"Herritarrekin herrira" ekimenaren barruan, hilero Gipuzkoako herri bat bisitatzen dute Foru Aldundiko ordezkariek. Horren helburua da Gipuzkoako herrien errealitatea lehen eskutik ezagutzea eta herritarrek dituzten kezkak, iritziak eta proiektuak haiekin partekatzea.
Tolosara egindako bisita horretan, TOPA (Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde) plataformako ordezkariekin bildu dira, eta osasunaren pribatitzazioaren inguruan dituzten kezka eta proposamenak gertuagotik ezagutu dituzte Foru Aldundiko ordezkariek.
GARITANO: "PREST NAGO JAURLARITZAREKIN BILTZEKO TOLOSALDEKO OSASUN ZERBITZUAREN ARAZOARI IRTENBIDEA EMATEKO"
Tolosan egiten ari den bisitaren barruan, Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia Tolosaldeko Osasun Publikoaren aldeko Plataformarekin (TOPA) bildu da. Plataforma horretako ordezkariek eskualde honetan osasun zerbitzuarekin dagoen "arazo historikoaren" berri eman diote. Izan ere, Tolosaldean ez dago eskualdeko ospitalarik, "eskualde bakarra gara ospitalik ez duguna", adierazi du TOPAk.
Mediku espezialistak eta ospitaleko zerbitzuak Asuncion Klinikak ematen ditu Tolosaldean, Osakidetzarekin duen hitzarmen batean bidez. Arazoa da duela urte batzuk "Andoaingo biztanleei eta Legorretakoei ere ematen zaiela zerbitzua, eta azpiegiturak eta pertsonala ez direla ez handitu ez hobetu", salatu du TOPAk.
Egoera gero eta kaskarrago honi irtenbidea eman nahian, Foru Aldundiari laguntza eskatu diote TOPAko ordezkariek. Martin Garitanok osasun publikoa bermatu behar dela eta, Eusko Jaurlaritzarekin biltzeko asmoa agertu du konponbide bat aurkitzen saiatzeko.
Helbide honetan argitaratua:
GARITANO: "PREST NAGO JAURLARITZAREKIN BILTZEKO TOLOSALDEKO OSASUN ZERBITZUAREN ARAZOARI IRTENBIDEA EMATEKO.
ResponderEliminarConsejero Darponek, alkateekin eduki duen baino jarrera baikorragoa adierazi du gutxienez