospital con el niño con la cabeza afuera, que eso es absolutamente imprevisible), sino que se le atienda, como mínimo, como le hubiera atendido un taxista, un udaltzain o la vecina del 5º. Y del hospital de referencia de Tolosaldea tendríamos que esperar, como los padres esperaron, una todavía mejor atención.
    Para que como dicen los ahora felices y entonces apesadumbrados padres:
    kasua eredu izatea nahi dute, horrelakorik sekula gehiago ez gertatzeko: "Guri gertatutakoa ezagutarazi nahi izan dugu, eta kito, gerora jakin baitugu ez garela bakarrak izan, eta badirela Asuncionen atarian anbulantzian erditu diren emakume gehiago".

    ¿ Qué paso con anterioridad que como no se presentó la queja o denuncia oportuna no se hizo nada?

    Eso es como si tras aparecer una persona asesinada en el monte, el Ministerio de Justicia no hiciese nada ya que al no haberse presentado ninguna queja no realizan ningún tipo de gestión o actuación.

    IMPRESENTABLE.

    ResponderEliminar
  2. Pero a alguien le extraña que no se haya presentado la queja, en el Departamento de Sanidad ¡SI NO VALEN PARA NADA!.
    En Tolosaldea, según hemos podido leer en la prensa y en este blog con frecuencia, se han presentado MAS DE MIL QUEJAS, sobre distintas deficiencias que presenta esa clínica individuales unas y otras en comparación con la atención que recibimos en Tolosaldea en comparación con la que reciben los vecinos de otras comarcas en que hay hospital comarcal público de gestión pública. Quejas fundamentadas en hechos , razonadas, demostradas.
    Que yo recuerde, ya que varias de ellas las he firmado yo, una era sobre médicos generalistas sin título de especialista que hacen trabajo de especialista.
    Para comprobarlo no hay más que acudir al blog del colegio de Médicos(www.gisep.org) y consultarlo ( lo puede hacer cualquiera desde casa y en cinco minutos tiene la contestación). Pues el Departamento de Sanidad que debía, como nos prometieron en una hoja que repartieron exhaustivamente por toda la comarca antes de que se implantase el Nuevo Modelo Asistencial en Tolosaldea , “ garantizar la calidad del servicio “ que íbamos a recibir, que “iba a someter a la clínica a los mismos controles de calidad que somete al resto de hospitales de la red pública vasca”, sigue sin encontrar esos cinco minutos para hacer la consulta, después de más de un año de haber presentado la queja, ya que esas personas siguen trabajando en la clínica como si fuesen especialistas, sin serlo.
    A las personas normales les cuesta presentar una queja sobre la atención recibida en un servicio, como se puede ver en este caso. Para cuando la presentan es porque se han sentido heridos, lesionados muy hondamente.
    Que desde el servicio de inspección del Departamente de Sanidad den unas contestaciones, que mas que realmente comprobar los hechos y en caso de que sean ciertos poner los medios para corregir los defectos, valgan para justificar las deficiencias y que están sigan existiendo ( gerora jakin baitugu ez garela bakarrak izan, eta badirela Asuncionen atarian anbulantzian erditu diren emakume gehiago") es un verguenza.

    ResponderEliminar
  3. Joan den egunean irakurri nuen Tolosako alkatesari Atarian egindako elkarrizketa. Adierazten zuen:
    “Tolosaldean osasun sistema publikoa izatea jaurlaritzak bermatzen du, klinikarekin duen hitzarmenaren bitartez”.
    Gaur irakurtzen diet TOPAko kideei ezaten:, 2011ko hitzarmen hartako puntuak bete gabe daudela ere salatu dute: "Onartu zuten Tolosaldea baldintza kaskarragoetan zegoela, baina arreta eredu berritzaile bat proposatu zuten. Lau urte pasatu dira, eta ez da ezer aldatu
    Eta jarraitzen zuen alkatezak: “Beraz, hitzarmen hori amaitzen baldin bada, berritzea espero dut, beharrezkoa delako”.
    ¿Hitzarmena ez bada funtzionatzen , erabaki lógikoa al da hitzarmena berritzea?

    ResponderEliminar
  4. Yo también le leí a la alcaldesa Peón :
    “Tolosaldean osasun sistema publikoa izatea JAURLARITZAK BERMATZEN DU, klinikarekin duen hitzarmenaren bitartez”.
    Y me recordó a Poncio Pilatos y su lavado de manos.
    ¿ Le parece vd sra alcaldesa que no tiene ningún tipo de responsabilidad sobre la calidad de la atención sanitaria que vamos a recibir en los próximos años los tolosanos?De otra opinión eran la TOTALIDAD de alcaldes que en la anterior legislatura hicieron gestiones a nivel de Diputación y el Gobierno Vasco e impulsaron una manifestación a la que acudieron numerosas personas.
    ¿No tiene ninguna intención de trabajar por que la atención que recibamos los vecinos de Tolosaldea sea similar a la que reciben los vecinos del resto de comarcas, manifiestamente mejor?
    ¿Tiene intención de someterse a la Imposición que al parecer nos va a realizar el Gobierno Vasco, cuyo consejero es de su propio partido, de la renovación de un convenio, que incluso reconocido por ellos mismos,ha sido un absoluto desastre.
    Y más teniendo en cuenta que existen otros posibles caminos para atender correctamente las necesidades sanitarias de los tolosanos, como la Publificación de la clínica de la Asunción. Como lo demostraron con anterioridad los alcaldes del Alto Deba que consiguieron publificar el hospital de las cooperativas, en un momento similar al nuestro

    ResponderEliminar
  5. A mi, hay otra manifestacion que me parece interesante el comentar.
    “Klinika publiko egitearen aldeko mugimenduak eta haien aldarrikapenak legezkotzat ditut eta, agian, beharrezkoak dira, gaiak mugitzeko. Baina,EGUNGO EGOERARI BEGIRATUTA “.
    Si no le he entendido mal, me parece que se refiere a la misma situación(egoera) en la que tanto su partido el PNV como el PSOE están impulsando el anteriormente denominado por la consejera Ana Oregi , tambien de su partido el PNV, proyecto faraónico.( “no es momento para proyectos faraónicos) , por no referirnos al superproyecto faraónico del TAV.
    Y también creo que es el mismo momento en que en Eibar se está construyendo un hospital para subagudos ( cuando ya cuentan con uno para agudos público, que es lo que se reclama en esta comarca que se haga), cuando con anterioridad nada más ser nombrado consejero el sr Jon Darpón se refirió al mismo diciendo “ el hospital de Eibar no parece una prioridad” y “ está claro que esta va a ser la legislatura de las personas y no tanto del hormigón”
    Ematen du, egoerari begiratu beharko dela baino ez dakigu zergatik batzuk lortzen dituzte gauzak ( Eibarko alkateak adibidez) eta besteak ( Tolosakoa adibidez )gelditzen direla egoerari begiratzen , eta Eusko Jaurlaritzean babesten,ezer ez egiteko.
    Peon anderea, aitzakik sendoagoak aurkitu beharko dituzu.

    ResponderEliminar
  6. Interesantea iruditzen zait zinzilikatzea , Peonek Atarian adierazitakoak , osasun arloan
    Azaroan amaituko da Osasun Sailaren eta Asuncion klinikaren arteko hitzarmena. Berretsi egingo duzue?

    Tolosaldean osasun sistema publikoa izatea jaurlaritzak bermatzen du, klinikarekin duen hitzarmenaren bitartez. Beraz, hitzarmen hori amaitzen baldin bada, berritzea espero dut, beharrezkoa delako. Klinika publiko egitearen aldeko mugimenduak eta haien aldarrikapenak legezkotzat ditut eta, agian, beharrezkoak dira, gaiak mugitzeko. Baina, egungo egoerari begiratuta, eta Donostia Ospitalea eskualdetik zein gertu dagoen ikusita, aukera bakarra hitzarmena da. Guk, udal moduan, Asuncionen zerbitzua duina eta kalitatezkoa izatea bermatu behar dugu. Hortik aurrera, herritarrek baloratu behar dute zerbitzua nolakoa den, horretarako dituzten kanaletan. Bide beretik, TOPAkoekin oraindik ez gara bildu, baina hitz egingo dugu.

    ResponderEliminar
  7. Pues la siguiente afirmación tampoco tiene mucho fundamento, para tomar la decisión de aceptar la Imposición del Departamento de Sanidad, dirigido por un miembro de su partido el PNV: ”eta Donostia Ospitalea eskualdetik zein gertu dagoen ikusita”.
    Para su conocimiento el fundamental factor que determina la necesidad o no de un hospital comarcal de referencia NO ES LA DISTANCIA a otro hospital sino LA POBLACIÓN A LA QUE ATIENDE( en Tolosaldea 65.000 habitantes) .
    Es por ello, que por ejemplo en toda la provincia de Álava no hay ningún hospital comarcal( juntando la población de todas las cuadrillas de Alava ,norte, sur , este y oeste de la provincia son alrededor de 80.000 habitantes )y toda la gente tiene que acudir a Gazteiz en caso de necesitar ingresar. La razón no es que no haya una distancia determinada sino que si se pusiese un hospital comarcal, sus trabajadores estarían mano sobre mano muchas horas de su horario de trabajo y no rendirían como lo hacen el resto de trabajadores de Osakidetza. Y hay mas en Euskalerria .
    Y para demostrar que esa es la principal razón , le voy a poner otro ejemplo: el del hospital del Bidasoa en Irun-Hondarribin, que como todo el mundo sabe dista de Donostia prácticamente los mismos kilómetros que Tolosa y este hospital no esta de siempre ahi, abrió sus puertas en 1989.
    Como puede ver sra alcaldesa, va a tener que cambiar las excusas que hace para no reclamar como lo hicieron en el año 1992 TODOS LOS ALCALDES DE LA COMARCA , independientemente de su militancia política , UN HOSPITAL COMARCAL PÚBLICO DE GESTIÓN PÚBLICA , como el del RESTO DE COMARCAS.

    ResponderEliminar
  8. Pues yo no estoy de acuerdo con la conclusión que la alcaldesa Peón saca de sus dos anteriores afirmaciones, que como se han demostrado en anteriores comentarios no tienen mucho fundamento:”AUKERA BAKARRA HITZARMENTA DA.
    .
    Y para apoyar mi afirmación le voy a poner un ejemplo. Que ya que estamos hablando de atención sanitaria va a ser un ejemplo sanitario: cuando a un paciente se le pone un tratamiento y este no resuelve su enfermedad ¿ cual es la manera mas razonable, inteligente, lógica, ética,….? Repetir el mismo tratamiento que con anterioridad no le ha curado o volver a revisar las pruebas realizadas, asegurar el diagnostico y realizar un nuevo tratamiento .¡ El segundo supuesto verdad!.
    Pues aquí la lógica es la misma
    Este NUEVO MODELO ASISTENCIAL , ha sido un fracaso. Entonces¿ cual es la salida lógica al problema que tenemos?. ¿Volver a darle a la población de Tolosaldea otros cuatro años del mismo tratamiento con la idea de continuar con el mismo hasta que el sistema( público de salud) se venga abajo? o ¿ Volver a estudiar el tema en una MESA DE TRABAJO EN LA QUE TOMARÍAN PARTE TODAS LAS PARTES AFECTADAS, y dar una SOLUCIÓN DE UNA VEZ POR TODAS AL PROBLEMA DE SALUD DE LA COMARCA DE TOLOSALDEA.¡ El segundo verdad!.
    ¿Y a qué esperamos para ponernos manos a la obra?
    Por que OTRAS POSIBILIDADES HABERLAS HAY , como ejemplos tiene la historia en poblaciones cercanas a la nuestra: Hospital Alto Deba en Arrasate, Hospital San Eloy en Barakaldo….., lo que falta es LA VOLUNTAD DE TODOS LOS PARTIDOS POLÍTICOS DE SOLUCIONAR DE UNA FORMA EQUITATIVA NUESTRO PROBLEMA.

    ResponderEliminar
  9. “Hortik aurrera, herritarrek baloratu behar dute zerbitzua nolakoa den,HORRETARAKO DITUZTEN KANALETAN”, adierazten du Peon andereak.
    Dirudienez kanal horiek ez dute ezertarako balio Mayi Aranzegiren arabera: "Sinadurak bildu ditugu, mobilizazioak antolatu ditugu, joan den agintaldiko alkate guztien babesa eskuratu dugu, Eusko Legebiltzarrera jo dugu, eta baita Batzar Nagusietara ere. Karta guztiak agerian jarri ditugu, eta, hala ere, ez digute jaramonik egin".
    Galdetu beharko zaio Eibarko alkateari zer kanalak erabili zituen berak bigarren hospital hori lortzeko.

    ResponderEliminar
  10. Acabo de leer la entrevista que apareció, ayer en la crónica municipal del DV a la nueva alcaldesa y me he quedado sorprendido. Mas de la mitad de la misma dedicada a basuras y limpieza y ni una sola mención a Sanidad a pesar de que sabe, ya que en la entrevista que le hicieron en Ataria se lo preguntaron, el próximo noviembre finaliza el Convenio entre Sanidad y la clínica de la Asunción
    Va a parecer que es más importante las basuras que la Sanidad para la actual alcaldesa

    ResponderEliminar
  11. Pues a mi me ha llamado la atención la parte final de la respuesta a la pregunta sobre economía y empleo
    (..). Hemos contactado con expertos, hemos configurado un documento base y TENEMOS CLARO QUE, AUNQUE NO TENGAMOS MUCHAS COMPETENCIAS EN ESTE CAMPO , TOCAREMOS TODAS LAS PUERTAS Y HAREMOS TODAS LAS GESTIONES PERTINENTES , SIEMPRE ATENDIENDO A LAS DEMANDAS DEL SECTOR.
    Tan distante y distinta de la respuesta a la pregunta que le plantearon en Ataría sobre : Azaroan amaituko da Osasun Sailaren eta Asuncion klinikaren arteko hitzarmena. Berretsi egingo duzue?

    “Tolosaldean osasun sistema publikoa izatea JAURLARITZAK BERMATZEN DU , klinikarekin duen hitzarmenaren bitartez”, erantzun zuen Peon andereak .
    Y al parecer en este caso no hay intención o por lo menos no lo manifiesta de que AUNQUE NO TENGAMOS MUCHAS COMPETENCIAS EN ESTE CAMPO , TOCAREMOS TODAS LAS PUERTAS Y HAREMOS TODAS LAS GESTIONES PERTINENTES , SIEMPRE ATENDIENDO A LAS DEMANDAS DEL SECTOR.

    ResponderEliminar