2014-04-24

BATZARRA



HAUXE DA UNEA HERRITARROK LAN MAHAI BAT BABESTU ETA EXIJITZEKOA, ASUNCIÓN KLINIKA  PUBLIKO EGITEKO ETA ANBULATORIO PUBLIKOARI KENDU ZAIZKION ESPEZIALITATEAK ITZULTZEKO

Gipuzkoako Batzar Orokorrek, apirilaren 10eko bozketan gehiengoarekin hauxe erabaki zuten: Dei egitea Eusko Jaurlaritzari urtebeteko epean Tolosaldea eskualdeari eskualdeko ospitale bat eman diezaion Osakidetzaren sare publikoaren barruan.

Eusko Jaurlaritzaren osasun sailburuari dei egiten diote mantentzeko edo berreskuratzeko  2011 urte arte Tolosaldeako eskualdeari zerbitzu ematen  zioten  espezialitate guztiak.


Batzar Orokorren gehiengo erabakiak berretsi eta babestu egiten du duela hiru urtetik hona planteatzen ari garena. Oraindik Eusko Jaurlaritzak ez du pausorik eman ezta prozesurik martxan jarri ere norabide horretan, bere interes alderdikoi eta ekonomikoak lehenesten ditu Tolosaldeako herritarren eskubideen gainetik.

Batzar Orokorren erabaki argi eta irmo  honek , gipuzkoarren ordezkari den  erakunde politiko batek   gobernuari ematen dion agindu gisa, eskualdeko bizilagunok animatu egin behar gaitu, hain zuzen, koordinadorak  ospatu nahi dituen mobilizazioetan parte  hartzera. Mobilizazio horien bitartez lehenbailehen  Lan Mahai bat osatzeko eskatuko dugu, non Osakidetza, Tolosaldeako Alkateak, langileen ordezkariek eta Topakoek  aztertzen joango garen eman beharreko urratsak kudeaketa publikodun eskualdeko ospitale bat izateko. Ospitale hori erreklamatzen dugu, eskubidez dagokigulako,  espezialitate anbulatorioa indartzearekin batera.

Beraz, zuregana jotzen dugu, berriz ere, zure jarrera arduratsu eta koherentea behar dugulako Lan Mahai horren beharra  sinatuz. Idatzi hori TOPA koordinadoraren mahaietan topatuko duzu, Tolosaldeako hainbat herritan.

BATZAR INFORMATIBOA:
EGUNA: apirilak 26,  larunbata
ORDUA: 12:00
LEKUA: TOLOSAKO KULTUR ETXEAN


DENOK ELKARREKIN BADEZAKEGU!
OSASUN PUBLIKOA EZ DAGO SALGAI, BABESTU EGITEN DA! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario