Tolosaldeko gizarte eragileen hainbat ordezkarik agerraldia eskaini dute. Otsailaren 12an, larunbatean, Tolosan egingo den manifestaziora joateko eskatu die herritarrei.
Tolosan osasun publikoaren aldeko eskualdeko manifestazioa egingo dute otsailaren 12an, larunbatean. Mobilizazioa 12:00etan irtengo da Trianguloa plazatik. Deialdia, eskualdeko 30 alkatek egin zuten, eta gaur, 42 gizarte eragilek bat egin dute. Hauek, Osasun eskubidea, publikoa eta kalitatezkoa leloaren atzean jartzea eskatu diete herritarrei.
Kudeaketa publikoa defendatuz hasi dute eragileetako ordezkariek agerraldia. Bilgune Feministako eta CCOO ordezkariek irakurri dute idatzia: "Eragile oso ezberdinak elkartu gara aldarrikapen beraren itzalean. Gure lan esparrua dena dela, euskara edota langileen eskubideen defentsa, argi dugulako eskualdeko herritarrontzat kalitatezko osasun arreta bermatzeko era bakarra zerbitzu erabat publikoa izatea dela".
Herritarren osasuna interes ekonomikoen "menpe" egoterik ez dutela nahi esan dute: "Pertsonak eta zerbitzu bikain bat ardatz duen osasun zerbitzua nahi dugulako eskualde honetan, Euskal Herrian beste edozein eskuldeetan den bezala".
Azkenik, herritar guztiei jokoan "asko" dagoela esan die: "Tolosaldeko osasun zerbitzua dago jokoan, baina garbi eduki dezagun eskualde honetan egiten ari direna pribatizazio froga piloto bat dela, eta ondo ateratzen bazaie, zabaldu nahiko dutela. Beraz, irudika dezagun denon artean larunbatean, kaleak jendez beteta, gure osasuna dagoela jokoan eta kalitatezko zerbitzu erabat publikoa nahi dugula".
Atxikimendua agertu dute gizarte eragile eta norbanakoak:
- TOPA
- LAB
- ELA
- CCOO
- EH Bildu
- ESAIT
- Tolosa Zero Zabor
- Euskal Herria Sozialista
- Ikasle Abertzaleak
- Ernai
- Ibarratik Misio Taldea
- Berdinbide
- Bai Euskal Herriari
- Foro Errepublikarra
- Bilgune Feminista
- M15M
- Amarozko Beti Gazte Jubilatu elkartea
- Stop Etxegabetzeak Tolosa
- Amarozko Auzo Elkarteko junta
- Galtzaundi Euskara Elkartea
- Udaberri dantza taldea
- ASLEMEGI-GOKE
- Muxkil Kultur elkartea
- Iturriza Elkartea
- Mikel Ozaita Azpiroz (Giza eta kultur antropologoa)
- Agurtzane Arribillaga (Arte eszenikoko teknikaria)
- Arpegi taldea
- Ibarrako Sendi Ekintza Elkarteko zuzendaritza
- Aritza Kultur Elkartea
- Arratzain Guraso Elkartea
- Anoetako Gazte Asanblada
- Beasti Guraso Elkartea
- Txantxibiri Kirol Elkartea
- Intxurre Kultur eta Kirol Elkartea
- Alegiako Zarsaridunen Egonlekua
- Langaurre Txirrindulari Elkartea
- Sortu
- Aralar
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Alurr dantza taldea
- Hauspoa elkartea