2014-04-19

OSASUNA ESKUBIDE BAT DA, EZ NEGOZIO BAT, ETA ZUK BAKARRIK DEFENDA DEZAKEZU



Ikusi duzun bezala, hiru urte daramagu eskatuz anbulatoriotik kendu zizkiguten espezialitateak berriz jartzeko eta Tolosaldean kudeaketa publikodun ospitalea jartzeko, baina Eusko Jaurlaritzak ez du urrats bat bera ere eman.

Horrez gain, egunetik egunera ikusten dugu nola Estatuko gobernuak eta autonomia elkarteetakoak osasun sistemak desegiteko eta beren atal errentagarrienak pribatizatzeko politikak ari diren aplikatzen.


Gaurko egunean, gobernu guztiak, salbuespenik gabe, botere ekonomikoa dutenen (bankuak, aseguru kopainiak, finantza funtsak...) errezetak aplikatzen ari dira. Botere ekonomiko hauek ez diote inoiz erantzungo langileen beharrari, etekinak pilatzen aritu behar baitute, nola edo hala, eta horegatik, mobilizazioekin soilik lor dezakegu pribatizazioak geldiaraztea.

Tolosaldean denona eta denontzat den osasun sistema bat behar dugu, inolako bazterketarik gabe, herritarren osasun beharrei erantzungo diena, gaixotasunaren arrazoi sozial, ekonomiko eta politikoei erantzungo diena eta "benetan" erabiltzaile eta profesionalek kudeatuko dutena.

Osasun sistema publiko bat nahi dugu, unibertsala eta kalitatezkoa. Osasun publikoa ez da doakoa, guztiok ordaintzen baitugu gure zergen bitartez. Horregatik izan behar du unibertsala eta kalitatezkoa. Ez dugu nahi osasun sistema pribatu edo kontzertatu bat, horrek esan nahi duelako baliabide guztiak ez dituela gaixoak jasotzen, zati bat enpresa kudeatzaileak geratzen duelako. Eta hauxe dugu Tolosaldean: eskualdeko osasuna kudeatzen duen enpresa pribatu bat, etekinen zati batekin gelditzen dena. Guk gure zergak ordaintzen ditugu, Euskal Herriko gianerako herritarrek bezalaxe, eta horregatik, eskatzen dugu kudeaketa publikodun eskualdeko ospitale bat eta Osakidetzara buelta ditzatela handik kendutako espezialitateak.

Jarraitu beharra daukagu defendatzen gure osasunaren arreta publikoa, negozio bat bilaka ez dezaten eta horregatik gonbidatzen zaitugu TOPA koordinadoreko kide izatera.

Orain arteko lorpen guztiak esfortzu eta jarraitutasunan fruitu dira. Badakigu ez digutela ezer doan emango, baina behartu egin behar ditugu gurea dena itzultzera. Borrokak luze iraun dezake (hiru urte daramagu) baina hori da bide bakarra.

Sinatu Klinikaren publifikazioa lortzeko Lan Mahaiaren alde.


Asteartero biltzen gara 20:00etan ABASTOSen.

Gurehelbide elektronikoa: topakoordinatzaile@hotmail.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario