Iñigo Terradillos 2014-01-29 ataria.info
Otsailaren 15ean izango da, Tolosan; hitzaldi informatiboak ere egingo dituzte, lau herritan.
Tolosaldeko osasun eskualdea osatzen duten 31 udalek mozio bat onartu
dute, eta bertan, Osasun Sailaren eta Asuncion klinikaren hitzarmenaren
aurreko egoerara bueltatzea eskatzen dute.
Espezialitateak anbulategietan mantentzea, erreferentziazko bi
ospitale izatea, Donostia ospitalea eta Asuncion, eta azken hori
publifikatze bidean jarriko duen mahai bat osatzea aldarrikatzen dute
udalek. Aldarrikapen horiek kalera ere aterako dituzte, otsailearen
15erako manifestazioa deitu baitute, Osasun eskubidea, publikoa eta
kalitatezkoa lelopean. Eta hitzaldi informatiboak ere antolatu dituzte,
Villabonan, Alegian, Andoainen eta Ibarran, «azken aldian gaiaren
inguruan dauden mezu kontrajarriak argitzeko».
Tolosaldeko 28 udaletako eta Legorretako eta Andoaingo alkateek
egindako agerraldian gogoratu dutenez, 2011ko azaroan Asuncion
klinikaren jabea den Inviza eta Osasun sailaren artean hitzarmen bat
sinatu zuten Tolosalderako. Adierazi dutenez, «hitzarmen horren arabera,
espezialitate guztiak anbulatorioetatik Klinikara pasako lirateke eta
eskualdeko erreferentziazko ospitale bakarra Asuncion Klinika izango
litzateke, Donostia ospitalera zuzenean joateko aukera galduz. Beraz,
publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana oinarri duen konzertazio
egoera batetik pribatizazio osorako pausua ematen da».
Hala, alkateek azaldu dutenez, «egoera horrek Tolosaldeko osasun
arreta okertuko zuelakoan» euren ardura plazaratu zuten bere garaian.
Gaur egun, berriz, gauza jakina dela diote, 2011ko azarotik hona,
osasun arretak «nabarmen» egin duela «okerrera»: «Espezialista titulu
gabekoak tituludun lanak egiten, itxaron zerrenda luzeagoak, Donostia
ospitalerako erreferentzialtasuna galtzea, mediku jubilatuak lanean
etabar luze bat dira horren adibide».
Halaber, 31 udalen ustez,
«osasun zerbitzuaren kalitateak jaitsiera handiagoa izan ez badu,
Asuncion Klinikako langileen ardura eta erantzukizunagatik izan da,
beren profesionaltasunarekin, Inviza enpresaren baliabide falta
(pertsonalean eta lan baldintzetan murrizketak) eta irabazi asmoaren
kalteak leundu dituztelako».
«Pribatuak publikoa ordezkatzea»
Tolosaldeko
osasun eskualdea osatzen duten 31 udalek salatu dutenez, Tolosaldean
pribatuak publikoa osagarritzen duela esatea «gezur hutsa da»,
hitzarmenean planteatzen dena «pribatuak zerbitzu publikoa ordezkatzea
baita». Alkateek diotenez, hitzarmenaren helburua «pribatizazioa eta
Invizaren irabazi ekonomikoak dira eta ez ahal den zerbitzu onena
eskaintzea». Horren aurrean gogoratzen dute zerbitzuen konzertazioa,
«osasun asistentzia publikoak eskaini ezin dituen zerbitzuak
pribatuarekin hitzartzea» dela, «2011ko hitzarmenaren aurretik zegoen
egoera hain zuzen». Pribatizazioak berriz, «zerbitzu publikoak
eskaintzen zituen anbulategiak deuseztatu eta esku pribatuen esku uztea»
esan nahi du euren arabera.
Herriaren ahotsa
Bestalde, alkateek uste dute Tolosaldeko herritar guztien ahotsa,
Osasun Sailetik «gutxiesten» ari direla. Era berean, «gure herritarron
osasun arreta kalitatezkoa izango bada, zerbitzu publiko bat
ezinbestekoa dela ziur gaude eta berau lortzeko bidean jarraituko dugu.
Gure herritarron osasuna ez delako negozioa eta instituzioen lana
kalitatezko zerbitzuak bermatzea delako» esan dute.
Horren guztiaren salaketa egiteko deitu dituzte herritarrak
manifestaziora, hilaren 15ean. Antolatu dituzten lau hitzaldi
informatiboetara joatera ere gonbidatu dituzte herritarrak.
Ekitaldiak
- Hitzaldi informatiboak:- Villabonan, Mintzola etxean, 19:00etan, otsailaren 4an.- Alegian, kultur etxean, 19:00etan, otsailaren 6an.- Andoainen, Urigain kultur etxean, 19:00etan, otsailaren 12an.- Ibarran, kultur etxean, 19:00etan, otsailaren 13an.
- Manifestazioa:- Otsailak 15: Osasun eskubidea, publikoa eta kalitatezkoa lelopean,Tolosako Trianguloatik abiatuko da, 12:00etan.
Tolosaldeko osasun zerbitzuaren harira, ekimen sorta aurkeztu du EH Bilduk
EH Bilduk hiru ekimen aurkeztu ditu Gasteizko Legebiltzarrean,
Tolosaldeko osasun arreta publikoaren gaia «sakonki jorratzeko». Izan
ere, koalizioak adierazi duenez, «kezka berretsi egin da» eurengan,
eskualde horretan Osasun Sailak arreta emateko Inviza enpresarekin duen
hitzarmena aztertu, eta horren balorazioa irakurri ondoren.
EH
Bilduk Legebiltzarrean Jaurlaritzari egindako eskari baten bitartez
lortu zuen Asuncion Klinika kudeatzen duen enpresarekin duen
hitzarmenaren kopia eta hitzarmen horren ebaluazioa egiten duen
txostena. Hala, horiek aztertu ostean, Rebeka Ubera legebiltzarkideak
adierazi duenez, «agerian geratu da, Osasun sailak joera nabarmena duela
osasun sistema publikoak dituen baliabideak husteko eta zerbitzu
publikoak desmantelatzeko». Uberak gehitu duenez, «nabarmena da
eskualdeak bitartekoak behar dituela eta bikoizketak ekidin behar
direla, baina onartezina da ardatz moduan eskaintza pribatua
erreferentzia moduan hartzea». Bere ustez, horrek «osasun publikoaren
pribatizaziorako bidean jartzen gaitu». Bilduren arabera, Tolosaldeko
arreta publikoan hutsunerik badago, bitarteko publikoak indartu behar
dira». Uberaren iritziz, baina, EAJk bultzatu nahi duen eredua «osasun
arreta publikoa modu progresiboan esku pribatuetan uztea» da.
Ildo
horretatik, EH Bilduk uste duenez, «Tolosaldea izan daiteke euskal
osasun arreta publikoa enpresa pribatuen esku uzteko esperimentuaren
lehenengo urratsa edo proiektu aitzindaria». Bilduk dio EAJk eredu hori
defendatzen duela, eta Madrilen egin den bide bera egiteko arriskua
dugula. Uberak esan duenez, «Jaurlaritzako agintariek nahiago izan dute
arreta publikoaren ardatzean enpresa pribatuaren biziraupena kokatzea».
EH Bilduk defendatzen duen eredua kontrakoa dela esan du: «progresiboki,
Osakidetza kanporatzen joan den zerbitzu guztiak kudeaketa eta kontrol
publikoari berriro itzultzea, eta enpresa pribatuetan dirua inbertitu
ordez, azpiegitura publikoak indartzea».
Bada, Tolosaldeko osasun
arretaren gaia jorratzeko, batetik, Inviza enpresarekin hitzarmena
sinatu aurretik, erabakia hartzeko Osakidetzak egin zituen azterketak
eskatuko ditu EH Bilduk. Bestetik, Asuncion Klinikaren kudeaketarako
aurreko hitzarmena ebaluatzeko txostena azaltzeko, kontratazio
zuzendariaren agerraldia eskatuko du. Azkenik, osoko bilkuran, Osasun
sailburuari bultzatu asmo duen osasun arreta publikoaz galdetuko dio.
Albistea Komunikabideetan
La noticia en los medios
La noticia en los medios
Zorionak Tolosaldeko alkate guztiei. Berriro ere erakutsi dezute politikari guztiak ez direla berdinak zuek herriak dituen arazoekin bat egiten dezute eta ez beste batzuek bezala.
ResponderEliminarOtsailak 15ean Tolosa beteko dugu eta berriro esango dugu lapurrak ez direla aberastuko gure OSASUNArekin
Gero eta garbiagoa gelditzen ari da , alderdi poliiko guztiek ez direla berdinak. Zalbuespenak badaudela . Horretarako izan behar du politika, gehingoen beharrak aurrera ateratzeko eta ez baten batenak
ResponderEliminarY como esto no es algo que dependa solo de los politicos o como decían ayer en la presentación de GURE ESKU DAGO: es tan importante que no se les puede dejar hacer solo a los politicos.
ResponderEliminarEl próximo sábado 15/02 espero que la RIADA BLANCA DEL ORIA sea la mayor que se haya producido en esta cuenca . Mayor que la del 92 que dió pie a la entrada de INVIZA en Tolosa y también mayor que la infausta Gran Riada del 53.
Y en castellano? soy mestiza, hija de migrantes ibéricos, nativa de Donostia y sin aprendizaje del Euskera por obligación ajena, así que no me pidan que entienda los textos escritos en euskera, por favor, no nos excluyan, somos mayoría y sin embargo hay un complot para ningunearnos, cajonearnos y discriminarnos, eliminando ntra participación parece, al hacerse creer arrogantemente que todo el mundo sabe euskera o tiene que saberlo en Gipuzkoa, cuando la realidad es la que han creado, no sabemos euskera! ni hay un plan de acceso al euskera, sino un negocio de euskaltegis de condiciones esclavizantes inadmisibles y previo pago, así facilitan el euskera, gobiernos que en realidad no quieren que aprendamos euskera, sus hechos hablan. Vale, entiendo que el link al DV es la traducción, gracias.
ResponderEliminarNo obstante quiero dejar constancia de esta observación.
Y antepondré que no fui yo quien les negó a los vascoparlantes hablar su lengua, nacimos en el mismo lugar y nos sometieron a la misma dictadura, sobre cada individuo y grupo según características, activan las cargas especializadas correspondientes a cada uno a la que los autoritarismos nos destinan. (Tsering)
"sin aprendizaje del Euskera por obligación ajena, así que no me pidan que entienda los textos escritos en euskera, por favor, no nos excluyan, somos mayoría y sin embargo hay un complot para ningunearnos, cajonearnos y discriminarnos, eliminando ntra participación parece, al hacerse creer arrogantemente que todo el mundo sabe euskera"
EliminarI N C R E I B L E no me puedo creer que todavia pueda haber gente que piense hasi..
O sea sois mayoria (entiendo que te refieres a los que no saben euskera) y acusas a toda Gipuzkoa de complot, cajonearos de forma arrogante! perdona pero no estas bien de la cabeza.
Muchas gracias por recordarme que seguimos siendo un pais oprimido, negado y violentamente sometido. Así me has echo sentir en mi propio pais (que tambien es el tuyo) pero parece que en ese pais no tiene cabida mi lengua ni mi cultura, ni mi pais...
Zuekin jai dago!
Muchas gracias por vuestra implicación, sois los únicos insistiendo en ello, ocupados en el servicio a l@s usuari@s, lo que percibo de los demás, es por sus sueldos y puestos, no por los usuari@s. Yo y mi familia, hemos sido muy mal atendidas, es decir agredidas en osakidetza y la actitud persiste, nadie ha sido amonestado y las condiciones y estructura de maltrato a enfermos, cuidadores, enfermas terminales y sus familias se sigue reproduciendo. Que quede constancia, porque la ocultación a la que ellas nos someten es normalización de la violencia institucional a través de sus funcionarias y de la violencia de género y hacia el "ciudadano", hacia las personas, a través de la estructura y la actitud del FACTOR HUMANO. (Tsering)
ResponderEliminar