2014-02-26

«Gezurretan eta gauzak nahasten dabil Darpon»

Tolosaldeko 30 alkateek Lakuako Osasun sailburu Jon Darponek herenegun bertara bisita egin eta beraiekin bildu ez izana «ulertezina» dela adierazi zuten, eta Jon Darpon «gezurretan eta gauzak nahasten» dabilela gaineratu zuten atzo egin zuten agerraldian.
Gara 2014-02-26


Lakuako Osasun sailburu Jon Darponek Tolosaldeko Asuncion klinikara bisita egin eta biharamunean, osasun eskualdea osatzen duten 30 udalerrietako alkateek agerraldia egin zuten. «Esanguratsutzat» jo zuten sailburuaren bisita, joan den otsailaren 15ean «Osasun eskubidea publikoa eta kalitatezkoa» lelopean milaka lagunek parte hartu zuten manifestazioaren ondorenean egin zuelako.




Ildo horretan, Darponekin berarekin biltzeko hainbat saialdi egin dituztela salatu zuten eta, ondorioz, ulergaitza iruditzen zaie sailburuak komunikabideen bitartez erantzutea beraiei. Era berean, «oso esanguratsua eta, era berean, ulertezina» da, beren hitzetan, «errespetu falta izatetik harago», Tolosaldera eginiko bisita alkateekin biltzeko erabili ez izana.


Sailburuaren hitzak baloratzen hasita, hau «gezurretan eta gauzak nahasten» dabilela salatu zuten. «Alkateok ez dugu inoiz jarri auzitan Asuncion klinikako langileen profesionaltasuna; zerbitzua gehiago kaskartu ez bada, beraiei esker izan da. Bestalde, egoera ekonomikoaz jakitun, ez dugu ospitale publiko berri bat eskatzen», adierazi zuten Darponen hitzei erantzunez. Gauzak horrela, euren nahi bakarra 2011ko azaroan Asuncion klinikarekin Lakuak sinatu zuen hitzarmenaren aurreko egoerara itzultzea dela azpimarratu zuten, «mila bider adierazi dugun bezala».

Osasun Sailak hitzarmenaren balorazio txostenean agertzen diren zenbait puntu iker ditzala ere eskatu zuten, baita urteroko 20 milioi euroen justifikazio- txostena erakusteko ere. «Gu guztiona den diru hau nola gastatzen den jakin nahi dugu», esan zuten. Ildo horretan, Tolosaldean 2011ko azaro aurretik zegoen egoera zerbitzuen «kontzertazio» egoera bat zela berriro nabarmendu ostean, egungoa «pribatizazio» egoera bat dela salatu zuten, «anbulatorioetan eskaintzen ziren zerbitzuak klinika pribatu baten eskuetan gelditu eta anbulatoriotik kendu diren heinean».

Mozioak herrietan

Gauzak horrela, eskua luzatu zioten beste behin Darponi Tolosaldeko osasun zerbitzuaz hitz egin eta lanerako mahaia eratzeko. Alkateen esanetan, bertan hitz egin beharko da egungo osasun arretaz eta etorkizunean honek herritarren eskubideak bermatzeko hartu beharreko bideaz, espezialitateak anbulatoriora itzularaztea lehentasunezko eztabaida izanik, beren ustez. Bestalde, Tolosaldeko 30 herrietan onartu den mozioaren oinarriak aurkeztu zituzten, 2011ko egoerara itzultzea eta aurrez aipaturiko lanerako mahai hori eratzea eskatzen zutenak.


2 comentarios:

  1. Tan solo y como comentario, ya que en la noticia, y tod@s sabemos como se dan las mismas, no he visto ninguna especificación al respecto.
    :
    Toda iniciativa que se plantee ante el Gobierno Vasco, con el fin de avanzar hacia esa Sanidad de Gestión Publica, que venimos reivindicando, siempre será positiva y por ello, lógicamente y desde mi punto de vista, esta también lo es..
    Pero !ojo!, puede ser un grave error político, que en aquellas iniciativas como esta, que se planteen y se puedan plantear desde y entre Instituciones, se prescinda o no se cuente con la participación directa en las misma de l@s ciudadan@s de base, ( Colectivos, Entidades Populares, Coordinadoras, etc,) ya que en definitiva, siempre será o debiera de ser EL PUEBLO, si hablamos en términos de DEMOCRACIA, quien ejerciendo su poder soberano como tal, decida aquello que en su conjunto y mayoría, entienda como mas correcto.

    ¡ SI SE PUEDE ¡ ¡ TODOS JUNTOS PODEMOS ¡

    ResponderEliminar
  2. Llama la atención “el buen oído” que tiene el consejero Darpón y los que defienden el concierto realizado con la clínica de la atención cuando REPETIDAMENTE OYEN LO QUE NO SE DICE(«Es una irresponsabilidad poner en tela de juicio la capacidad y compromiso de los profesionales de la clínica de la Asunción), mientras que lo que he leido que dicen los alcaldes es: “que la calidad de atención sanitaria en la clínica no se ha deteriorado mas gracias al trabajo realizado por los trabajadores” y en cambio HACEN LOS OIDOS SORDOS A LO QUE EN TANTOS FOROS( prensa, manifiestos, Gobierno Vasco , …)HA DENUNCIADO Y REPETIDO LA PLATAFORMA TOPA( que en esa clínica vienen trabajando médicos generalistas que hacen funciones de especialista y que también trabajan médicos jubilados que en Osakidetza ya no podrían trabajar, con el objetivo de disminuir las listas de espera

    ResponderEliminar