2011-03-16

MANIFESTUA

OSASUN PULIKOAREN ALDEKO TOLOSALDEAk, sortarazi duten egoeraren aurrean larriturik gauden bizilagun, elkarte, sindikatu, alderdi polítiko, osasungintzan aritzen garen langileok, gizataldeetako ordezkariok,… honako hau adierazi nahi dugu:


·       Tolosaldea da, Euskal Herri osoan, osasun sare publikoaren barnean, eskualde-hopitale bat ez duen eskualde bakarra. Horain arte, pribatua den “Clínica Asunción”-ekin dagoen konbenio baten bitartez eman bait zaigu zerbitzua.


·       Tolosaldeak, beti eduki izan du eskualdeak zituen beharrei erantzuten zien Espezialiateen ambulatorio bat.


·       Azken urte hauetan, Clínica Asunción-en onurarako, Anbulatorioa desagertaraztearen joera nabaria izan da. Dagoeneko, Urologiako espezialitatea lekuz aldatu dute, bai eta oftalmologiako espezalistatako bat ere. Honetaz gain, digestiboko espezialista bat kendu dute eta errehabilitazioko zerbitzua kolokan dago.


·       Tolosaldeako bizilagunok, OSAKIDETZARI gainontzeko euskal herritar guztiek bezela ordaintzen badiogu ere, jasotzen degun zerbitzua eskasagoa da. Osakidetzak, badu beraz, aspaldidanik Tolosadearekin kitatu beharreko zorra.


·       Orain, berrantolaketa sanitario bat egin behar dutela zabaltzen asi dira. Urtean zehar, espezialitateetako anbulatorioak, zerbitzua eskeintzeari utziko dio. Espezialitateen zerbitzua eta zerbitzu ospitalarioa Clinica Asunción-ek, bere gain hartuko dituelarik. Beraien esanetan, Clinica Asuncionek, eskualde-hospitale, bat balitz bezela funtzionatuko du.


OSASUN PULIKOAREN ALDEKO TOLOSALDEA-k, urrengoa adierazi nahi du:


·       Zentro publiko batek eskaintzen duen zerbitzua, zentro pribatu batek ematen duena baino HOBEA da: Zentro publiko batek jasotzen duen diru guztia erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuan soilik gastatzen duelako. Bai eta  JUSTUGOA ere: inolako bazterketarik egin gabe, herritar guztiak berdin berdin tratatzen dituelako.


·       Zentro pribatua, etekin ekonomikoa lortzea dago bideratua. Osasun Zentro Publikoak aldiz, herritarren osasuna bultzatzea dute helburu.


·       Behingoz, Tolosaldeako bizilagunei, aspalditik zor zaiguna ordaindu diezagutela eskatzen dugu. Gainontzeko eskualdeetako herritarrei ematen zaien tratua eta zerbitzua eman diezaguten (ez hobea, ez eta txarragoa ere)


·       Espezialitateetako anbulatorioa, dagoeneko kendu eta ordezkatu dituzten mediku eta zerbitzuetaz, berriro ere hornitu dezatela eskatzen dugu, Tolosaldeak dituen beharrak egoki erantzun daitezen.


·       Eskualde-hospitale publiko eta behin betiko bat eskatzen dugu, gainontzeko eskualde guztiak duten modura, eta ez eskualde-hospitale bat balitz bezala funtzionatuko duena (ez hobea, ez eta txarragoa ere)

No hay comentarios:

Publicar un comentario