2011-05-09

ARTIKULUA ( GALTZAUNDI )


 2011KO MAIATZAK 6

TOLOSALDEA OSASUN PUBLIKOAREN ALDE


Osasun Publikoaren Aldeko Tolosaldeko
Koordinakundeak dagoeneko 11.000
sinadura eskuratu ditu Espezialitateen
Anbulatorioa ixtearen kontra. Kopurua
bizilagunen kezkaren adierazle da.
Egonezin hori hobeto ezagutzeko
nahiarekin koordinakundeari eman dio
hitza Galtzaundik.

 
Naiara Roldán de Aránguiz

Osasun Publikoaren Aldeko Tolosaldeko
Koordinakundeak dagoeneko 11.000
sinadura eskuratu ditu Espezialitateen
Anbulatorioa ixtearen kontra. Kopurua
bizilagunen kezkaren adierazle da.
Egonezin hori hobeto ezagutzeko
nahiarekin koordinakundeari eman dio
hitza Galtzaundik.


Osasun Publikoaren Aldeko
Tolosaldeko Koordinakundearen
baitan eskualdeko hainbat eta
hainbat erakunde, elkarte eta
mugimendu ezberdin baturik
azaltzen dira. Koordinakundeak
azken hilabeteotako gertakarien
berri eman du: Tolosako anbulatorioan
hainbat espezialitate
-zerbitzuen kontsulak bertan
egiteari utzi dio Osakidetzak
Asuncion klinika pribatura bideratuz
–oftalmologia, urologia,
digestiboa, fisioterapia murrizketa-.
Tolosaldean “osasuna pribatizatzeko
joera argia” dagoela
diote koordinakundeko kideek:
“anbulatorioan egin daitezkeen
zerbitzu asko Asuncionera eraman
dituzte; Rafael Bengoa
Osasun sailburuak urte amaierarako
anbulatorioa itxiko dutela
zehaztu du, Asuncion Klinikak
eskualde-ospitale bezala lan
egingo duela argudiatuz”. Koordinakundearen
nahia ordea ez
da klinika pribatu batek eskualde-
ospitale lana betetzea, eskulde-
ospitale bihurtzea baizik.
Izan ere, Tolosaldea Euskal Herri
mailan eskualde-ospitale publikorik
ez duen eskualde bakarra
da, 65.000 biztanleen eragina
izanik.

Ordainketa Sistema
Koordinakundeak azaldu
duenez gaur egungo egoeraren
artean eta gutxira emango
denaren artean azaltzen ez den
alde nabaria dago; ordainketa
sistema, alegia. Orain arte,
Asuncion Klinikara bideratzen
den zerbitzu mediko bakoitzeko
(proba, kontsulta bakoitzeko)
ordaintzen dio Osakidetzak
klinika pribatu honi: “orduan eta
zerbitzu mediko gehiago egin
(gaixo bakoitzeko proba gehiago),
orduan eta diru gehiago
eskuratu”. Aurrerantzean ordea,
biztanleriarekiko ordainduko
dio Osakidetzak kupo bat klinika
pribatuari; koordinakundeak
gertatuko denaren aurrerapena
salatzen du: “geroz eta zerbitzu
gutxiago eskaini, geroz eta gastu
gutxiago eta onura gehiago
izango du Asuncionek”. Orain
arte, zerbitzu medikuarekiko
zegoen asebetetzea aldatu daiteke
koordinakundearen esa-
netan: “enpresa pribatua den
heinean onura ekonomikoa
bilatuko du, industrian ulertu
dezakegu baina osasun arloan
ez da zilegi, filosofia erabat aldatzen
da”.

Euroa, publikoan eta pribatuan ezberdin
Galtzaundik elkarrizketatutako
Osasun Publikoaren Aldeko
Koordinakundeko kideak argi
utzi nahi izan du, osasun publikora
zein pribatura bideratutako
diru-kopuru berdinak ez duela
eragin berdina erabiltzaileengan:
“publikora 10 euro helduz
gero, 10ak zerbitzua hobetzeko
erabiliko dira eta pribatuan ordea
gutxienez 3 kendu behar
dira, enpresaren onura ekonomikorako”.
Gauzak honela,
koordinakundeak argi utzi nahi
du ez daudela Asuncioneko
langileen kontra, pribatizazioaren
aurka baizik; Asuncion publiko
bihurtzearen alde daude.

Manifestua eta mozioa
Osasun Publikoaren Aldeko
Tolosaldeko Koordinakundea
asteartero biltzen hasi zenetik
atxikipen eta proposamen ugari
landu ditu; tartean ‘Tolosaldea
Osasun Publikoaren alde’ manifestua
eta ‘Osasun Publikoaren
aldeko Tolosaldeko Koordinadoraren
mozioa’. Mozioa eskualdeko
herri ezberdinetan onartu
da, ondorengoa azpimarratuz:
“Osakidetzaren osasun sare publikoko
anbulatorioan, eskualde-
ko biztanle
k o p u r u a r i
dagokion moduan,
espezialitate
-zerbitzuen kontsulta guztiak
bermatu ditzala, kendu dituztenak
eskainiz. Tolosalderako
eskualde-ospital publiko bat
ezartzearen beharra, osasun
-sare publikoak eskualdean
duen hutsune nabarmen hau
konponduz”.

Hauteskunde atarian
Hauteskunde atarian egonik
koordinakundearen eskaera
alderdi politikoek osasunaren
inguruko euren Tolosaldeko
politika
hautesleei
argi
azaltzea da. Horregatik,
maiatzaren 5ean mahai
-ingurua antolatu dute alderdi
politikoekin. Horrekin batera,
Tolosaldeko herri ezberdinetan
sinadurak biltzeko azken
eguna maiatzaren 7a izango
da. Osasun Publikoari bultzada
herrikoia emateko aukera
izango da koordinakundeak
maiatzaren 14rako antolatu
duen manifestaldian. Hau,
eguerdiko 12.00etan abiatuko
da Triangulotik Tolosako kaleetan
barrena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario