2024-07-06

BEHINGOZ

Azkenik, gainerako eskualdeetan jasotzen ari diren osasun-arretaren kalitatearekin parekatzea lortuko dugu ?.
Osasun Sailak zor historikoa du Tolosaldeko bizilagunekin

¿Conseguiremos finalmente equipararnos a la calidad de atención sanitaria que están recibiendo el resto de las comarcas?.
Sanidad tiene una Deuda Histórica con los vecinos de Tolosaldea

-----------------------------

«Behingoz EAEko gainerako eskualdeen pare egon nahi dugu»



TOPA plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute Tolosako Trianguloa plazan.

Dozenaka pertsona elkartu dira Trianguloa plazan, eta TOPA plataformak elkarretaratzea egiteko arrazoiak dituztela azaldu dute, sei gairen inguruan hitz egin dute. Batetik, osasun zerbitzuetan udaran murrizketak izango direla diote. «Eskualdeko herri batzuetan zerbitzuak itxita, 4 bat hilabete. Planaren arabera, kontsultategiak itxita herri hauetan: Abaltzisketa, Baliarrain, Beizama, Ikaztegieta, Belauntza, Elduain, Gaztelu, Leaburu, Orexa eta Txaraman. Eta beste batzuetan, ordutegia murriztuta. Larrialdietako zerbitzuan ez dago EAG-PACen errefortzurik 17:00etatik 20:00etara, aspaldion martxan egon dena, ezta pediatriarik ere», azaldu dute.

Lehen arretari dagokionez, «Tolosaldeko herri batzuetan minimotan» dagoela esan dute. «Ordezkapenik ez, eta, ondorioz, osasun zentro berean beste sendagile batzuek bete behar zerbitzua, nahiz eta izan daitezkeen beste herri bateko sendagile, adibidez, Lizartzakoa Berastegin». Bestalde, herri batzuetan «luzaroan sendagilerik gabe» egon direla salatu dute: «Ordezkorik ez omen dago, eta, horregatik, gainerako lankideek egin behar aurre lan gainkargari. Gainera, familia mediku batzuk jubilatu egingo dira datorren urtean».

Horrez gain, herri batzuetan ez dagoela pediatrarik jakinarazi dute: «Tolosan, mobilizazioen ondoren, lortu da pediatra bat lanaldi osoz, baina beste bat falta da».

Eskualdeko ospitale publiko bat exijitzen jarraitzen dutela esan dute, «zerbitzu guztiekin hornitua, EAEn 65.000 biztanletik gorako gainerako eskualdeek daukatena bezalakoxea».

Erresoluzio Handiko Zentroari buruz ere mintzatu dira: «Suhiltzaileen parkearen aurrean egin nahi dutena, anbulatorio eguneratu bat da, ez da eskualde honek behar duen ospitalea, ez da zerbitzu guztiak izango dituen ospitale bat. Inposizio bat da, eta ez da nahikoa erreferentziako ospitalerik ez badu. Zein izango da erreferentziako ospitale publiko hori? Osasun Sailaren asmo ezkutua zein da, Asuncion Klinika pribatuak jarraitzea erreferentziako ospitale izaten? Zein da Asuncion Klinikako langileen etorkizuna?».

Mutuak ere izan dituzte hizpide: «Dirua egiten dute gure osasunarekin. Mutuei osasun eskumenak emateak honako hau dakar: diru publikoa sektore pribatura bideratzea eta sistema publikorako baliabide ekonomikoak murriztea».

Elkarretaratzea egiteko arrazoi horiek dituztela azaldu dute, eta bide batez konponbideak exijitzeko. Batetik, «eskualdeko kontsultategirik ez ixteko eta murrizketarik ez izateko». Horrez gain, «lehen arreta sendotzeko eta ez ahultzeko». Beste eskara bat pediatria zerbitzuak betetzea da, «haien beharra dagoen herrietan». Aldi berean, «zerbitzu guztiak izango dituen eskualdeko ospitale publikoa» exijitu dute. «Azken batean, azter dezatela zein den osasun alternatibarik egokiena Tolosaldearentzat, eta, behingoz, EAEko gainerako eskualdeen pare egoteko». Osasun Sailak Tolosaldearekin «zor historiko» bat duela gaineratu dute TOPA plataformako kideek.

__________________________

Erlazionatutako artikuluak - Artículos relacionados:

No hay comentarios:

Publicar un comentario