2014-04-11

Urtebeteko epean Asuncion publiko egitea eskatu dute Batzar Nagusiek


Euskal Herria Bildu eta PPren bozkekin onartu dute emendakina



Gipuzkoako Batzar Nagusietako azken osoko bilkura ezustekoen sorburu izan da, eta Tolosaldera begira jarri ziren, atzo, batzarkide guztiak: EH Bilduk eta PPk Asuncion klinika publiko egitea eskatu zuten, urtebeteko epean. Talde mistoko kide den Aralarreko Maite Sarasuak ebazpen proposamena aurkeztu zuen gai horren inguruan, eta proposamena bera onartu ez zuten arren, PP alderdiak aurkezturiko osoko zuzenketa edo emendakina babestu egin zuen EH Bilduko taldeak, PPrekin batera. Horrela, gehiengoz onartu zuten jaurlaritzari Tolosalderako ospitale publiko bat eskatzea eta baita espezialitateen anbulatorioa berrezartzea ere. 

Maite Sarasuak hartu zuen hitza, Tolosaldeak Euskal Herriko gainerako eskualdeen aldean gabeziak dituela nabarmenduz: «Guk eskatzen duguna ez da ezer berezia eta ez dugu hiri bakoitzean ospitale bat eraiki nahi, baina Tolosaldeak ez ditu edozein eskualdek izan beharko lituzkeen osasun babes eta arretarako zerbitzuak». 

Horren harira, Sarasuak arreta hori sare publikotik emateko beharra defendatu zuen, «diskriminazio negatiborik gabe». Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik eskualdeari eskaintzen zaiona, ordea, «hain justu aurkako norantzan» doa batzarkidearen ustez: «Eta, batez ere, 2011. urtean jaurlaritzak Inviza enpresarekin sinatutako hitzarmenaz geroztik». 

1994. urteaz geroztik Invizak kudeatzen du Asuncion klinika eta ordukoa da, era berean, jaurlaritzak Invizarekin duen kontzertua. 2011ko hitzarmenaren berritzea, ordea, «klinikako baliabide publikoei estaldura pribatua emateko erabili zuten» Sarasuaren arabera. Bide horretan, argi eta garbi salatu zuen atzoko osoko bilkuran, Iñigo Urkulluren gobernua: «Pribatizazioa garatzeko sistema bat esperimentatzen ari dira Tolosaldean». 

Gauzak horrela, Tolosaldeko osasun-eskualdeak «lehen eta orain» gabeziak dituela baieztatu zuen talde mistoko Sarasuak, ebazpenean honako lau proposamenak eginez: Tolosako espezialitateen anbulatorioa publiko egin eta berrezartzea; Tolosaldean ospitale publiko bat bermatzea; Osasun Saila burutzen ari den pribatizazio probak bertan behera uztea eta, azkenik, Madrilgo Kongresuak esperimentu horiek ahalbidetzen dituen 15/1997 legea bertan behera uztea.



Ezustekoa popularren eskutik
«Osasuna garrantzitsua da benetan, herritarren kezka nagusia». Horrelaxe abiarazi zuen PPko Asuncion Guerra batzarkideak hizketaldia. 
Garai batean mediku lanetan aritutakoa izaki, datu zehatzak eskaini zituen osoko bilkuran, eskualdeak historikoki izan duen osasun zerbitzuaren inguruan. Batetik, Tolosaldeak lehentasunezko arreta eta arreta espezializatua urtetan barrena izan duela nabarmendu zuen: «Zehazki 13 espezializate izatera iritsi zen anbulatorio publikoa. Klinikak ere bat baino gehiago izan dira eskualdean, baina gaur egun bakarra dago: jaurlaritzarekin hitzarmena sinatuta lan egiten duen Asuncion klinika». 

Iraganeko datuak egungoekin alderatzeko asmoz, Tolosaldea Euskal Autonomia Erkidegoan salbuespena dela azaldu zuen, ospitale publikorik ez duelako. Bide horretan, Asuncion klinikaren historia luzeaz aritu zen PPko Guerra: klinikak zorra 1991n ordaindua izan behar zuela baina porrot egin zuela 1994an, eta orduan hartu zuela Invizak, zorra ordaintzeko konpromisoarekin. Horrela, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak kasu hau larritzat jo duela ere azpimarratu nahi izan zuen Guerrak.

Horrenbestez, zerbitzuari nahiz auzi ekonomikoari dagozkion arrazoiak zerrendatu ondoren, zerbitzuaren pribatizazioa gaitzetsi zuten popularrek: «2006. urtean espezialitate batzuk anbulatoriotik klinikara eramaten hasi ziren eta Tolosako PSE-EEk publifikazioaren aldeko artikulu bat argitaratu zuen, gainera. Zertarako, eta, 2007an, jaurlaritzako Rafael Bengoa pribatizazioa azkartzen hasteko. Eta azkartu zuten, 2011. urtean oftalmologia, urologia eta digestio-medikuak ere anbulatoriotik kendu baitzituzten». 

Kontuak horrela, eta EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako erdibideko ebazpenarekin adostasunik ez zutenez, PPk osoko zuzenketa bat aurkeztea erabaki zuen talde mistoaren proposamenaren aurrean, honakoa eskatuz: urtebeteko epean Tolosalderako Osakidetzako sare publikoan egongo den ospitale bat bermatzea eta, era berean, 2011. urtera arte espezialitateen anbulatorioan martxan zeuden espezialitate guztiak mantentzea edo berreskuratzea.


Osoko zuzenketari babesa

Bere aldetik, Sarasuak esandakoa berresten hasi zuen hizketaldia EH Bilduko Inko Iriarte tolosarrak: «Tolosaldea da ospitale publikorik ez duen Euskal Herriko eskualde bakarra». 

Klinika kontzertatua izatea ere hizpide izan zuen jarraian, Iriartek: «Tamalez ospitale pribatu-kontzertatu horrek eskaintzen dituen zerbitzu eskasetara ohituak gaude herritarrok, Osakidetzarekin hitzarmenaren araberakoa baita zerbitzua». Horrela, TOPAk duela bi urte inguru salatu zuena plazaratu nahi izan zuen Batzar Nagusietako aretoan ere: mediku espezialisten tituluena. Nabarmendu zuenez, «anbulatorio eta ospitale pribatuko espezialitateak eskaintzen dituzten medikuetako batzuk ez dira espezialistak; mediku arruntak dira eta espezialistak balira bezala lan egiten dute». 

Medikuen tituluen auzia, gainera, Inviza enpresa pribatuaren irabaziekin lotu zuen zuzenean: «Logika du horrek, izan ere, enpresa pribatu batek dituen kostuak eta diru-irabaziak tarteko, horrelako egokitzapenak egin behar dituzte helburuetara iristeko, irabazietara iristeko».

Irabazi ekonomikoen harira, Tolosako Asuncion klinika «negozioa» dela azpimarratu zuen EH Bilduko batzarkideak, izan ere, klinika kudeatzen duen Inviza enpresak 20 milioi euroko diru laguntza jasotzen du urtero «dekretu bidez» jaurlaritzatik, 1994. urteko 4 milioi euroko zorra ia kitatzen ez duen bitartean.



Bilkurako puntu hartan ezinbestean irten zen Jesus Gomez Montoyaren izena. Bera da Invizaren jabea eta baita Invizako irabaziak bideratzeko sortutako Yatpinde, Geusa eta Asistencia Medica Tolosa enpresena ere: «Nola liteke Montoyak enpresa sare hori guztia kudeatzea? Marrazo-finantzieroa da Montoya eta hainbat trikimailu erabiltzen ditu Asuncioneko irabaziak gorde eta klinikaren zor historiko hori ez ordaintzeko». 

Finean, gatazka politikoa beharrean «ereduen arteko talka» da Tolosaldeko osasun zerbitzuaren inguruko eztabaida, Inko Iriarteren esanetan, eta TOPA koordinakundearen aniztasuna baliatuz, «honi bizkarra ezin zaiola eman» azpimarratu zuen: «17.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte eta eskualdean inoiz sortutako herri-ekimen indartsuenetako bat da».

Horrela, beraz, PPren emendakina edo osoko zuzenketa onartu zuten Batzar Nagusiek, aldeko 26 bozkarekin. 

«Eskualde pribilegiatua»
Atzoko osoko bilkura hasi aurretik erdibideko zuzenketa bateratua aurkeztu zuten EAJko eta PSE-EEk, Batzar Nagusietan. Bertan, Tolosaldeko osasun zerbitzuak zuzentzeko hainbat puntu badituela onartzen zuten arren, defendatu egin zuten sarea. 

PSE-EEko Maria Jesus Egidok argi azaldu zizkion bere taldearen helburuak batzar aretoari: «Jomuga euskal osasun zerbitzua kalitatezkoa izatea da». Bide horretan, Osabide sistema informatikoa ezartzeko beharraz aritu zen hizketaldian, «zerbitzu publiko-pribatua uztartzeko oso tresna garrantzitsua baita». Azkenik, Asuncioneko auzi ekonomikoari begira jarri eta «gaitasun finantzieroa mantendu» egin behar dela defendatu zuen, «hezkuntza bezain garrantzitsua baita osasuna». Bere ustez, beraz, Tolosaldeak duen gabezia Inviza eta jaurlaritzaren arteko hitzarmenarekin konpontzen da.

Hari berari tira zion EAJko Maria Angeles Lazkanok ere, Gipuzkoako osasun plangintza ona dela nabarmentzerakoan: «Asuncion Tolosaldean lan garrantzitsua betetzen ari da eta ez dago eskubiderik herritarren zati batek klinikari buruz esaten dituenak esateko; ezta alkate askoren jarrera ulertzeko ere». Bide horretan, Tolosaldeko herritar, eragile eta ordezkari politikoek «gezurrak, gaizki esanak eta erdi egiak» jaurti izan dituztela berretsi zuen Lazkanok.
Bere iritziz Tolosaldea «eskualde pribilegiatua» da duen osasun zerbitzuagatik, «Asuncioneko zerbitzua izateaz gain, Donostia Unibertsitate Ospitalea ordu erdira dutelako». 

Horrenbestez, arduragabekeriatzat jo zuten jeltzaleek, Asuncionen inguruan esandakoa: «Herritarrei beldurra sartzea da eta asmo txarrez eginikoa izateaz gain, ez da herritarren interesen aldekoa».


ERREAKZIOAK


Mayi Aranzegi
TOPA koordinakundea

«Oso pozik gaude, ez baikenuen horrelakorik espero. Bilduk egindako mozioa bertan behera geratu da, baina, PPk egindakoa onartu egin dute PPk eta Bilduk . TOPAtik etengabe egin dugun lanak fruituak ematen dituela ikusten ari gara, eta  emaitzak oso onak dira. Arrazoi osoa dugu gure borrokarekin jarraitzeko. Duela 5 minutu bukatu dira bozketak eta oraindik urduri, pozik edo emozionatuta gaude. Baina jendeari esan nahi diogu borrokarekin gauzak lor daitezkeela. Publifikazioa lortu arte gure bide-orriarekin lanean jarraituko dugu herritarrei informazioa emanez, bizi baldintzak hobetzeko».


Mari Mujika
LAB sindikatua

«Alderdi politiko batzuen trabestismoa azpimarratuko nuke: EAJri entzutea TOPA eta eskualdeko 31 udalerri maltzurkeriaz jolasten ari direla, gezurretan dabiltzala, herritarrak engainatu nahiean ari direla eta abar... Ni harri eta zur geratu naiz. Gaurkoa garrantzitsua da babes honek alkateei izugarrizko indarra emango dielako. Ez dira 31 udalerri, baizik eta Batzar Orokorrak, eta horiek hitz potoloak dira. Langileen ikuspegitik ere publifikazioak asko hobetuko luke beren egoera. Beraz, sor dezagun behingoz mahai bat, publikifikazio hori lortzeko zein pauso eta nola eman beharko diren erabakitzeko».


Egoitz Iturbe
ELA sindikatua

«Beti agertu gara pribatizazioaren aurka, eta horren kontra mobilizatu izan gara. Asuncion klinikako lan-hitzarmenak borrokatu izan ditugunean, beti gure helburua izan da bertako langileek Osakidetzako langileen baldintza berak izatea. Hemen nabarmendu beharra dago mundua ez zela 2011. urtean hasi edo bukatu. Alegia, gaur egun Asuncionen dauden langile guztien lanpostuak bermatuko dituen publifikatzea nahi dugula. Dena den, badakigu zein den jaurlaritzak orain arte izan duen jarrera, eta ea orain zer egiten duten. Nire ustez, beren politikaren ibilbidea ikusita, ez dut uste kasu gehiegi egingo dutenik».


Eneko Maioz
Eskualdeko alkateen ordezkaria

«Balorazio positiboa egiten dugu, izan ere, ikusi da osasun sailak ez duela ezer jakin nahi gurekin, alkateok erabat mespretxatu gaituela eta ez digutela inolako informaziorik eman nahi izan. Beraz, Batzar Nagusietako eskaera beste pauso bat da Eusko Jaurlaritzari logikoak diren gauzak eskatzeko. Gure beldurra hau beste eskualde batzuetara zabaltzea da, pribatizatzeko froga bat baita hau, eta ondo ateratzen bazaie zabaldu egingo dute formula. Horregatik, positiboa da Gipuzkoara aldarrikapen hau zabaltzea: osasungintza bezalako gauza bat dago jokoan, eta horri duen garrantzia eman behar zaio».

7 comentarios:

  1. Ha sido una buena forma de que cada partido político se retrate verdaderamente y enseñe lo que hay detrás de esa generalizada defensa de la sanidad pública y de la calidad de atención.
    Ha quedado claro que no todos los partidos están defendiendo lo mismo cuando hablan de estos términos: para unos es que se vuelva a dotar el ambulatorio de especialidades y se publifique la clínica de la Asunción y en cambio para otros sanidad publica y de calidad es que se mantenga el concierto con la clínica de la Asunción.
    Y además tienen el morro de decir que somos una comarca privilegiada.

    ResponderEliminar
  2. Me ha llamado la atención el giro copernicano de la representante del PSOE que cuando fueron los representantes de TOPA a Juntas Generales, según podemos leer en la crónica que hizo el corresponsal de Ataria, en este mismo blog, decía:”Tolosaldeko osasun arretaren egungo egoera errealaren berri eman duzue” y añadía “ guk beti babestu dugu osasun publikoa eta gure babesa izando duzue”, y el día de la Propuesta de Resolución dice sin caérsele la cara de vergüenza: “La deficiencia que tiene la comarca de Tolosaldea se soluciona con el nuevo concierto entre el Gobierno Vasco e Inviza”.
    ¿ Padecerá esta representante del PSOE un problema de doble personalidad o enfermedad psiquiátrica grave: esquizofrenia?

    ResponderEliminar
  3. ¿Conseguirán todavía convencer a alguien que se puede dar la misma calidad de atención teniendo 1/3 menos de personal que un hospital comarcal público de gestión pública, estando el personal con peores condiciones laborales, teniendo menos aparataje , peor edificio, etc ya que utiliza únicamente para la atención sanitaria el 70% del dinero que le llega anualmente para la atención de la población de Tolosaldea: 20.000.000 de euros?
    ¿ Si es así? es que realmente la gente todavía cree en milagros. Aunque hay que tener en cuenta la cantidad de publicidad que realiza en los medios de comunicación.
    Pero ya dice la sabiduría popular: un buen producto no necesita publicidad, se vende solo. Duda del producto que hay que anunciarlo mucho para poder tener buena imagen.

    ResponderEliminar
  4. Tolosaldeko herritar, eragile eta ordezkari politikoek «gezurrak, gaizki esanak eta erdi egiak» jaurti izan dituztela berretsi zuen Lazkanok.
    Y M. A. Lazkano ¿ por qué no expuso en la presentación que TOPA hizo en las Juntas Generales estas mentiras, y medias verdades? y en cambio afirmó como lo recogió el cronista de Ataria: <>.

    ResponderEliminar

  5. Tolosaldeko herritar, eragile eta ordezkari politikoek «gezurrak, gaizki esanak eta erdi egiak» jaurti izan dituztela berretsi zuen Lazkanok.
    Y M. A. Lazkano ¿ por qué no expuso en la presentación que TOPA hizo en las Juntas Generales estas mentiras, y medias verdades? y en cambio afirmó como lo recogió el cronista de Ataria: “Egia da azken urteetan aldaketak egon direla, eta, agian, horiek hobetu egin behar dira. Nire zalantza da Andoain eta Legorretako biztanleak batzen direnean agian hutsune horiek handitu egingo direla, eta kalitatea hobetzeko egin beharko da lan”.

    ResponderEliminar
  6. De lo ocurrido en las Juntas Generales, destacaría algunas cosas: Bildu y Aralar se posicionan claramente por la defensa de la sanidad publica y la gestión publica, así como el dotar al Ambulatorio de todas las especialidades, y la derogación de la Ley 15/97.
    PSOE: En un quiebro que lo firmaría el mismo Ronaldo, hace una propuesta junto al PNV, que no dice nada y lo único que plantea es darle tiempo al Gobierno Vasco y Osakidetza, para que tolosaldea se olvide del tema y ellos mientras tanto siguen apoyando el "negocio" de Montoya, PATETICO.
    PP: para sorpresa de todos presenta la propuesta que recoge fundamentalmente las peticiones de los tolosarras.
    Merece un mención especial la defensa que hizo de la postura de su partido la Sr. Lazkano, exalcaldesa de Zizurkil, y pediría a TOPA que se hiciese publica su intervención. Esta Sr. está en las Juntas para calentar el sillón, no tiene verguenza y lo que es peor no sabe de lo que habla, es decir, PATETICO.

    ResponderEliminar
  7. También pido a TOPA que publique la intervención de la exalcaldesa de Zizurquil para evidenciar la poca vergüenza que tienen estos personajes.

    ResponderEliminar