2022-11-27

«Plan funtzionala eginda baldin badaukate, ezagutzera eman dezatela exijitzen diegu»



TOPAk bat egin du Asuncion Klinikako langileek larunbatean deitu duten elkarretaratzearekin. Herritarrak Tolosako Trianguloa plazara deitu dituzte, 11:30ean.

Tolosaldea Osasun Publikoaren Aldeko plataformak eskualdeko ospitale berriaren inguruan hitz egin du, hain justu, bere funtzionamenduaz: «Hiru urtez zain egon ondoren, Osasun sailburuak esan du plan funtzionala idatzita dagoela. Tolosako alkateak bere poza eta esker ona adierazi ditu. Baina, ondoren, beste ezer ez dakiela esateko. Era berean, ez daki zer gertatuko den Asuncion Klinikako langileekin. Eta zain jarraitzeko esaten digute berriro ere, Eusko Jaurlaritzak ospitale berriaren proiektua idatzi arte, eta Tolosako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari aldaketak egin arte, leku horretan ospitale publikoa egin ahal izateko».

TOPAko kideak, ordea, ez daude «zain» egoteko prest eta plan funtzional hori publiko egitea «exijitu» dute. «Hainbeste denbora esperoan egon eta gero, Tolosaldeko herritarrok duela 3 urte bezala gaude: ezertxo ere ez dakigu ospitale berriaren ezaugarriei buruz eta emango dituen zerbitzuei buruz», salatu dute.

Tolosako Udalari ere zuzendu zaizkie: «Kontraesan handia iruditzen zaigu udalak esatea, batetik, gardentasuna eta parte hartzea bultzatzen ari dela, baina, bestetik, erabateko ezjakintasunean edukitzea gu guztiok, Tolosaldearentzat hain garrantzitsua den gai batean. Ez da inolaz ere onargarria udalak ez ezagutzea plan funtzionala, ez jakitea zer gertatuko den klinikarekin eta ez ezer egitea ezjakintasun horren aurrean eta herritarron informazio faltaren aurrean».

Larunbatean, 11:30ean, Tolosan elkarretaratzea

Asuncion Klinikako langileek elkarretaratzea egingo dute larunbat honetan Tolosako Trianguloa plazan, ELA eta LAB sindikatuek deituta. «Ospitale berriaren etorrerarekin, langileen desinformazioa salatzeko» mobilizatuko dira. Horrez gain, %100 publikoa izatea eskatzen dute, eta Asuncion Klinikako langileekin osatua, zerbitzu guztiak eskainiz. TOPAk bat egin du elkarretaratzearekin, eta herritarrei, larunbatean 11:30ean Trianguloa plazara agertzeko eskatu die.

------------------------------

Erlazionatutako artikuluak - Artículos relacionados

La plataforma ciudadana exige que se dé a conocer el Plan Funcional del nuevo hospital y pide concreción sobre el futuro de la clínica

TOPA denuncia el “desconocimiento total” que existe sobre el proyecto del departamento de Salud
Asuncion Klinikako, Invizako, langileek «erosteko ahalmenaren galera» eta ospitale publiko berria eraikitzeari buruzko albisteek sortzen dieten «ziurgabetasuna» salatzeko elkarretaratzea egin dute, gaur, Tolosako Trianguloa plazan

2 comentarios:


  1. Zer gertatzen ari da hemen?

    Zergatik ez da jakinarazten Plan Funtzional horren emaitza, osasun-agintariek jakinarazi dutenez, amaituta dagoela eta?

    Zergatik mantentzen gaituzte Plan Funtzionalaren emaitzen ezjakintasunean?

    ResponderEliminar
  2. Horrek gaizki pentsatzera garamatza; izan ere, egingo litzatekeena etekin politikoa ateratzeko baliagarri balitz, berehala aurkeztuko litzateke, beste batzuetan egin duten bezala.

    Ala une egokienaren zain al daude, aurreko udal-hauteskundeetan gertatu zen bezala?

    ResponderEliminar