2022-12-21

«Ez dauka eskualdeko ospitale baten Plan Funtzionalaren itxurarik»

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde (TOPA) plataformak deituta, 'Osakidetza desegitearen aurka, osasun publikoaren defentsan' lelopean, elkarretaratzea egin dute Trianguloa plazan; herritar ugarik egin du bat deialdiarekin.
TOPA plataformak 12 urte daramatza honako eskubidea aldarrikatzen: «Hemen jaso nahi dugun osasun arretak EAEko gainerako eskualdeek jasotzen dutenaren antzekoa izan behar du».


Azken urteetan, lehen arretaren kalitatea «jaisten» ari dela nabaritu dute. «Eta itxura guztien arabera, ez daukate egoera hau hobetzeko asmorik».

Azken aldian, zenbait arrazoi tarteko, Osasun Saila «albiste txarren eta istiluen iturri» dela adierazi dute, eta horrek balio izan diela herritarrei «garai batean euskal oasia izendatu zena egiaztatzeko» edo «Eusko Jaurlaritzaren altxorrik preziatuena» izan zena, «harri-kartoizko dekoratu bihurtu dela konturatzeko». Osasun Sailak han eta hemen arazoak dituela esan dute: «Bidasoan, Basurton, Santiagon, Onkologikoan, eta azken errematea: Donostialdeko ESIko zuzendaritzan izan diren kargu-uzteak eta dimisioak».

TOPAk uste du herritarrek «gero eta garbiago» dutela zer nolako osasun arreta jaso nahi duten eta zer nolakoa ez duten jaso nahi. «Egoera horrek haserrea eragin du eta horrek bultzatu gaitu elkarretaratze hau antolatzera, gure egonezina adierazi nahi dugulako, ematen ari diren osasun arretaren eredua dela-eta».

Tolosaldearen kasuan, gainera, arazoa «areagotu» egin dela nabarmendu dute, eskualdeko ospitale publikorik ez daukagulako, eta egin behar duten ospitale berriaren Plan Funtzionalari buruz jakin duguna eskas geratzen da, bai forman, baita funtsean ere».

Aurkeztu berri duten Plan Funtzionalari buruz kritiko azaldu da TOPA: «Eman duten informazio guztia folio bakar eta eskas batean kabitzen da. Ez dauka eskualdeko ospitale baten Plan Funtzionalaren itxurarik, Erresoluzio Handiko Zentro baten zirriborroaren tankera dauka gauza txiki bat gehituta: ospitalizazio medikuaren solairua. Eta ospitalizazio kirurgikoa non?», galdegin dute.

Ospitale berria martxan ikusteko «sei urte baino gehiago» beharko direla adierazi dute. «Eta badirudi haien asmoa dela, bitartean, osasun arreta eta arreta ospitalarioa Asuncion Klinikan jasotzen jarraitzea, bigarren mailakoa eta gainerako eskualdeetakoa baino arreta okerragoa, jasotzen jarraitzea, alegia», azpimarratu dute. «Ez ote du Tolosaldeak behar bezalako eskualdeko ospitalerik merezi? Folio bakar eta eskas bateko informazioarekin konformatu behar ote gara?», gaineratu dute.

Topak aurreratu duenez, datozen egunetan, prentsaurreko batean argituko du zirriborroak dioena. «Zerbait berria jakin ahala, informatzen jarraituko dugu, hori egin behar dutenek ez dute egiten eta», esanez amaitu dute.


Erlazionatutako artikuluak


   

              ETBko teleberria                                   PLAN FUNTZIONAL                


13 comentarios:

  1. "No hay recortes ni privatizaciones en Osakidetza, ¿dónde están las evidencias de eso?" afirma y pregunta la consejera Sagarduy.
    Pues la comarca de Tolosaldea es un ejemplo de libro tanto de los recortes como de las privatizaciones, que según ella no se producen.
    A Tolosaldea han llegado en los últimos años una media de 13 millones de menos de media que el presupuesto que llega a la comarca del Alto Deba, con una población a atender similar: alrededor de 65.000 personas
    Tolosaldea tiene concertada con una clínica privada la atención especializada y hospitalaria desde hace alrededor de 12 años y a pesar de venir protestando por ello se afirma en respuesta a pregunta parlamentaria "nadie ha planteado, a fecha de hoy, cambio alguno en el mismo".
    Pues los nadie de la comarca Tolosaldea le decimos que una vez mas está faltando a la verdad .

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

      Eliminar
    2. no solo lo afirma la consejera tambien lo afirman el lehendakari Urkulu y Ortuondo y nosotros a creenoslo

      Eliminar
    3. ortuondo no, ortuzar

      Eliminar
  2. Osasun publikoaren aldeko dinamikekin hasi dira Osakidetzako langileak

    ELA, SATSE, LAB, SME, UGT eta CCOO sindikatuek elkarretaratzeak antolatu dituzte gaur Osakidetzako lantegi guztietan. Tolosako eta Amasa-Villabonako anbulatorioetan osasun langileak kalera atera dira.

    ResponderEliminar
  3. Ospitale berria martxan ikusteko «sei urte baino gehiago» beharko direla adierazi dute. «Eta badirudi haien asmoa dela, bitartean, osasun arreta eta arreta ospitalarioa Asuncion Klinikan jasotzen jarraitzea, bigarren mailakoa eta gainerako eskualdeetakoa baino arreta okerragoa, jasotzen jarraitzea, alegia», azpimarratu dute.
    Baino hau horrela da “inork ez du horretan aldaketarik egiteko eskatu”., adierazten du Sailburu berak bidalitako horritxoan.
    Eskatuzkero kaso egingo digunez, sinatu beharko ditugu egiten ari den sinaduren bilketan

    ResponderEliminar
  4. El PNV, el principal partido vasco, ha presentado este lunes las conclusiones de un triple ejercicio de escucha que ha venido realizando desde 2021 para actualizarse como organización, llamado Entzunez Eraiki. Ha pulsado a la militancia, sí, pero también a la sociedad y a expertos.
    https://www.eldiario.es/euskadi/blogs/viento-del-norte/autocritica-osakidetza_132_9810924.htmlsakidetza”
    Por otro lado leemos la realidad:
    Que el pasado día en la Comisión de Sanidad le preguntaron a la consejera como mínimo en una docena de ocasiones “ cual había sido la razón de los ceses “ y no hubo forma de que diese una respuesta a esta simple pregunta.ENTZUNEZ
    Que en la respuesta parlamentaria a la pregunta realizada por Bildu sobre que iba a ocurrir con la clínica de la Asunción ella dice : Con respecto a la Clínica de La Asunción, existe un concierto vigente y nadie ha planteado, a fecha de hoy, cambio alguno en el mismo.ENTZUNEZ
    Y que le dicen los sindicatos que :”Si la autocrítica es sincera, si hay voluntad real de recuperar el diálogo, eso debe significar retomar la Mesa Sectorial de Osakidetza, la negociación con las y los representantes de la plantilla y, en definitiva, ir a la raíz de los problemas y conflictos que asolan a nuestro sistema público de salud para poner freno a su progresivo deterioro y desmantelamiento.ENTZUNEZ
    En todo caso, la actitud y las explicaciones de Gotzone Sagardui en su comparecencia en el Parlamento no dieron muchos motivos para la esperanza.
    Zer berri ERAIKIKO duzue, betiko jarrerarekin.
    Hauek dira BERRI ZAHARRAK.

    ResponderEliminar

  5. Adolfo Beguiristain: «¿Trabajar en red? Salud envía pacientes de Cruces a Córdoba en vez de a Donostia»
    Ya tiene el trabajo en red de Osakidetza sus bemoles.
    Pero como trabajo en red, el dr Beguiristáin tendrá que reconocer , que el trabajo fino en red, el “Cum Laude” es el de la clínica de la Asunción.
    Por medio de él ha conseguido contratar en bolsas de trabajo de todos Latinoamérica el 64% de los médicos que trabajan como especialistas, sin ser especialistas homologados.
    En el momento actual el hematólogo que está trabajando para la clínica pasa las consultas por whatsapp desde Venezuela, anteriormente estuvo otro que lo hacía desde Barcelona.
    Y en el momento actual parte de los informes de los TAC radiológicos se han realizado también desde Barcelona.
    Y sobre esto y otras muchas cuestiones muy irregulares, no aparece nada en los numerosos y exhaustivos controles que Sanidad realiza a la Clínica para su control en corto

    ResponderEliminar
  6. «Plan funtzionala eskatu eta orri bateko zirriborroa eman dute»

    https://ataria.eus/tolosaldea/1671788371763-plan-funtzionala-eskatu-eta-orri-bateko-zirriborroa-eman-dute

    ResponderEliminar

  7. Tragedia zure klinikan
    Erabiltzailearen aurpegia Jose Ignacio Amatriain Arrieta 2022-12-27 05:58
    Tragedia zure klinikan
    Jesus Gomez Montoya Tolosako Asuncion Klinikako presidenteari. Guztion Osasuna defendatuz zure panegirikoari erantzunez.

    ResponderEliminar

  8. Tolosaldeko Ataria 2023-01-01 10:00
    Betetzen al da hitzarmena?
    Azken hilabeteetan informazio eskaera izan da nagusi; alderdiek, udalak, eragileek.. guztiek eskatu diote informazioa Osasun sailari. Batzuek jaso dute erantzuna eta beste askok ez. Informazio eskaera horren barruan bada garrantzia berezia duen agerraldia, Juan Manuel Sanzorena

    https://ataria.eus/tolosaldea/1672315122738-betetzen-al-da-hitzarmena

    ResponderEliminar
  9. Eskualdeko osasun zerbitzua

    Asuncion Klinikako enpresa batzordeak (ELA eta LAB) otsailean salatu zuen Barne Medikuntzako Unitatea desegin zuela ospitaleko zuzendaritzak. Langileek gogorarazi zutenez, azken hiru urteetan, Zainketa Intentsiboetako Unitatea, Anestesia eta Traumatologia zerbitzuak desegin ditu zuzendaritzak.

    https://ataria.eus/tolosaldea/1672318794051-eskualdeko-osasun-zerbitzua

    ResponderEliminar

  10. Tolosaldeko Ataria 2023-01-01 10:00
    Ospitaleari buruzkoak, tantaka
    Jada gutxiago dira Tolosaldeak beste eskualdeen osasuna arreta bera duela diotenak; TOPA koordinakundea, Asuncioneko langileen gehiengoa, Tolosaldeko Alkateen Mugimendua, EH Bildu eta PSE-EE... urtea eman dute arreta hori definituko duen Plan Funtzionala eskatzen

    https://ataria.eus/tolosaldea/1672315154532-ospitaleari-buruzkoak-tantaka

    ResponderEliminar