2015-11-22
2015-11-10
Kontzentrazioa (Tolosa 2015-11-07)
BIDEOA:
Hemen duzue, kontzentrazioan irukurri zen dokumentua.
Aquí tenéis el documento leído en la concentración.
2015-11-08
"Tolosaldeko herritarrok sekulako aukera daukagu"
Asier Imaz (Tolosaldeko ATARIA)
Tolosaldeko Osasun Publikoaren Aldeko
plataformak 2016a urte erabakigarria izango dela esan du. 300 lagun
inguru elkartu dira elkarretaratzean, sektore desberdinak ordezkatuz.
Mobilizatzen hastera doazela iragarri dute.
Tolosaldeko Osasun Publikoaren Aldeko plataformak, TOPA-k,
elkarretaratze jendetsua antolatu du gaur eguerdian. Herritarrekin
batera, Tolosako Trianguloan, sektore desberdinetako aurpegiak elkartu
dira bertan. Lehenik idatzi bat irakurri dute, eta ondoren, bertsotan
Eusko Jaurlaritzari bidali diote mezua.
TOPAk gogoratu duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Asuncion Klinikak duela
lau urte sinatu zuten hitzarmena. Balorazioa negatiboa dela azaldu du
TOPA-k, adibide zehatzak aipatuz: "azpiegituren kalitate eskasa;
larrialdietan espezialista gutxiago; langile ratio txikiagoa...".
2015-10-31
Osasun langileek publikotasuna aldarrikatu dute, lehenengoz
Itzea Urkizu Arsuaga (Tolosaldeko ATARIA)
Tolosaldeko osasun zentroetako eta espezialitateen anbulatorioko 83 mediku, erizain, fisioterapeuta nahiz administrazio langilek bat egin dute TOPAren aldarriekin, eskualderako kudeaketa publikoko ospitalea eskatuz; azaroaren 7rako mobilizaziora deitu dute.
Tolosako espezialitateen anbulatorioan egin dute agerraldia, eta estreinakoz hitza hartu dute osasun langileek. Hasteko, Asuncion klinika kudeatzen duen Inviza enpresak Osasun sailarekin duen hitzarmena izan dute hizpide: 2016an amaituko dela eta, lau urteotako osasun-zerbitzua aztertu eta aurrera begirako eredua zehazteko garaia dela uste dute.
2015-10-14
2015-10-04
La construcción del hospital de Eibar finalizará en diciembre de 2016
A pesar de que en su primera declaración el consejero Darpón afirmó categóricamente que esta iba a ser la legislatura de las personas y no tanto del hormigón, el alcalde de Eibar consigue que el hospital de subagudos de Eibar sea una realidad.
Dispondrá de una oferta específica de media estancia-convalecencia para enfermos subagudos
Las obras de construcción del hospital de subagudos de Eibar finalizarán a finales de 2016, según ha transcendido en la comisión de seguimiento del Hospital de Subagudos, celebrada a petición del Ayuntamiento. Tal y como han confirmado desde Osakidetza los trabajos edificatorios del equipamiento sanitario estarán terminados para finales del próximo año.
2015-09-27
Alderdi politikoen erantzunak
Duela gutxi, Tolosaldeko alderdi politikoei eskualdean dugun osasun sistemari buruzko galdeketa txiki bat pasa genien. Hemen dituzue orain arte idatziz jaso ditugun erantzunak.
EHbildu (Andoain)
1.
Herritar kopuruaren inguruko
irizpideak beteta, Eusko Jaurlaritzaren inposaketak onartuko dituzue eta Euskal
Herrian gestio publikoko ospitale publikorik eta guztiz ekipatutako
espezialitateen anbulatoriorik gabeko eskualde bakarra izaten jarraitzera
bultzatuko gaituzue? Edo ahalik eta ahaleginik handienak egingo dituzue
Tolosaldeko osasun zerbitzua beste eskualdekoen parean kokatzeko?
Gure
apostua beti izan da oinarrizko eskubideak publikoak eta kalitatezkoak izatea.
Interes ekonomikoen gainetik, herritarren
ongizatea baitago. Udal gobernuan gauden honetan, ditugun
indar eta baliabideak jarriko ditugu aurrekoa bermatu dadin.
2.
Osasun sistemak Tolosaldearekin daukan zor
historikoari jarraipena emango diezue, osasun azpiegituretan dirua sartu gabe,
gainontzeko eskualdeetan azken 30 urteotan egin denaren kontran? Edo Asuncion
Klinika publiko bilakatzen saiatuko zarete Deba Goieneko ospitalearekin egin
zen moduan (eta lehen aipatutako kasuetan bezala) ?
Aurrekoaren
pare, osasun publikoaren aldekoak gara Euskal Herriko beste lekuetan bezala. Tolosaldeko osasun zerbitzua publikoa izateko eskubidea daukagu
herritarrok eta Asunzion klinikaren pribatizatiotik publikotasunera
bilakatzeko lanean jardungo dugu.
2015-09-25
Tolosaldeko osasun-arreta une erabakigarri batean - La atención sanitaria de Tolosaldea en un momento crucial.
Tolosaldeak
etorkizunean jasoko duen osasun-arreta une erabakigarri batetik pasatzen ari
da.
Azaroan
Osasun Publikoak Invizarekin (Asunción Klinika) daukan hitzarmena bukatuko da,
eta hurrengo urteetan Tolosalderako zein osasun zerbitzu eredu ezarriko den
erabaki beharko da.
Gaur egungo
hitzarmena orain dela 4 urte sinatu zen, osasun sistemak Gipuzkoako beste
eskualdeekin alderatuz, Tolosaldeko zerbitzuen kalitatea gutxienekoa zela
onartu zuenean. Herritar kopuruaren irizpidea beste eta gestio publikoko
eskualdeko ospitalea ez daukan eskualde bakarra da Tolosaldea, Euskal Herrian.
2015-09-18
Erditze baten soka luzea
Itzea Urkizu Arsuaga ataria.info
Asuncion klinikaren atarian jaio zen Samuel Prada Valle, furgoneta batean, klinikak erditzeak artatzen ez dituelako; albistearen oihartzun zabalaren eraginez, Tolosaldeko osasun zerbitzua eztabaidaren erdian dago, beste behin ere.
| Argazkia: Juan Carlos Ruiz/Argazki Press) |
Errutinara itzultzeko egunek mikatzetik asko izan ohi dute ume jaioberri baten sendian. Samuel Prada Valle haurraren familiarentzat joan den irailaren 1a nola hala hasi bazen ere, egun hura irribarre gozoz oroitzen dute orain, euren bizitzetako egutegian.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



