2022-01-30
Plan funtzionalaren balizko emaitzarekin kezkatuta dago TOPA
2022-01-25
TOPA Donostian urtarrilaren 23ko manifestazioan. Osakidetzaren "krisi larriaren" aurrean.
2022-01-01
SALVEMOS LA ATENCION PRIMARIA ANTE LA PUBLICACIÓN DEL ‘Plan de Acción de Atención Primaria y Comunitaria para los años 2022 y 2023’
2021-12-26
Gabon kanta eta udal ordezkariei ikatza
"Aurten ere bereziki txintxoak izan gara eta berriro ere desio batekin gatoz: gainontzeko eskualdeen neurriko osasun zerbitzua izatea. Bada garaia guk ere zergak pozik ordaindu ditzagun". Horrela hasten da TOPAk udal ordezkariei utzi dien gutuna.
2021-12-22
"Lehen mailako arreta lehenesten eta indartzen duen estrategia bat behar da"
Giza kate ibiltari egin dute herritar ugarik SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako mobilizazioarekin bat eginez. Asuncion ospitaleak Belaten duen egoitzatik hasi eta anbulatoriora bitarteko bidea egin dute. Arazoak "egiturazkoak" direla esan dute, eta "egungo osasun krisia baino sakonagoak eta zaharragoak".
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, gaur arratsaldean giza katea egin dute, Tolosan. Herritar ugarik egin du bat deialdiarekin, eta, beste behin, Osakidetzako lehen mailako arretaren egoera "jasanezina" dela salatu dute, "bai langileentzat eta baita herritarrentzat ere". Pandemiak "are gehiago tenkatu" duela esan dute "lehen ere hilzorian zegoen asistentzia maila horren egoera". Arazoak "egiturazkoak" direla diote , eta "egungo osasun krisia baino sakonagoak eta zaharragoak".
Abenduaren 24ean, zatoz gurekin abestera!
GABON OSASUNA
Entzun, entzun, biztanle entzun;
Osasuna erren daukagu.
Makulu zaharren gainean nekez,
Bete nahi digute partxez.
Dagokiguna eskatzen dugu,
Artatzea kalitatez!
"Arreta ahalik eta antzekoena jaso beharko genuke ospitale berria eduki bitartean"
Tolosaldeko Osasun Publikoaren Aldeko plataformak, beste behin, eta ospitale berria inauguratu bitartean, gainerako eskualdeetako herritarrek jasotzen duten arretaren ahalik eta antzekoena jaso beharko luketela eskatu du. Era berean, sindikatuek gaurko deitu dituzten mobilizazioekin bat egin dute, eta hilaren 24an, 12:30ean egingo duten mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu dute.
TOPA Tolosaldeko Osasun Publikoaren Aldeko plataformak herritarrek ahalik eta "informazio onena" izaten jarraitu dezaten, lanean jarraituko duela azpimarratu du: "Zeregin hori dutenek ez dute egiten eta". Oraingoan, kezka larria sortzen dieten gaia jarri nahi izan dute mahai gainean, eta galderak dituzte egiteko. Ospitale berria egin bitartean, "zer arreta mota eta zer kalitatekoa jasoko dugu?". Agintariek zein asmo duten jakin nahi dute TOPAkoek: "Orain jasaten ari garen kalitate eskaseko arreta jasotzen jarraitu behar al dugu?" eta "ez al luke arreta horrek gainerako eskualdeek jasotzen dutenaren parekoa izan behar?", luzatu dute.
2021-12-03
Espezialitate guztiak izango dituen ospitale publikoa exijitu du TOPAk
2021-11-26
Arnastutako zenbat aire pilatzen da manifestazio jendetsu batean?
Ugo Mayor EHUko Ikerbasque ikertzaileak esperimentu bat egin du kalean, jendea pilatzen den lekuetan koronabirusa airez kutsatzeko arriskua zein den aztertzeko. Sei lekutan neurtu du CO2 maila azken egunetan: EH Bilduren manifestazioan, jangela txiki batean eta handi batean, metroan, autobusean eta kontzertu batean.
![]() |
| EH Bilduren larunbateko manifestazioa, Bilbo. / MARISOL RAMÍREZ/FOKU Etxean, terrazetan, ikasgelan, gimnasioetan, metroan, kalean... COVID-19arekin, inoiz ez bezala erreparatu zaio jende pilaketari, gaitza airez kutsatzeko arriskuagatik. Maskara eta segurtasun distantzia izan dira azken urte eta erdian ez kutsatzeko neurri garrantzitsuenak, arnastutako airearen bidez kutsatu ez dadin. Baina arnastutako zenbait aire dago jendea biltzen den lekuetan? Zergatik jarri edukiera mugak eta segurtasun distantzia leku batzuetan eta ez garraio publikoan, adibidez? Ugo Mayor EHUko Ikerbasque ikertzaileak esperimendu oso adierazgarria egin du asteburuan. Irakurri elkarrizketa: «Aire zabalean, jende pilaketa handi batek ez du berez arriskurik sortzen». Esperimentuaren bi muturretan, bazkari bat eta EH Bilduk larunbatean antolatu zuen manifestazioa. Biak larunbatean. Joan den astean EAJko zenbait agintarik ohartarazi zuten mobilizazio jendetsu horretaz, eta bertan behera utzi beharko zutela ere iradoki zuen baten batek. Baina arriskutsua al da benetan kalean jendea pilatzea neurri batzuk mantentzen badira? |


