2022-10-30
El exquisito trato diferenciado en Osakidetza
2022-10-17
Onkologikoa berriz «monografikoa» izan dadin nahi dute
Minbiziari aurre egiteko prozesu osoa Onkologikoan egiten zen lehen; pazienteek eta langileek diote orain ez dela hala. Gaur, 12:00etan, manifestazioa egingo dute Donostian.
![]() |
Jon Galfarsoro eta Ane Urzelai Onkologikoko langileak, Mikel Lizarralde paziente baten senidea, Sandra Barkaiztegi pazientea, Kepa Vicario langilea, eta Elena Ginea pazientea. Jagoba Manterol/FOKU |
Gaur Donostian egingo duten manifestaziorako Onkologikoa monografikoa eta bizirik leloa aukeratu dute Donostiako Onkologikoko langile batzordeak eta pazienteen elkarteak. Izan ere, “elkarri lotutako” bi arazo horiek plazaratu nahi dituzte. Batetik, iruditzen zaie Onkologikoak minbizian ardaztutako “izaera monografikoa” galdu duela, eta lehengo eredua “berreskuratu” nahi dute. Bestetik, Onkologikoaren eta Osakidetzaren arteko lotura akordioa sinatu zutenetik ia lau urte pasatu diren arren, azaldu dute oraindik ez dakitela zer gertatuko den eraikinarekin eta langileekin. Horren guztiaren ondorioak agerikoak direla diote: itxaron zerrendak luzatzea, probak egiteko toki batetik bestera ibili behar izatea, eta, minbizi kasu batzuetan, baita heriotza tasa altuak izatea ere. Bulebarretik aterako da manifestazioa gaur, 12:00etan.
2022-10-08
Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako
Manifestazio baterako deia egin dute langileekin batera, hilaren 15erako; 'Onkologikoa monografikoa eta bizirik' aldarriak batuta irtengo dira kalera guztiak.
![]() |
Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako |
Minduta mintzatu dira gaur eguerdian, Onkologiko parean, bertan igaro urteotan minbiziaren kontrako tratamendua jaso duten bi emakume, Olatz Mercader eta Sandra Barkaiztegi. Zentroko pazienteek eta erabiltzaileek, haien gertukoekin batera, berriki eratu duten batzordearen izenean mintzatu dira, eta adierazi dute zentroko auditoriumean egin nahi zutela agerraldia, baina ez dietela horretarako biderik eman Onkologikoko buruek. Mercaderrek adierazi duenez, «dibulgazioa» egiteko asmorik ez zutela argudiatu diete, Onkologikoaren «parte» ere ez direla, eta era horretan ukatu diete baimena. Horiek horrela, kalean bertan mahai bat jarri, eta hantxe hartu dute hitza. Kezkatuta, Onkologikoak «erreferentziazko izaera» galdu duela salatu dute.