Asuncion klinikako langileek, berriz ere, mobilizazioetara jo behar izan dute beren eskubideak defendatzeko eta ondokoa jasoko duen hitzarmen bat izateko:
Beren eskubideak, lanpostuak mantentzea, soldataren igoera KPIren arabera, eta….
Klinikako nagusien aldetik jasotzen ari diren erantzuna hauxe da: Rajoyren gobernuaren lan erreforma ezartzea eta horrek lan eta ekonomia baldintzetan atzera egitea dakar.
Ondorioz, TOLOSALDEA OSASUN PUBLIKOAREN ALDE-TOPA koordinadorak hauxe nahi du:
Asuncion klinikako langileenganako gure babesa eta solidaritatea adieraztea hartu duten jarreraren aurrean.
Koordinadora hau beren esku jartzea eta beharrezko diren mobilizazioak elkarrekin bultzatzea eurek planteatzen dituzten laneko errebindikazioak lortzeko, klinika publifikatuta, Tolosaldean Kudeaketa publikodun ospitale bat izateko, eta espezialitateko anbulatorio publikoa berreskuratzeko.
Kontuan hartzeko datu bat: klinika pribatu honen %95eko jarduera, Osasun Zerbitzu Publikoa (Osakidetza) mantentzeko zergak ordaintzen ditugunok osatzen dugu, eta Asuncioneko jabeek, hitzarmenaren bidez urtean 20 milioi euro baino gehiago jasotzen dituzte.
Zalantzarik ez dago: gure eskualdean KUDEAKETA PUBLIKODUN OSASUNA erasoa jasaten ari da, bai dirua soilik nahi duen patronalaren aldetik, bai aberatsen interesak soilik-eta beraz, herritar gehienen interesen aurka- nahi dituen jaurlaritzaren aldetik; eraso hori erabat bidegabea da, eta horren aurka altxatu behar dugu.
Gure legezko errebindikazioak lortuko ditugu baldin eta langileak alkateak, udalak, auzotarrak, sindikatuak , alderdiak eta abarrek indarra eta esfortzua pilatzeko gai bagara ; izan ere, helburua bat bakarra da: KUDEAKETA PUBLIKODUN KALITATEKO OSASUNGINTZA UNIBERTSALA , eta horretarako behar- beharrezko da osasun arloko profesional eta langileak, maila guztietan sustatuak eta beren baliabide teknikoekin hornituak.
ELKARREKIN BADEZAKEGU!
- TOPAk babesa azaldu die Asuncion klinikako langileei (ataria.info)
- Asunción klinikako langileekin elkartasuna (Noticias de Gipuzkoa)
No hay comentarios:
Publicar un comentario