Tolosako udaletxearen aurrean elkartu da herritar talde bat, eta koplak abestu ondoren, gutuna irakurri dute Tolosako Udalari zuzenduta. "Aurten bereziki txintxoak izan gara eta desio batekin gatoz: gainontzeko eskualdeen neurriko osasun zerbitzua izatea, guk ere gure zergak pozik ordaindu ditzagun. Ea zuek ere datorren urtean etxeko lanak egiten dituzuen!", zehaztu dute gutunean. "Bestalde, elkartasun garaiak direla eta, auzokideen eskariei kasu egitea eskatu nahi dizuegu. Bada garaia Amarotzen botikina jartzeko!", gaineratu dute. Horren ondoren, gutuna eta ikatz zaku bat utzi dute udaletxearen harreran.
Tolosako Udalari eskainitako koplak
Hator hator, udaletxera,
osasun-publikoa eskatzera,
gabon gaua ospatutzeko,
herritar guztien antzera,
ikusi nahi det, botikina ta
osasun zaintza duina
Eragion Olatz,
herriak nahi duenari
ospitala egin artean
ospitala egin artean
txipli txapla plun,
gure zergak pozik
ordaindu ditzagun.
Asuncion klinikari eskainitako koplak
Hator hator, Asuntzionera,
gazi-gozoak eskaintzera
Gabon gaua ospatutzeko,
langileekin batera,
Eskertzen dugu, euren jarduna,
ta-emandako tratu ona.
Nahikoa da Monti,
kideak mehatxatzeaz
ez dugu ta onartuko
ez dugu ta onartuko
txipli txapla plun,
gure zergak pozik
ordaindu ditzagun
No hay comentarios:
Publicar un comentario