2022-07-19

Hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta" dagoela salatu dute langileek

Tolosaldeko ATARIA

Asuncioneko zuzendaritzari negoziatzeko "borondatea" izatea eta Eusko Jaurlaritzari eta Tolosako Udalari "negoziazioan erantzukizuna hartzea eta ospitaleko publifikazio proiektuari lehentasuna ematea" eskatu diete.

Tolosako Asuncion klinika kudeatzen duen Inviza enpresako langileek hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta" dagoela salatzeko elkarretaratzea egin dute. Maiatzean hasi ziren zuzendaritzarekin bilerak egiten, eta salatu dutenez, "zuzendaritzak murrizketak besterik ez ditu proposatzen".

Ospitaleko langileek zerbitzu publikoa eskaintzen dutela gogoratu dute, "beste eskualde batzuetan Osakidetzak egiten duena", eta urteak daramatzatela "lan baldintza duinak" borrokatzen. Hala, lan jardunari begira, "administrazioko azpikontratazio askotan astean 35 ordu lan egiten dutenez", hori hartzen dute erreferentzi moduan hitzarmen berrirako, eta soldata igoerari dagokionez, KPIaren araberakoa izatea eskatzen dute, "onargaitza baita negoziazio honen ondoren, langileak lehen baino pobreagoak izatea".

2022-07-03

Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkura ibiltaria Tolosan zela eta, TOPAkideak beste herritar batzuen artean, "behar bezalako osasun zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa" eskatzen.

Tolosa 2022-07-02


Con motivo de la celebración del pleno itinerante de las Juntas Generales de Gipuzkoa en Tolosa, miembros de TOPA, entre otros ciudadanos, reclamando "Un servicio sanitario público y de calidad adecuado".

Tolosa 02/07/22


Politikarien aurrean, herritarrak kexu

ataria.eus

 

2022-06-09

Kalitatezko osasun publikoa lehenbailehen bermatzeko eskatu du TOPAk

 ataria.eus


Tolosako Trianguloan elkarretaratzea egin du TOPAk eta eskualdean herritarrek jasotzen duten osasun arreta "eskasa" dela iritzita, egoera gehiago ez luzatzeko eskatu dute. Osasun publikoaren aldarriarekin bete dute plaza.

Herritar ugari bildu dira goizean Tolosako Trianguloan TOPA plataformak deitutako elkarretaratzera. Azkeneko hilabeteotan gauzatu duten kanpainari amaiera eman eta ikasturte amaierako mobilizazioa izan da eguerdian egin dutena. Eskualdean herritarrek jasotzen duten osasun arreta, beste eskualdeetako herritarrek jasotzen dutenaren parekoa ez dela uste du plataformak, eta horregatik, eskualdeak merezi duen arreta eskatu du kontzentrazioan: "Kalitatezko osasun publikoa nahi dugu, orain".

2022-06-04

"Kalitatezko osasun publikoaren alde, orain!"

 Tolosaldeko ataraia


TOPAk elkarretaratzea antolatu du larunbat honetan, Tolosako Trianguloa plazan, 12:00etan. Maixabel Olazar eta Jabi Aranak azaldu dizkigute arrazoiak.

2022-05-18

"Debagoienako ospitaleak izan behar du erreferentzia"

 Tolosaldeko Ataria


Javi Arana eta Maixabel Olazar, TOPAko kideak, eskualdeko ospitale publikoaren inguruan hitz egiten aritu dira Ataria Irratian. Plan funtzionala, kokapena eta eskaini beharreko zerbitzuen inguruan euren kezkak azaldu dituzte.

2022-05-08

"Eskualdeko eragile desberdinen harrera oso ona izan da"

 Tolosaldeko Ataria

Tolosaldeko Osasun Publikoaren Aldeko plataformako Javi Arana eta Maixabel Olazarrek azken hilabeteetan jarritako ekimenaren balorazioa egin dute. 12 urte daramatzan borrokarekin jarraitzeko prest agertu dira.

2022-04-28

Asuncion Klinika publifikatzeko eskatu du TOPAk



Plataformak uste du erresoluzio handiko zentro bat "motz" geratuko litzatekeela eta horrelako zentro bati uko egin gabe, klinikaren publifikazioa eskatu du, pazienteek kalitate publikoko arreta bat jaso ahal izan dezaten. Modu horretara Asuncioneko langileen egoera ere konpondu daitekeela uste du TOPAk.

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak Asuncion Klinikaren publifikazioa eta erresoluzio handiko zentro bat eskatu ditu Tolosaldearentzat. «Baldin eta ez bada egiten ospitale publiko bat, biztanle kopuru aldetik antzekoak diren eskualdeek dutena bezalakoa. Hori da gure proposamena Tolosaldean osasun arretarekin dauzkagun arazoak konpontzeko». Egungo klinika publifikatu eta osasungintzako sare publikoko parte bihurtuta bi arazo konponduko liratekeela uste dute TOPAko kideek: batetik, pazienteek kalitate publikoko arreta jaso ahal izatea; eta bestetik, klinikako langileek euren lanpostua mantendu ahal izatea. «Borondate politikoa behar da, arazoa konpondu nahi izatea, hori da kontua», esan dute Zerkausian egindako agerraldi publikoan.