ELA eta LABeko enpresa batzordeak zuzendaritzaren «aldebakartasuna»
gaitzetsi du; TOPAk jakinarazi du, lau mediku espezialistak klinika utzi
dutela.
Itzea Urkizu Arsuaga TOLOSALDEKO ATARIA
| Isabel Descalzok (ELA) eta Ainhoa Ortizek (LAB) egin dituzte adierazpenak |
Azken zazpi urteotan puztutako burbuila lehertzear da Tolosako Asuncion klinikan. Langile batzordeak grebak eta lanuzteak iragarri ditu
datozen asteetarako, klinikako zuzendaritzaren «aldebakartasuna» eta
langileen egoera «prekarioa» salatzeko. Horrela, lehen mobilizazioa
datorren larunbatean izango da, abenduaren 2an, Trianguloa plazako
elkarretaratzean.







