Ugo Mayor EHUko Ikerbasque ikertzaileak esperimentu bat egin du kalean, jendea pilatzen den lekuetan koronabirusa airez kutsatzeko arriskua zein den aztertzeko. Sei lekutan neurtu du CO2 maila azken egunetan: EH Bilduren manifestazioan, jangela txiki batean eta handi batean, metroan, autobusean eta kontzertu batean.
![]() |
EH Bilduren larunbateko manifestazioa, Bilbo. / MARISOL RAMÍREZ/FOKU Etxean, terrazetan, ikasgelan, gimnasioetan, metroan, kalean... COVID-19arekin, inoiz ez bezala erreparatu zaio jende pilaketari, gaitza airez kutsatzeko arriskuagatik. Maskara eta segurtasun distantzia izan dira azken urte eta erdian ez kutsatzeko neurri garrantzitsuenak, arnastutako airearen bidez kutsatu ez dadin. Baina arnastutako zenbait aire dago jendea biltzen den lekuetan? Zergatik jarri edukiera mugak eta segurtasun distantzia leku batzuetan eta ez garraio publikoan, adibidez? Ugo Mayor EHUko Ikerbasque ikertzaileak esperimendu oso adierazgarria egin du asteburuan. Irakurri elkarrizketa: «Aire zabalean, jende pilaketa handi batek ez du berez arriskurik sortzen». Esperimentuaren bi muturretan, bazkari bat eta EH Bilduk larunbatean antolatu zuen manifestazioa. Biak larunbatean. Joan den astean EAJko zenbait agintarik ohartarazi zuten mobilizazio jendetsu horretaz, eta bertan behera utzi beharko zutela ere iradoki zuen baten batek. Baina arriskutsua al da benetan kalean jendea pilatzea neurri batzuk mantentzen badira? |