2018-04-08

Eskumenaren argudioa "aitzakiatzat" joz, EH Bilduk ez du lan mahaia beste aukerarik aurreikusten

Itzea Urkizu Arsuaga - Tolosaldeko Ataria

Gutxieneko adostasunak badirela argudiatuz, osasun sailera jotzea Tolosako Udalaren ardura dela nabarmendu dute Ibai Iriartek eta Cristina Pelaezek.


"Momentu honetan, lan mahairik ez osatzea ez da gure aurreikuspenetan sartzen". Hala azpimarratu du Ibai Iriarte EH Bilduko zinegotziak, alderdiak eskainitako agerraldian. Cristina Pelaezekin batera eseri da, eta biek hizpide izan dute, azken osoko bilkuran osasunaren lan mahaia osatzeko mozioak izandako erantzuna: "Denok batera, Tolosaldearentzat egokia izan daitekeen proposamen bat eraman behar dugu eskumena duen organora, presioa egin eta behin betiko irtenbide bat eman diezaioten". 

Osoko bilkurak emandakoa gogora ekarri dute, azalduz, EAJk lan mahaia osatzearen aurkako botoa eman zuela, udalak horretarako eskumenik ez duela azalduz, eta PSE-EEk atzera egin zuela bere adierazpenetan, lan mahaiari uko eginez. Horrela, oposizioko kideek hiru norabidetan egin diete kritika, udal gobernuko EAJri eta PSE-EEri.

Batetik, EH Bilduren udal taldeak "aitzakiatzat" jo du eskumenen inguruko argudiaketa, eta "arazoari aurre ez egiteko modu bat" dela azpimarratu dute agerraldian. Bide horretan, Tolosaldea Garatzen garapen agentziaren sorrera baliatu dute, aldeko adibidetzat: "Garapen agentzia sortu zenean, udalek bat egin zuten langabeziari aurre egiteko eta, eskumenik izan gabe, lanean hasi ziren. Udalak, herritarren defentsa eta babeserako tokiko administrazio izanda, ezin dio bizkarra eman Tolosaldeko osasun arretaren egoerari".

Halaber, duela 30 urte Tolosaldeko alkate guztiek egindako manifestazio entzutetsua ere gogora ekarri nahi izan du EH Bilduk, eskumenik ez izanagatik, guztiek bat egin zutela azalduz: "Garai hartan kontzertazioa eskatu zuten, bestela eskualdea klinikarik gabe geratuko zelako. 30 urtean, ordea, hitzarmenaren baldintzak eta arreta asko aldatu dira, eta Tolosaldeko udalek orduan bezainbesteko zilegitasuna dute, osasun sailari konponbide bat eskatzeko". 

Hain justu, EH Bilduk "irtenbide saiakerarik ez egitea" ere egotzi die EAJri eta PSE-EEri: "Arazoa, ondorioak eta ondorioen eraginak jasaten dituztenak entzun dituzte, baina, lan mahaiari ezezkoa ematearekin, konponbiderako saiakerarik ez egitea erabaki dute", gaitzetsi du Pelaezek. Horren harira, Iriartek gaineratu du "alkateak berak gutxieneko hiru adostasun" zerrendatu zituela, bai batzar monografikoan, bai osoko bilkuran: zerbitzu publikoa izatea, doakoa izatea eta kalitatezkoa izatea.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko ESIen balorazioa izan dute hizpide, Tolosaldeko ESIa gainerako ESIen parametroetan neurtu izana salatuz: "Behin eta berriz aipatzen ari dira Tolosaldekoa 6. ESI hoberena dela, baina Tolosaldeko ESIa ezin da gainerakoen parametroetan neurtu". Besteak beste, ESIko zerbitzuaren barruan kudeaketa pribatuko klinika bat izatea parametro horietatik kanpo kokatu du EH Bilduk: "Izan ere, kudeaketa publikoa duen ospitale publiko batean, zenbait baldintza eztabaidaezin bermatu egiten dituzte. Hala nola, profesional kopurua, profesional horien prestakuntza, lan baldintzak nahiz Osakidetzako programa informatikoan klinika pribatuek sarbiderik ez izatea", azaldu du Pelaezek.

Horrenbestez, Tolosako EH Bilduk orain arteko bidean jarraituko duela iragarri du, lan mahaia beren agendako lehentasuntzat joz: "Hau ez da oraingo kontua, gutxienez 2011z geroztik datorren zerbait da, eta denok dakigu eskualdean arazo bat dagoela. Lan mahaia da auzi hau konponbidera begira jartzeko gunea".

Albistea 28 Kanalean:
----------------------
Erlazionatutako albisteak:

4 comentarios:

  1. “EH Bilduren udal taldeak "aitzakiatzat" jo du eskumenen inguruko argudiaketa, eta "arazoari aurre ez egiteko modu bat" dela azpimarratu dute agerraldia”.
    Con la excusa de que la atención sanitaria no es una competencia del ayuntamiento, el PNV y PSE lo que hacen es dar el visto bueno a una imposición de un Convenio que cada poco tiempo aflora un nuevo problema( de atención, laboral, etc) y que está impidiendo que los tolosanos recibamos una atención equitativa a la de los habitantes del resto de comarcas.

    ResponderEliminar
  2. "Garapen agentzia sortu zenean, udalek bat egin zuten langabeziari aurre egiteko eta, eskumenik izan gabe, lanean hasi ziren. Udalak, herritarren defentsa eta babeserako tokiko administrazio izanda, ezin dio bizkarra eman Tolosaldeko osasun arretaren egoerari".

    Y no solo es este caso, en todos los pueblos con un ayuntamiento comprometido con la calidad de vida de sus vecinos, cada cierto tiempo se producen casos similares en los que a pesar de no ser competencia de ellos, los ayuntamientos comprometidos presionan de una u otra forma para que se solvente el problema.
    En la reunión monográfica que se hizo en el ayuntamiento se comentaron otros tres casos además de estos comentados en la noticia dos en el mismo Tolosa: el conseguir que aquí se realizase el Topic, que tampoco tenía el ayuntamiento competencias para ello o que se hagan las Masas Corales y en cambio se negoció, se contactó, y probablemente en algún momento se tuvo que presionar para ello .
    También se comentó el caso del Hospital de Subagudos de Eibar , se ha construido contra la inicial voluntad del gobierno de hacerlo,( leer al consejero Darpón que manifestó en su primera declaración que esta legislatura no iba a ser la legislatura del ladrillo ni que el hospital de Eibar era una de sus prioridades. El hospital hoy en día es una realidad y no creemos que haya sido solo por que el alcalde haya ido y venido traiendo y llevando recaditos).
    Por lo que la falta de competencia no es un argumento de recibo.
    Lo que falta es voluntad de solucionar los problemas de los vecinos y buenas dosis de sometimiento a las directrices de los partidos.

    ResponderEliminar
  3. Hain justu, EH Bilduk "irtenbide saiakerarik ez egitea" ere egotzi die EAJri eta PSE-EEri: "Arazoa, ondorioak eta ondorioen eraginak jasaten dituztenak entzun dituzte, baina, lan mahaiari ezezkoa ematearekin, konponbiderako saiakerarik ez egitea erabaki dute", gaitzetsi du Pelaezek.
    Yo iría todavía mas lejos.
    Yo diría que es una negación a conocer la verdad o las distintas verdades , como afirmó el representante de TOPA en su intervención en el pleno del mes de marzo. Parece que alguien tiene miedo de que estas se conozcan en su crudeza
    No se planteó el que en Tolosa se tomasen las decisiones y se asumiesen las competencias sino que lo que en el pleno se planteó fue la realización de una mesa en la que cada uno expresase su forma de ver la situación , en que cada uno expresase o diese su parte de la verdad, partiendo de un mínimo en el que al parecer todos estaban de acuerdo : que querían una sanidad pública, gratuita, de calidad y equitativa a la que se da en el resto de comarcas.
    Fue a esto a lo que se negaron los representantes del PNV y del PSE

    ResponderEliminar
  4. “Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko ESIen balorazioa izan dute hizpide, Tolosaldeko ESIa gainerako ESIen parametroetan neurtu izana salatuz: "Behin eta berriz aipatzen ari dira Tolosaldekoa 6. ESI hoberena dela, baina Tolosaldeko ESIa ezin da gainerakoen parametroetan neurtu". Besteak beste, ESIko zerbitzuaren barruan kudeaketa pribatuko klinika bat izatea parametro horietatik kanpo kokatu du EH Bilduk: "Izan ere, kudeaketa publikoa duen ospitale publiko batean, zenbait baldintza eztabaidaezin bermatu egiten dituzte. Hala nola, profesional kopurua, profesional horien prestakuntza, lan baldintzak nahiz Osakidetzako programa informatikoan klinika pribatuek sarbiderik ez izatea", azaldu du Pelaezek.”
    Y todos estos temas de: los ratios de personal…… en el caso concreto de la Clinica de la Asunción son temas que al parecer de la alcaldesa de Tolosa quedan en manos de la empresa que lleva la clínica y no se evalúan.
    De esta forma se le puntua a la clínica por tener una enfermera de enlace con los centros de salud pero no se le penaliza por faltarle 1/3 del conjunto de enfermeras que tiene en plantilla en la clínica en relación con el resto de hospitales públicos.
    Y así le da como resultado a la OSI Tolosaldea una de las mejores evaluaciones de la CAV.
    Son los milagros de los informes y de los papeles que contradicen tanto y tantas veces la realidad que sufrimos los vecinos .

    ResponderEliminar