Hiru alkateren kezkatik abiatuta, eskualdeko eragile zein adituak aintzat hartuko dituen parte hartze prozesu bat abiatu nahi dute, kalitateko osasun arreta publiko eta euskalduna bermatu ahal izateko.
Tolosaldeko osasun publikoaren egoerak kezkatuta, prentsa agerraldia egin zuten, otsaila erdialdean, Alegia, Amasa-Villabona eta Ibarrako alkateek. Mobilizazio kanpaina bat jarri nahi zuten martxan, eta gainerako udalei dei egin zieten prozesuarekin bat egin zezaten. Koronabirusa dela eta, atzeratu egin behar izan dituzte mobilizazio horiek. Arantxa Irazustak (Alegia, 1966) eskatzen ari diren kalitatezko osasun arreta publiko eta euskalduna lortze bidean, eragile eta norbanakoen indarrak batu behar dituztela azaldu du.
Osasun arretaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren eskumena dela kontuan izanda, zer da udaletatik sustatu nahi duzuena?
Oso arduratuta gaude gure herritarrak jasotzen ari diren osasun arreta dela eta. Fiskaltza homologatu gabeko medikuen afera ikertzen ari da, Asuncion Klinikaren aurkako salaketa jarri duen medikuaren kontra eta 200 osasun langile inguruk beren babesa azaldu diote salatzaileari. Asuncion Klinikaren arreta kalitatea zalantzan jarri dute. Gure herritarrek merezi duten osasun arreta kalitatezkoa, publikoa eta euskalduna izatea alkateon ardura ere badela uste dugu.
Hiru alkateren kezkatik abiatu zarete. Nolako babesa jaso duzue orain arte?
31 herrik osatzen dugu osasun eskualdea. Alkate guztiei gure kezka helarazi diegu eta erantzun oso positiboa jasotzen ari gara. Babes zabala jaso du gure proposamenak eta kezka erabat konpartitua dela ikusten ari gara. Oraindik datuak biltzen ari bagara ere, egun, hogeitik gora atxikimendu lotuak ditugu jada.
Tolosaldeko osasun arreta gainerako eskualdeen egoerara parekatzea eskatzen duzue. Zer esan nahi du horrek?
Tolosaldea da 60.000 biztanlerekin eskualdeko ospitale publikorik ez duen eskualde bakarra. Ospitale publikoa izateak, diru irabazien gainetik osasun arreta egotea bermatzen du. Tolosaldeak jasotzen duen diru kopuru berarekin, errentagarritasun ekonomikoa ziurtatu behar dio Asuncion klinika pribatuari. Honek, gure ustez, zerbitzu publikoa bera kolokan jartzen du osasuna bezalako ezinbesteko zerbitzu batean. Horrez gain, inbertsio maila ere baxuagoa da, eta azken aldian jakin dugunez, homologatu gabeko medikuen kopurua ere bai. Nola justifika daiteke, diru gutxiago, inbertsio gutxiago eta mediku espezialista gutxiagorekin beste eskualdeen mailako zerbitzua ematea? Ez da sinesgarria. Ez dugu dagokiguna baino gehiago eskatzen, beste eskualdeen pareko zerbitzua baizik.
Asuncioneko arduradunek, ordea, baieztatu izan dute sistema kontzertatuak kudeaketa publikoaren kalitate bera behintzat bermatzen duela.
Sare publikoak baldintza eta berme batzuk dauzka, gure kasuan, Asuncion Klinikak ez dituenak. Fiskaltzak homologatu gabeko medikuen egoera aztertzen hastean, hedabideen bidez jakin genuen Osasun sailak Asuncion Klinikari langileen zerrenda eskatu ziola. Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmenak dio sei hilabetero informazio hau igorri behar duela klinikak edota aldaketaren bat dagoen aldiro. Beraien arteko hitzarmena ere ez dira betetzen ari, ez dago Jaurlaritzaren inongo kontrolik Asuncion Klinikak ematen duen zerbitzuarekiko. Asuncion Klinikaren ia diru sarrerak guztiak publikoak dira eta ez dauka inongo kontrolik Jaurlaritzak. Jaurlaritzaren arduragabekeria hutsa da Tolosaldeko herritarroi ematen ari zaigun osasun arretaren jarraipen eza. Kalitatezko osasun arreta, euskalduna eta publikoa izan behar du Tolosaldeak ezinbestean.
Homologatu gabeko tituludun medikuen inguruko ikerketa zabalik da. Zein irakurketa egiten duzue?
TOPA eragileak aspaldi salatu zuen egoera hori. Alkate bezala, dagokigun gune guztietan, salaketa gure egin dugu eta neurriak hartzeko eskatu. Gure harridurarako ez dugu inongo erantzunik jaso eta mediku batek salatu arte gaia ez da argitara atera. Gure ustez, arazo honek argi eta garbi erakusten du Jaurlaritzak eta Osasun sailak ez duela Asuncion Klinikarekin duen hitzarmena betetzen eta ez diola behar bezalako jarraipenik egiten eskualdeko herritarrok jasotzen dugun zerbitzuari. Gaia sakonki aztertu eta ardurak behar bezala banatzea nahiko genuke. Gure ustez, gure herritarrek beste eskualdeen mailako osasun arreta merezi dute eta horretarako ezinbestekoa da beste eskualdeetan bezala eskualdeko ospitale publiko bat izatea.
Eskualdeen arteko parekatzea bermatzeko, parte hartze prozesu bat abiarazi behar dela aldarrikatu duzue.
Aspalditik dator Tolosaldea eta osasun arretaren eztabaida. Afera honek ertz asko ditu eta azken erabakiak adostua behar duela izan uste dugu, ertz guzti horiei erantzungo dien erabakia. Bertan, gizarte eragileak, udalak eta sindikatuak egotea ezinbestekoa ikusten dugu, Jaurlaritzako arduradunez gain. Bertan, eskualdeko osasun beharrak aztertzeko diagnostiko oso bat egin beharko litzateke adostasunez. 30 urtez egon den gatazka bat ezin da aldebakarreko erabaki batekin konpondu. Norbaitek uste du ospitale publiko batekin baina Asuncion klinikako langileei irtenbiderik eman gabe egon daitekeela behin betiko konponbiderik? Gatazka luzea da eta denon adostasuna ezinbestekoa dela iruditzen zaigu.
Prozesuan aditu taldeak eta gizarte eragileak elkarlanean aritzea irudikatu duzue. Nortzuk arituko zarete?
Lehen aipatutako mahai horren osaketa ere adostasunez egin beharko da. Hala ere, ezinbestekotzat jotzen dugu TOPA, sindikatuak, Asuncion Klinikako langileak, udalak eta Jaurlaritzak parte hartzea. Honetaz gain, interesa duen gizarte eragile orok parte hartzeko aukera izan beharko lukeela uste dugu.
Eta osasun arretaren eredua prozesu horretan zehaztu nahi duzue?
Jakitun gara proiektu eta irtenbide ezberdinak daudela mahai gainean. Hala ere, ziur gaude helburuan denok ados gaudela. Denok nahi dugu Tolosaldeko herritarrontzat kalitatezko osasun arreta. Eta ez dugu inongo zalantzarik horretarako ospitaleak publikoa behar duela izan. Hortik aurrera mahai horretan adostu beharko da zein den erarik egokiena hori bermatzeko.
Aurrera begira zein da zuen asmoa?
Giro nahasia dugu azken egunotan koronabirusa dela eta. Hala ere, herri aktibazioan dago gakoa eta gure herritarrei bere osasun arretaren alde mobilizatzeko eskatu nahi diegu. Ekimen batzuk baditugu buruan udaberritik aurrera egiteko, baina egoera argitu arte zuhurtziaz jokatuko dugu eta ez dugu aurrera pausorik emango.
Ziur gaude, herritar, eragile sozial eta hautetsion batasunak bakarrik ziurta dezakeela eskualde honetako herritarrek merezi duten kalitatezko osasun arreta, euskalduna eta publikoa bermatzea.
----------------------------------------
Ante la lamentable situación sanitaria existente, anterior a la crisis sanitaria ocasionado por el coronavirus y que una vez pasada la epidemia seguirá estando presente si no aumentada, es de agradecer la iniciativa presentada por los alcaldes de Villabona, Alegi e Ibarra de movilización de los alcaldes y alcaldesas de la comarca por la defensa de una sanidad pública universal , gratuita y de calidad similar a la que reciben los habitantes del resto de comarcas de la CAV.
ResponderEliminarEn estos últimos años se nos ha recordado en numerosas ocasiones la multitudinaria movilización por encima de siglas y partidos que se realizó hace casi 30 años por defender una atención sanitaria de calidad en la comarca.
Es tiempo de volver a repetir el evento con la intención de conseguir un hospital comarcal público de gestión pública en la única comarca de la CAV, que contando con una población de 64.000 habitantes, que carece de él : Tolosaldea
Aunque el marcar la línea sanitaria o el plan sanitario de una comarca no entre dentro de las competencias que corresponden a los alcaldes de los pueblos.
ResponderEliminarUn alcalde que se precie no puede renunciar a defender, donde haya que hacerlo, que los vecinos de su municipio reciban una atención sanitaria similar a la que reciben los vecinos del resto de comarcas de Euskalerria.
No estaría pudiendo privilegios, sino que se haga Equidad respecto al resto.
Es lo de menos, esperar que el alcalde que nos representa defienda Justicia para sus convecinos.
Y si no ¿ para qué está?, ¿ para las fotos?, ¿para las ferias?, ¿ para..?
Desde luego, tantas o más razones que entonces hay en el momento actual para ir todos a una a reivindicar lo que nos corresponde. Ya que pagamos como los demás.
ResponderEliminar¿También hay aquí razones políticas- económicas para que esta unión no se produzca?, porque razones sanitarias, cada día que pasa se ve más claro que no las hay.
Se suele decir que en los momentos de crisis como por el que estamos pasando se conoce verdaderamente a las personas . Se puede decir lo mismo de los sistemas, de los modelos económicos.
ResponderEliminarEste modelo económico que veníamos sufriendo últimamente le estaban apareciendo algunos rotos: pensiones, feminismo, vertedero de Zaldibar , Incineradora , pero es que desde que ha aparecido el coronavirus se le están abriendo todavía mas las costuras : residencias de la tercera edad, falta de medios y condiciones en la sanidad pública, y privada- concertada, se vislumbran cada día mas sus entrañas y sus principales intereses y beneficiarios .
Sería muy dificil para los representantes de algún partido político el justificar su no apoyo a una iniciativa que tiene como finalidad el lograr un hospital comarcal público de atención publica y una atención sanitaria pública simillar a la que disfrutan desde hace años el resto de comarcas.
ResponderEliminarTendrían que explicar a las personas que les han dado su apoyo, que otras razones, no sanitarias, son las que se ponen por delante a la de recibir una atención sanitaria de calidad .
Hiru alkateren kezkatik abiatu zarete. Nolako babesa jaso duzue orain arte?
ResponderEliminar31 herrik osatzen dugu osasun eskualdea. Alkate guztiei gure kezka helarazi diegu eta erantzun oso positiboa jasotzen ari gara. Babes zabala jaso du gure proposamenak eta kezka erabat konpartitua dela ikusten ari gara. Oraindik datuak biltzen ari bagara ere, egun, hogeitik gora atxikimendu lotuak ditugu jada.
Pero ¿ es posible que haya algún alcalde, sea de la tendencia política que sea que no defienda para sus vecinos una calidad de atención sanitaria similar a la que reciben los vecinos del resto de las comarcas?.
Hogeitik gora ez da nahikoa, 31tik gora izan beharko lukete.
“Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmenak dio sei hilabetero informazio hau igorri behar duela klinikak edota aldaketaren bat dagoen aldiro. Beraien arteko hitzarmena ere ez dira betetzen ari, ez dago Jaurlaritzaren inongo kontrolik Asuncion Klinikak ematen duen zerbitzuarekiko. Asuncion Klinikaren ia diru sarrerak guztiak publikoak dira eta ez dauka inongo kontrolik Jaurlaritzak. Jaurlaritzaren arduragabekeria hutsa da Tolosaldeko herritarroi ematen ari zaigun osasun arretaren jarraipen eza. Kalitatezko”.
ResponderEliminarosasun arreta, euskalduna eta publikoa izan behar du Tolosaldeak ezinbestean.”
Si el que tiene las competencias , el Gobierno, no hace cumplir las condiciones del contrato; si teniendo como dice el Concierto en estos casos, la capacidad de rescindir el mismo y no lo hace, el papel que le corresponde a los Ayuntamientos una vez presentadas repetidamente las correspondientes quejas , ¿no debería pasar a ser la de exigir a ese Gobierno que proteja a los vecinos de esta comarca como lo hace con el resto?