2022-02-19

Erresoluzio Handiko Zentro batek ez luke ordezkatuko eskualde ospitale bat TOPAren ustez



Plataformak agerraldia egin du Zerkausian, sindikatu, gizarte mugimendu, gazte erakunde eta auzo elkarteetako ordezkarien alboan. Gogora ekarri dute azken 25 urteetan 250 milioi eurotik gorako zorra pilatu duela Osasun Sailak Tolosaldearekin.

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak herritarrei informazioa helarazteko helburuarekin agerraldia egin eta nabarmendu du Erresoluzio Handiko Zentro batek soilik ez liekeela irtenbidea emango Tolosaldeak dituen osasun arazoei. "Erresoluzio Handiko Zentro bat egokia da osasun egitura osagarri gisa, baina ez da inolaz ere eskualde ospitale baten ordezko egitura. Tolosaldeak beharko lituzke eskualde ospitale bat eta Erresoluzio Handiko Zentro bat, biak batera".

TOPAko kideek nabarmendu dutenez, gisa honetako zentroek 30.000 eta 70.000 pertsona arteko populazioei eskaini ohi die arreta eta gure eskualdeak 65.000 herritar inguru ditu. "Espezialisten anbulatorio moderno moduko bat da eta ospitaleratze luze baten beharrik gabe, jendeari espezialistetara heltzeko eta irtenbide teknologiko aurreratuak eskuratzeko aukera ematen dio". Plataformako kideen ustetan, baliabideekin ongi hornituz gero, osasun arazo askori, ohikoenei, erantzun egokia ematen diete zentro hauetan, baina ez denen arazoei. "Batzuk beti beharko dituzte ospitaleratze luzeak, eta horretarako, ospitale osagarri bat behar da, alegia, eskualde ospitale bat. Ospitaleratze luzeak behar dituztenak bertan egon daitezen".

Hain zuzen, agerraldian azpimarratu dutenez, beste erkidego batzuetan ari dira Erresoluzio Handiko Zentroak eraikitzen, herritarren osasun arazoei azkarrago erantzun eta irisgarritasun hobea izateko. TOPAk aipatu duenez zenbait eskualdetako ospitaleetan eta Donostia Ospitalean Erresoluzio Handiko Zentroen berrikuntza elementuetako batzuk txertatu dituzte, hala nola, egintza bakarreko osasun kirurgia kontsultak eta erabilera anitzeko ospitaleratze unitateak. "Erkidego horietan, eskualde ospitaleen sarearen bidez oheen beharrak aseta izaten dituzte, ordea".

Honenbestez, plataformako kideek uste dute Tolosaldean osasunarekin dagoen problematikari irtenbidea emateko, eskualde ospitale bat eta Erresoluzio Handiko Zentro bat beharko liratekeela. "Eta inola ere ez Erresoluzio Handiko Zentro bat bakarrik". Bide batez, TOPAk gogora ekarri du, euren ustez, Tolosaldearekin Osasun Sailak duen zor historikoa: "Azken 25 urteetan 250 milioi eurotik gorako zorra pilatu dute".

Hainbat kolektiboren babesa jaso du TOPAk Zerkausian egindako agerraldian eta plataformako kideek eskerrak eman dizkiete, pentsiodunei, feministei, ELA eta LAB sindikatuei, Asuncion Klinikako enpresa batzordeari, Ernairi eta Amarotz, Berazubi, San Esteban, Izaskun eta Larramendi auzo elkarteei. Martxoko lehenengo hamabostaldian Asuncion Klinikaren egoera "tamalgarriari" buruz jaso duten informazioaren berri emateko beste agerraldi bat egingo du plataformak. Bide batez, osasun intersindikalak otsailaren 25ean lehen mailako arretaren inguruan eta otsailaren 28an Osakidetza osorako deitutako grebak babestu ditu TOPAK.
----------------------------


Erlazionatutako artikuluak - Artículos relacionados

LA PLATAFORMA TOPA CREE QUE EN TOLOSALDEA LA PRINCIPAL NECESIDAD ES CONTAR CON UN HOSPITAL COMARCAL PÚBLICO 

1 comentario:

  1. TOPA: «Un Centro de Alta Resolución sería solo complementario, nunca sustitutivo»
    La plataforma anuncia una nueva convocatoria en marzo con información sobre la «situación lamentable» de Asunción Klinika

    https://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/tolosa/topa-centro-alta-20220222220434-ntvo.html

    ResponderEliminar